2015-01-29

TAV: Urkullu, Barcina, bajáos del burro. Los imputados, absueltos!

ACTUALIZACIÓN: Ayer míércoles 18 de febrero, conocimos que las siete personas imputadas en dicha protesta han sido absueltas. Ahotsa.info

Argazki Galeria

ELKARTASUN HANDIA JASO DUTE AHTren AURKARIEK GAURKO EPAIKETAN: 


[Urtarrilak 29] Gaur goizean epaitu dituzte Donostian AHTren aurkako zazpi ekintzaile, Urkullu lehendakariaren aurrean AHTren aurka protesta egiteagatik. Elkartasun elkarretaratzeak egin dira Donostiako epaitegiaren aurrean, Iruñeko Foru monumentuaren ondoan eta Barañaingo Udal Plazan, jende asko bilduz.

Urkullu bajate del burro. Galería de fotos
Donostian epaiketa hasi baino lehen, Urkullu lehendakaria asto baten gainean irudikatzen duen estatua ikusgarri bat inauguratu dute Urkullu bera eta Nafarroako lehendakari Barcina antzeztu dituzten  bi lagunek parodia irrigarri batean, jendeak "URKULLU BÁJATE DEL BURRO" oihukatzen zuen bitartean. Bertara komunikabide andana agertu da eta epaitu batek epaiketa eta AHTa salatzeko adierazpenak egin ditu. Bestalde, Iruñeako Foru Monumentuan beste elkarretaratze bat eginda, epaituriko lagunetako bat Nafarroako Sasoia jubilatuen elkarteko kidea izanik. Epaiaren zain gelditu da auzia, fiskalak kide bakoitzari 24 eguneko isun-eguneko zigorra eskatu duelarik, osotara 960 euroko isuna alegia. Abokatuak absoluzioa eskatu du protesta egiteko askatasuna aldarrikatuz. Gaurko epaiketaren eta atzo Ana Pastor ministrariak Bergaran eginiko ekitaldi propagandistikoaren harira, Mugitu!k berriro salatu nahi du Eusko Jaurlaritzak bere burua harrokeriaz “jasangarri” gisa aurkezten duen bitartean Euskal Herrian inoiz  egin den azpiegiturarik txikitzaileena bultzatzen duela.

2015-01-21

29 Enero: Juicio en Donostia a 7 opositores al TAV por protestar ante Urkullu



URKULLUREN AURREAN AHTren AURKA PROTESTA EGITEAGATIK 7 LAGUN EPAITUKO DITUZTE DATORREN OSTEGUNEAN, Urtarrillak 29an, DONOSTIAN: elkarretaratzeak deitu dira Donostian, Barañainen eta Iruñean.

7 OPOSITORES AL TAV SERÁN JUZGADOS EL PROXIMO JUEVES 29 de enero EN DONOSTIA POR PROTESTAR ANTE EL LEHENDAKARI URKULLU: Convocadas concentraciones en Donostia, Iruñea y Barañain.

Epaiketa salatzeko eta epaituei sostengua adierazteko elkarretaratzea deitu du Mugitu!k goizeko 11’30etan Donostiako Epaitegiaren aurrean; bertan epaituek komunikabideei adierazpenak egingo dizkiete eta Urkullu lehendakariaren zaldizko estatua ikusgarri bat ere inauguratuko da, Urkullu kasu honetan asto baten gainean irudikatuko duena “URKULLU ASTOAREN GAINETIK JEITSI HADI!” goiburuarekin. Halaber, Iruñeako jubilatuen Sasoia Elkarteak deituta, nafar hiriburuko Foru Monumentuan beste elkarretaratze bat egingo da ostegunean eguerdiko 13etan, epaituriko lagunetako bat Sasoia elkarteko kidea izanik. [Sasoiaren oharra: irakurri]
Azkenean, Barañainen egingo dute beste bat, Udal Plazan 19tan, bi auzokide epaituen defentsan.