2021-07-31

IRUÑA- ATXONDO BIZIKLETA MARTXA. HIRUGARREN KRONIKA: ETURA- ATXONDO

 

Egunero bezala suziriaren hotsez etapari hasiera eman zaio. Eturatik Ulibarri- Ganboa urtegiaren saihetsetik Landa aldera jo du tropelak. Leintz-Gatzagako hamaiketakoak biziberrituta,  bizikleta martxak  Deba Garaiko herriak zeharkatu ditu: Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasate. Hiruretan jende asko zegoen kalean eta esku-orri asko banatu dira AHTren aurkakotasuna zertan oinarritzen den azaltzeko. Kanpazarrera martxa uste baino azkarrago igo da hiru eguneko entrenamenduari esker. Kanpazarreko gainean Gipuzkoatik antolatutako bizi martxa Nafarroakoarekin bat egin du emozio handia piztuz. Arrasateko Gaztetxeko sukaldari ezin prestuagoek egindako bazkariaren ondoren antolakuntza batzarra  burutu da.  Segidan, Elorrioko herria   zeharkatuta,  Atxondora heldu dira martxaren bi zutabeak batera akanpatuta dagoen jendearen txaloen artean. Tafallako artista batek zizelkaturiko  monolitoa herriko sarreran inauguratu da aurresku batez. Harri hau Tafalla inguruetan egiten ari diren AHTaren lanetatik hartua izan da.  Ekitaldi honekin bukaera eman zaio bizikleta martxari eta akanpadaren egitarauaren txanda heldu da.

Bizikleta martxan parte hartu dutenek azpimarratu duten bezala, giroa ezin hobeagoa izan da, eta ekimenak, Euskal Herri osoan borroka ezberdinetan murgilduta dauden pertsonen arteko harremanak eta sareak indartzeko balio izan du.

 


Como todos los días se ha iniciado la etapa con el estruendo de un cohete. Desde Etura, el pelotón se ha dirigido hacia Landa por el costado del embalse Ulibarri- Gamboa. Revitalizado el pelotón con el almuerzo de Leintz-Gatzaga, la marcha ciclista ha recorrido las localidades del Alto Deba: Eskoriatza, Aretxabaleta y Arrasate. En las tres había gran cantidad de gente en la calle y se han repartido muchos folletos explicando en qué se basa la oposición al TAV. La marcha a Kanpazar ha subido más rápido de lo previsto gracias a los tres días de entrenamiento. La marcha organizada desde Gipuzkoa se ha unido a la de Navarra en el alto de Kanpazar despertando una gran emoción. Tras la comida de las entusiastas cocineras del Gaztetxe de Arrasate, se ha llevado a cabo una asamblea organizativa. El monolito tallado por un artista de Tafalla se ha inaugurado en la entrada del municipio con un aurresku. Esta piedra ha sido tomada de las obras del TAV que se están llevando a cabo en las inmediaciones de Tafalla.

Tal y como han destacado las participantes en la marcha ciclista, el ambiente ha sido inmejorable y la iniciativa ha servido para fortalecer las relaciones y las redes entre las personas que se encuentran inmersas en diferentes luchas en todo el País Vasco.












 

2021-07-30

AHTRIK EZ BIZIKLETA MARTXA: 2. KRONIKA ETA ARGAZKIAK

 

BIGARREN KRONIKA: ETXARRI ARANATZ-ETURA:

Etxarri Aranazko pilotalekuan lo egin eta gosaldu ondoren, Bakaiku alderuntz abiatu da martxa .Bertan,Bakaikuko hilerrian,Sakanako plataformako kide batek azalpen batzuk eman ditu eta horren ostean Altsasura abiatu da martxa. Altasuko sarreran,ongi etorriarekin batera  “TXIKIZIOA GELDITU” zioen pankarta bat eskegi dute zubitik txirrindulariak pasatzen ari ziren bitartean. Hamaiketakoa Ziordiko AMARAUNA gune autogestionatuan egin eta bertakoek beren proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte. Lautadako plataformako kide batek urriaren 23rako antolatu den manifestazioaren berri eman du. Bertan AHTaren aurkako aldarriaz gain, eguzki eta haize poligonoen aurkako oihuak entzungo direla iragarri du Araba Bizirik plataformak. Araian bapo bazkaldu ostean, antolakuntza bilera egin da. Agurain barna pasata, Eturara iritsi gara, gaurko helmuga.  Bertako frontoian bizikleta martxaren partaide bakoitzak bere borrokaren berri eman du afal ostean burutu den batzarrean.

