2014-07-27

Munduko bidegorri garestienenan AHTa salatzen

2 kronika. Uztailak 26 Larunbata: ATXONDO – ZORNOTZA – DIMA

Gutxi baino gustora lo egin eta gero goizean goiz AHTren aurkako txirindulariek Apatatik Zornotzarantz abiatu dira. Bidetik Matiena, Durango eta Iurreta zeharkatu ondoren, AHTko kilometro inguruko zubi bide batetik San Antonio auzoan sartu eta Montorra Baselizeraino heldu dira, obrak bertatik bertara ezagutzeko eta guztiz suntsitzailea den azpiegitura tarte hau bidegorri bihurtuz. Zornotzara heldu, hamaiketako bat erdialdean hartu, eta segidan Boroara Joan dira “Zornotza Bizirik” taldeko partaide batzuen eskutik bertako Zentral Termikoaren borrokaren berri jasotzeko. Hortik Leginetxe auzora joan dira. Bertan duela 4 urte baserriko jabea kaleratua izan zen obrak direla eta, eta ondoren okupatu zuten AHTren aurkako erresistentzia gune bihurtzeko baserria suntsitu arte. Geroxeago Astepe biaduktora sartu dira, eta biaduktoaren erdian pankarta erraldoi bat zabaldu dute,” AHT TAV STOP” leloduna. Segidan Lemoako Lemorieta auzokideek ongi etorri beroa eskeini diete, eta udaletxean aurkeztutako AHT eta beste azpiegitura txikitzaileak salatzeko mozioa irakurri diete. Ondoren Lemoako Gaztetxen bapo bazkaldu dute.

GALERIA de fotos

No hay comentarios:

Publicar un comentario