2014-07-27

AHTren inposaketaren aurrean borrokan tinko!



3. kronika: Uztailak 27, Igandea: DIMA-GALDAKAO-LARRABETZU-GERNIKA

Gaur goizean Diman lo egin ondoren, AHTren aurkako Txirrindula Martxak Usansolo aldera jo du. Bertan, auzokideek ongi etorri beroa eskaini diete txirrindulariei. Beraiekin batera, oinez, Usansoloko kaleetan barrena AHTren aurkako aldarrikapena ozenki plazaratu da. Ondoren, AHTren aurkako tropela Galdakaoko Bekea auzora abiatu da. Bertako auzokideek prestaturiko hamaiketako goxoa dastatu ondoren, AHTren lanak ikustera joan dira. Urte terdiz lanak geldituta izan ondoren, orain berriro hasi dituzte. Bekea auzoan izandako AHTren aurkako borrokaren informazioa erakusketa baten bidez ikusteko aukera izan dute. Segidan, txirrindula martxa Galdakaora joan da eta bertakoek harrera beroa egin diete plazan. Segidan, Larrabetzura joan dira eta Goiko-Elexea auzoan marmitako goxoa dastatu dute. Gaur arratsaldean, Morga portua gainditu ondoren, Muxikako "Auzokoa" baserrira bisita egingo dute. Bertan, nekazaritza ekologikoren produktuak dastatzeko aukera izango dute. Gernika, eguneko helmuga izango da. Astran, afaldu ondoren, kontzertu bat egongo da Ganbaratik bakarlariaren eskutik.

>>GALERIA DE FOTOS<<

No hay comentarios:

Publicar un comentario