 


SEGUNDA CRÓNICA: ETXARRI ARANATZ-ETURA:

Tras dormir en el frontón de Etxarri Aranaz y desayunar, la marcha se ha dirigido hacia Bakaiku. En la entrada de Altsasu, tras el recibimiento las vecinas del pueblo han colgado una pancarta desde el puente del tren en la que se leía “TXIKIZIOA GELDITU" mientras pasaban las ciclistas por debajo. El almuerzo se ha celebrado en el espacio autogestionado AMARAUNA de Ziordi y las integrantes del proyecto han explicado los pormenores del mismo. A continuación, al entrar el Alava, un miembro de la plataforma de la Llanada ha informado de la manifestación que se ha organizado para el 23 de octubre.  Araba Bizirik ha anunciado que en dicha manifestación se exigirá además de la paralización del TAV la de los proyectos eólicos y solares.  Tras una suculenta comida en Araia, se ha celebrado una reunión organizativa. Tras pasar por Salvatierra, el pelotón ha llegado a Etura, meta de la etapa de hoy. En el frontón del pueblo cada participante de la marcha ciclista ha explicado la lucha en la que participa en la asamblea que se ha llevado a cabo tras la cena.















 

2021-07-29

Iruña-Atxondo:AHTren Aurkako bizimartxaren lehen etapa/Primera etapa de la martxa de bicicletas contra el TAV

Gaur abiatu da Iruñetik Atxondoko AHTaren aurkako akanpadara bizikletaz joateko martxa. Nafarroako Diputaziotik ateratzearen arrazoia argia da: Maria Chiviteren gobernuak Covid ondorengo Europako  diru funtsak AHTa eraikitzeko baliatu nahi dituelako; hori dela eta  gure errefusapen borobilena plazaratu nahi izan dugu.    Suziria piztu ondoren tropela Iruñeko karriketan barna ibili da. Tren geltokiaren ondoan Sanduzelaiko sare sozialeko bi kidek gaur egungo tren geltokia bere auzoan mantentzeko  aldarria plazaratu dute. Dakizuenez, AHTaren proiektuaren arabera, AHTaren tren geltokia  Etxabañoitzera eraman nahi dute pelotazo espekulatibo baten bidez. Baina  gaur egun bere asmoarekin segitu nahi duten arren, eraikuntzaren egoerak ez du laguntzen. Bukatzeko, Sanduzelaiko kideek tren publiko eta soziala defendatu dute AHT arbuiatuz.

Hamaiketakoa Ororbian dagoen Gladys Enea parkean egin dute. Itza-Oltzako plataformako kide batek ibarrean AHTak eragingo lituzkeen kalteen berri eman du. Izan ere Berokizelaiko lur eremua suntsituko luke estatu espainarreko lur emankorrenetakoak izan arren.

Irurtzunen harrera beroa eskaini zaio AHTren aurkako  tropelari.  Pikuxar elkarteko egoitza  berriak eskainitako bazkari goxoaz berpizturik txirrindulariak Uharte Arakilera heldu dira eta AHTren aurkako horma irudiaren ondoan argazki bat atera dute. Eguna bukatzeko Etxarri Aranazko  gaurko helmugara  iritsi dira. Karrikestu elkartean ezinhobe afaldu ondoren Leizeak musika taldeak eskakinitako kontzertua dastatzeko parada izan dute lotara joan aurretik.

Hoy ha partido de Pamplona la marcha para ir en bicicleta a la acampada contra el TAV de Atxondo. La salida de la Diputación de Navarra se debe a que el Gobierno de María Chivite quiere aprovechar los fondos europeos post-Covid para construir el TAV, por lo que se ha querido mostrar el rechazo más rotundo. Junto a la actual estación de tren dos miembros de la Red Social de Sanduzelai han reivindicado el mantenimiento de la estación de tren en su barrio. Como es sabido, en base al proyecto del TAV, se quiere llevar la estación del TAV a Etxabakoitz mediante un pelotazo especulativo. Para terminar, los miembros de Sanduzelai han defendido el tren público y social rechazando el TAV.

El almuerzo se ha celebrado en el parque Gladys Enea de Ororbia. Un miembro de la plataforma de Itza-Oltza ha informado de los daños que causaría el TAV en el valle. De hecho, destruiría el terreno de Berokizelai a pesar de ser de las tierras más fértiles del Estado español.

En Irurtzun se ha ofrecido una calurosa acogida al pelotón contra el TAV. Revitalizadas por la deliciosa comida ofrecida por la nueva sede de la sociedad Pikuxar, las ciclistas han llegado a Uharte Arakil y se han fotografiado junto al mural contra el TAV. Para finalizar la jornada han llegado a la meta de hoy en Etxarri Aranatz. Después de cenar opíparamente en la sociedad Karrikestu, el grupo de música Leizeak ha ofrecido el concierto antes de irse a dormir.