2015-06-29

Donostiako Metroaren egitasmoaren aurkako alegazioak eta batzarra (asteazkenean)

(URGENTZIAZKOA): Eusko Jaurlaritzak Donostiako hiri-erdialdean barrena eraiki nahi duen Metroaren egitasmoa informazio publikora atera du datorren uztailak 3 ostirala bitarte. Hori dela eta, Metroaren egitasmaoren aurkako alegazio txosten hau helarazi nahi diegu Donostiako bizilagunei eta talde sozial guztiei, hain zuzen ere egitasmo hori bertan behera utzi dadin eskatzeko alegazio hauek izenpetzeko –baita egokiak iruditzen zaizkizuen bestelako alegazioak egiteko ere.

2015-06-27

Absueltos 3 opositores al TAV en sendos juicios

Desde Mugitu Mugimendua, movimiento de desobediencia civil contra el TAV, queremos dar a conocer la absolución de tres opositores al TAV juzgados recientemente. La absolución se refiere a dos protestas distintas (ocupación del Museo Ferroviario de Castejónencadenamiento al balcón de Diputación en Iruñea).

2015-06-16

AHTren aurkako III. Bizikleta Martxa Desobeditzailea (Uzt.25-Abu.2) Castejón-Gasteiz

Uztailaren 25ean hasiko da Castejon-en eta 8 eguneko ibilbidean Nafarroako Erribera, Tafalla, Iruñerria, Ollaran, Sakana, Arabako lautada eta Gopegira hurbilduko da, Gasteizen abuztuaren 1ean amaitzeko. Bizikleta martxan zehar hitzaldiak eta tailerrak, mahainguru eta eztabaidak, antzezlanak, kontzertuak eta protesta ekintzak egingo dira. 
Halaber, lurraren aldeko borroketan eta jendarte eredua eraldatzeko ekimenetan dabiltzan pertsona zein kolektiboekin elkartzeko eta esperientziak trukatzeko aukera emango du bizikleta martxak. Herriz herri pedaleatuz, AHTren zentzugabekeriazko egitasmoaren salaketa egingo dugu, lurraren suntsiketa, desberdinkeria soziala eta egun beharrezkoak diren premia ekonomikoen xahuketa ekartzen dituelako. Abiadura Handiko Trenaren egitasmoarekin batera, lurrari erasotzen dioten beste hainbat proiektu ere ezbaian jarriko dugu, hala nola, Gas Fracking-a, Erraustegiak, Autopista Elektrikoak… finean lurra suntsitzen duen eta dirua bizitza sozialaren erdigunean jartzen duen egungo eredu kapitalista eta jasanezinaren isla direnak. Horren aurrean borrokatu eta jadanik hasita dauden bide berriei ekinen diegu, eraldaketarako bidea desobedientzia izanik. AHTren kasuan, mito bat erortzen ari da.