(argazkia: Madrid, Puerta del Sol. Eskerrik asko Diso Press)
Duela lau urte pasatxo Mugitu Mugimenduak AHTren aurkako ekintza batean orduko Nafar gobernuburu Yolanda Barcina tartakatu zuen. Horren ondorioz, Entzutegi Nazionalak hiru tartalariei bi urteko kartzela zigorra ezarri zien, beste urte bete ekintzaren parte-hartzaile bati, gehi lauen artean ordaindu beharreko 3000 €ko isuna. Julio Villanueva, Gorka Ovejero, Ibon García eta Mikel Álvarez Hori guztia gutxi ez, eta tartalari batek aurrekari penalak zituela argudiatuta, kartzela saihesteko 14.400 €ko isuna ordainaraztera behartu zuen.
Pasa den uztailean azken berri hau prentsaurreko batez zabaldu genuen, zeinaren ondorioz beste 100 euroko bi isun jaso genituen, “Mozal legea” ezarrita, agerraldi hau kalean egiteagatik. Prentsaurreko honetan Mugitu Mugimenduaren kontu korronte zenbakia kaleratu genuen eta jendarteari gonbitea luzatu genion ordainketan laguntzeko.
Erantzuna berehalakoa izan zen: Norbanako eta lagun taldeen diru sartzeak -Euskal herritik kanpokoak ere-, eta dirua lortzeko herri mugimenduko hamaika ekimen -herrietako festetako txoznak, itsulapikoak, bonoen salmenta, talo eta tarta dastaketak, kontzertuak, herri bazkari-afariak, eta beste.
(Argazkia: Irun, tarta txapelketa)
Elkartasun uholdea ikaragarria izan da, bi hilabeteren buruan 14.400 €ko isuna ordaintzerainokoa. Handik aurrera elkartasun jarioak ez du etenik izan eta diru gehiago ere eskuratu dugu. Berau beste isuneei aurre egiteko baliatuko dugu. Izan ere, Iruñean tartalarien aldeko ekintza baten ondorioz, beste 14.000 € baina gehiago suposatzen duten 33 isun jaso baikenituen. Idazki honen bidez sostengu ordainezin hau bihotz bihotzez eskertzeaz gain zuen eskuzabaltasunak AHTren aurkako borrokan segitzera animatzen gaituela esan nahi dizuegu. Segi AHTri desobeditzen.

(Julio Villanueva, Gorka Ovejero, Ibon García eta Mikel Álvarez)
Mugitu Mugimendua