2014-07-29

5. kronika: Pedalei eraginez itsasoa eta lurraren defentsan!


5. kronika:

Uztailak 28 Asteartea, PLENTZIA-GETXO-SANTURTZI


Plentziatik abiatu baino lehenago, Talaia Elkarteko kide batek BIMEP-i buruzko azalpen informatiboa eman du. Azpegitura honen bidez olatuen energia jaso nahi dute. Halaber, Astillero Plazan, bertako batek Plentziako garapen urbanistikoari buruzko aurkezpen txiki bat eman du. Han txirrindulariei kontatu diete, besteak beste, badagoela plan bat Armintza eta Leioaren artean 30.000 etxebizitza berri eraikitzeko. Plentziatik aterata, Txipioko Paduraren aldeko borrokaren berri izan dute eta padura hori mehatxatzen zuen proiektu urbanistikoaren kontrako garaipena nola lortu zen. Gero, Getxora ailegatzerakoan, Azkorriko basoa ezagutu dute oinez. Baso hau suntsitzeko arriskuan dago Sopela eta Getxoren artean egin nahi duten errepidea dela eta. 

Eguerdian, Getxoko Andra Mari auzoko Tosu ingurunean bazkaldu dute, bertakoek
egindako janari goxoa. Txoko honetan gaur egun erabiltzen ez den Ibarbengoa metro geltokiaren ondoan, hirurehun kotxearentzako parking bat egin nahi dute. Hori dela eta, bertako "TOSUtik ez dira pasako!" Ekimenaren partaideek Irailaren 1etik aurrera prestatzen ari diren akanpada iraunkorra iragarri dute. Martxarekin jarraituz, txirrindulariak Algortatik bueltatu dira eta hango Portu Zaharrean sirenoarekin txonbo herrikoia egin dute eta atxilotu berri izan den Xabier Otegirekiko elkartasuna adierazi nahi izan diote pankarta bat eskegiz. Bainua amaitu eta gero, Nerbioi ibaia dragatze proiektuaren aurkako azalpentxoa izan dute. Segidan, Itzulbaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan, Getxoko egoera urbanistikoaren azalpena jaso dute. Segidan, AHTren aurkako Bizi Martxa Ezkerraldera heldu da Portugaleteko zubi zintzilikatua pasatuz. Ezkerrealdera iristerakoan, jende mordo batek ongi etorri hunkigarria eskeintzeaz gain, txirrindula martxara batu da, ehun laguneko tropela sortuz. Santurtziko "La Kelo" Gaztetxean bukatu da gaurko martxa. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario