2021-02-11

VAL DI SUSAREKIN ELKARTASUN PINTAKETAK / PINTADAS DE SOLIDARIDAD CON VAL DI SUSA

 


Bart gauean Italiako estatuak Iruñean duen kontsuletxean pintaketa batzuk egin dira Val di Susako AHTaren aurkako borrokarekin elkartasunez.

 

¡STOP repressione in Val di Susa!

AHTgelditu!

Dana, Fabiola eta besteak aske!

 

En la noche de ayer se han realizado pintadas en  el  Consulado de Italia en Pamplona en solidaridad con la lucha anti TAV en Val di SUSA.

¡STOP repressione in Val di  Susa!

¡Stop TAV!  

¡Libertad para Dana, Fabiola y el resto!

2021-01-30

VAL DI SUSAREKIN ELKARTASUN EKINTZA / ACCION DE SOLIDARIDAD CON VAL DI SUSA.


 

VAL DI SUSAREKIN ELKARTASUN EKINTZA

Gaur goizeko 11etan Mugitu! Mugimenduak Italiak Iruñean duen  kontsuletxean ekintza bat burutu du. AHTri desobedientzia aldarrikatzen duen ekimen honen bi partaide kontsuletxeko balkoira igo eta pankarta bat zintzilikatu dute Val di Susako AHTaren aurko mugimenduak pairatzen duen errepresioa salatzeko, azpiegitura honen aurkako bi bandera paratzen zituzten bitartean. Bukatzeko, mastan zegoen italiako bandera bildu eta bere ordez AHTaren aurkako bandera zintzilikatu dute, Italiako iparrean dagoen ibar honetakoa. Italiako kontsula ekintzaz ohartu  eta balkoira atera da;  ekintzaileen aurrean polizia nazionalari deitu dio, esku har zezan eskatuz. Behin ekintza amaituta, ekintzaileak desagertu egin dira polizia nazionala iritsi baino lehen. Polizia nazionalaren komisaria kontsulatutik 100 metro eskasera dago.

Ekintza honen helburua Italiako estatuak Val di Susan AHTren oposizioaren aurka burutzen ari den errepresio polizial-judizial bortitza salatzea izan da, eta, aldi berean, Euskal Herriko AHTren aurkako mugimenduak borroka eredugarri horrekin elkartasuna adieraztea. Azpimarratu behar da une honetan azpiegitura horren aurka borrokatzeagatik kartzela zigorrak betetzen ari diren bi emakume aktibistak gose greba egiten ari direla.


Gaurko ekintzaren agiria itsasten dizuegu.


 



 

ACCION DE SOLIDARIDAD CON VAL DI SUSA

Hoy a las 11 de la mañana,  Mugitu! Mugimendua ha realizado una acción en el  Consulado de Italia en Pamplona.  2 personas de esta iniciativa de desobediencia civil al TAV se han encaramado al balcón del  consulado y han desplegado una pancarta de denuncia de la represión al movimiento anti TAV de Val di Susa junto a dos enseñas en contra de esta infraestructura. Finalmente, han recogido la bandera italiana en su mástil  colgando en su lugar  la bandera de la lucha anti TAV de este valle situado al norte de Italia. El cónsul de Italia se ha percatado de la acción saliendo al balcón  y  en presencia de las  activistas ha llamado a la policía nacional para que interviniera. Una vez concluida la acción las personas intervinientes han desaparecido antes de la llegada de la policía nacional cuya comisaría se encuentra a escasos 100 metros del consulado.

El objetivo de esta acción ha sido denunciar la brutal represión policial y judicial que el estado italiano lleva a cabo contra el movimiento anti TAV en Val di Susa al mismo tiempo que manifestar la solidaridad desde el movimiento anti TAV de Euskal Herria con esta lucha ejemplar. A destacar que en estos momentos  2 mujeres activistas que están cumpliendo penas de cárcel por su lucha en contra de esta infraestructura se han declarado en huelga de hambre.

Adjuntamos el comunicado explicativo de la acción de hoy.

 


VAL DI SUSAREKIN ELKARTASUNA. AHTA EZ DA PASATUKO!

Ekintza honen helburua da Val di Susan AHTaren oposizioaren aurkako etengabeko errepresio polizial eta judiziala salatzea eta oposizio osoari elkartasun mezua bidaltzea, bereziki errepresio hori gehien jasaten ari direnei.

Val di Susa Italiako ipar-mendebaldeko eskualde menditsu bat da, non 90eko hamarkadatik, Alpeak zeharkatuz tunel luzeen bidez Frantziarekin lotuko lukeen abiadura handiko proiektuaren aurkako borroka gogorra gertatzen den. 31 urteko borrokan, hainbat mobilizazio egin dira, proiektuaren ingurumen- zein jendarte-inpaktu handiak eta haren atzean dauden interes ilunak salatzeko.

Val di Susan 120.000 pertsona inguru bizi dira, eta egunero milaka polizia eta militarren jarduerak pairatzen dituzte haranean, militar horietako asko Afganistango inbasiotik datozelarik. Zonaldearen militarizazioa ikaragarria da. Espetxeratzeak, atxiloketak, isunen ezarpena, jazarpena eta oposizio-mugimenduaren kriminalizazioa etengabeak dira. Prozedura judizialak manipulatu eta gaindimentsionatu egiten dira, eta gainerako prozedurak baino askoz ere gehiago bizkortu eta zigortzen dira. Azken urteotan 664 urteko kartzela zigorrak, 790.000 euroko isunak, 5 pertsona kargu publikoetarako gaitasunik gabe utzi  dituzte eta 1.000 pertsona baino gehiago ikertu ditu poliziak.
Gaur egungo balantze errepresiboa honako hau da:

- Bi emakume ekintzaile, Dana eta Fabiola, kartzelan daude, bi urteko zigorrak betetzen. Une honetan gose-greban daude beste preso batzuekin, pandemiaren ondorioz bizi behar duten kartzelako baldintza gogorrengatik.

- 6 pertsona etxeko atxilotzea pairatzen ari dira.

- 30-40 pertsona AHTren obrak egiten ari diren udalerrietan sartzea debekatzeko agindua dute.

- Duela gutxi, 2 urte eta 9 hilabete arteko 32 zigor irmo ezarri dira obrak okupatzeagatik, agintaritzaren aurkako atentatuagatik eta erresistentziagatik akusatuta.
- Ehunka pertsona epaiketaren zain daude.

Euskal Herritik, AHTaren oposizioaren aurkako jazarpen ororen amaiera exijitzen diogu Italiako gobernuari, eta, aldi berean, AHTak hemen, Italian eta munduko edozein lekutan suposatzen duen proiektu suntsitzaile, xahutzaile eta antisozial hau geldiaraztea eskatzen dugu.

STOP repressione in Val di Susa.

Stop TAV.

Dana, Fabiola eta besteak libre!


 

 

SOLIDARIDAD CON VAL DI SUSA. ¡EL TAV NO PASARA!

El objetivo de esta acción es denunciar la continua represión policial - judicial en Val di Susa contra el movimiento NO TAV y enviar un mensaje de solidaridad a toda la oposición, especialmente a la que está sufriendo más duramente esta represión.

Val di Susa es una región montañosa del noroeste italiano, en la que desde los años 90 tiene lugar una fuerte lucha de oposición al proyecto de alta velocidad que conectaría con Francia mediante largos túneles atravesando los Alpes. En 31 años de lucha se han realizado múltiples movilizaciones denunciando los fuertes impactos ambientales y sociales del proyecto, así como los turbios intereses que existen detrás del mismo.

En Val di Susa viven alrededor de 120.000 personas que deben aguantar todos los días la presencia de miles de policías y militares presentes en el valle, muchos de ellos provenientes de la invasión de Afganistan. La militarización de la zona es brutal. Los encarcelamientos, detenciones, imposición de multas, acoso y criminalización del movimiento opositor son continuos. Los procedimientos judiciales se manipulan y sobredimensionan, acelerándose y castigándose mucho más que el resto de procedimientos. En los últimos años se han impuesto penas de 664 años de cárcel, multas por valor de 790.000 €, 5 personas han sido inhabilitadas para cargos públicos y más de 1000 personas han sido investigadas por la policía.

A día de hoy este es el balance represivo:

- 2 mujeres activistas, Dana y Fabiola, se encuentran en la cárcel cumpliendo penas de dos años. En estos momentos se encuentran en huelga de hambre con otras presas por las duras condiciones carcelarias que les obligan a vivir debido a  la pandemia.

- 6 personas están condenadas a arresto domiciliario.

- Entre 30-40 personas tienen orden de prohibición de entrada en los municipios donde se desarrollan las obras del TAV.

- Recientemente, se han dictado 32 condenas firmes de entre 2 años y 9 meses por ocupación de obras, habiendo sido acusadas por delitos de atentado a la autoridad y resistencia.

- Centenares de personas se encuentran en espera de juicio.

Desde Euskal Herria, exigimos al gobierno italiano el fin de toda persecución a la oposición NO TAV al tiempo que exigimos la paralización de este proyecto destructor, ruinoso y antisocial que supone el TAV, aquí, en Italia y en cualquier lugar del mundo.

 

STOP repressione in Val Susa.

Stop TAV.

¡Dana, Fabiola y el resto, libres!

                                                                                                                                

                                                                                               MUGITU! MUGIMENDUA

                                                                           


                              

2020-12-30

MUGITU!REN AMAIERAREN GEZURTATZEA/ DESMENTIDO DISOLUCION DE MUGITU!

 


 

MUGITU! MUGIMENDUAREN DESOBEDIENTZIA- JARDUERAREN AMAIERA GEZURTATZEA



MUGITU! MUGIMENDUA, AHTAREN AURKAKO DESOBEDIENTZIA ZIBILA ALDARRIKATZEN DUEN MUGIMENDUAK, PUBLIKOKI ADIERAZTEN DU, AHTAREN NAFARROAKO KORRIDOREAREN AURKA ATZO DEKLARATU ZUEN JARDUERA DESOBEDITZAILEAREN BEHIN BETIKO AMAIERA INOZENTE EGUNEAN KOKATUTAKO JARDUERA-ETEN TRANPA BAT BESTERIK EZ ZELA. EZ GAITEZEN INOZENTE IZAN! HEMEN EZ DU INORK AMORE EMANEN AHTAREN PROIEKTUA BERTAN BEHERA BETIKO GELDITU ARTE!

AURTEN ESPAINIAKO GOBERNUAK, LUR HONETAKO ALDERDIEN LAGUNTZAREKIN, AZKEN URTEOTAKO DIRU-KOPURURIK HANDIENETAKO BAT BIDERATU DU AHTRA, BAI NAFARROAN, BAI EAEN.

LOTSAGARRIA DA, AZKEN EHUN URTEOTAKO KRISIRIK HANDIENAREN ERDIAN, LURRALDEA SUNTSITZEN ETA INOIZ BAINO BALIABIDE BEHARREZKOAGOAK ALFERRIK XAHUTZEN JARRAITZEA, KRISIAK GEHIEN KALTETUTAKO SEKTOREEN BEHARRAK ASETU ORDEZ. ELITEEN ONURARAKO LANGILE-KLASEAK ORDAINDUTAKO AZPIEGITURA HONEK, GAINERAKO AZPIEGITURA HANDIEK BEZALA, PAIRATZEN ARI GAREN KRISI EKOLOGIKO OROKORREAN SAKONTZEA BESTERIK EZ DU EGITEN, ETA HORREN ERAKUSGARRIETAKO BAT EGUNGO PANDEMIA DA.

BESTALDE, SALATU NAHI DUGU MUGITU MUGIMENDUAK UNE HONETAN JASATEN ARI DEN ZAPALKUNTZA ETA KRIMINALIZAZIOA, MARCILLAN AHTAREN OBRAK GELDITZEAGATIK ETA NAFARROAKO GOBERNU ORDEZKARITZAN KATEATZEAGATIK IREKITAKO BI PROZEDURATAN 15 PERTSONA AUZIPETUTA BAITAUDE.

EGOERA HONEN AURREAN, EUSKAL HERRIKO ELEFANTE TXURIRIK HANDIENA DESOBEDITZEN JARRAITZEKO DEIA EGITEN DUGU, AHTA BAIT DA LUR HONEN AZPIEGITURARIK SUNTSITZAILE, XAHUTZAILE, EZBEHARREZKO ETA ANTISOZIALENA.

MUGITU! MUGIMENDUA

 

DESMENTIDO DE LA TREGUA  DEFINITIVA DE LA ACTIVIDAD DESOBEDIENTE DE MUGITU! MUGIMENDUA

 

EL MOVIMIENTO DE DESOBEDIENCIA CIVIL AL TAV MUGITU MUGIMENDUA DECLARA PUBLICAMENTE QUE LA TREGUA Y CESE DEFINITIVO DE LA ACTIVIDAD DESOBEDIENTE CONTRA EL CORREDOR NAVARRO DEL TAV DECLARADA AYER POR ESTE MOVIMIENTO ERA UNA TREGUA TRAMPA ENMARCADA EN LA FESTIVIDAD DE LOS SANTOS INOCENTES. ¡NO SEAMOS INOCENTES! AQUÍ NO SE RINDE NADIE HASTA QUE NO DEN POR PARALIZADO DEFINITIVAMENTE EL PROYECTO DE TAV. 

EL GOBIERNO CENTRAL CON EL APOYO DE PARTIDOS DE ESTA TIERRA HA DESTINADO UNAS DE LAS MAYORES CANTIDADES AL TAV DE ESTOS ULTIMOS AÑOS, TANTO EN NAVARRA COMO EN LA CAV.

ES UNA VERGÜENZA QUE EN MEDIO DE LA MAYOR CRISIS DE LOS ULTIMOS CIEN AÑOS SE SIGA DESTRUYENDO EL TERRITORIO Y DERROCHANDO A ESPUERTAS UNOS RECURSOS MAS NECESARIOS QUE NUNCA PARA SATISFACER LAS NECESIDADES DE LOS SECTORES MAS AFECTADOS POR LA CRISIS. ESTA INFRAESTRUCTURA COSTEADA POR LA CLASE TRABAJADORA PARA BENEFICIO DE LAS ELITES, AL IGUAL QUE EL RESTO DE GRANDES INFRAESTRUCTURAS NO HACE SINO AHONDAR EN LA CRISIS ECOLOGICA GLOBAL QUE SUFRIMOS, UNO DE CUYOS EXPONENTES ES LA ACTUAL PANDEMIA.

POR OTRA PARTE, QUEREMOS DENUNCIAR LA REPRESION Y CRIMINALIZACION A LA QUE EL MOVIMIENTO MUGITU SE ENFRENTA EN ESTOS MOMENTOS, CON 15 PERSONAS ENCAUSADAS EN DOS PROCEDIMIENTOS ABIERTOS POR LA PARALIZACION DE LAS OBRAS DEL TAV EN MARCILLA Y EL ENCADENAMIENTO EN LA DELEGACIÓN DE GOBIERNO EN NAVARRA.

ANTE ESTE PANORAMA, HACEMOS UN LLAMAMIENTO A SEGUIR DESOBEDECIENDO MAS QUE NUNCA AL MAYOR ELEFANTE BLANCO DE EUSKAL HERRIA, ES DECIR, LA INFRAESTRUCTURA MAS DESTRUCTORA, DESPILFARRADORA, INUTIL Y ANTISOCIAL DE LA HISTORIA DE ESTA TIERRA.



MUGITU! MUGIMENDUA