2013-07-28

2ª día: Mugitu inaugura el carril bici más caro del mundo

Crónica del 2º Día de la marcha de bicicletas desobediente contra el TAV
Argazki Galeria / Galería de Fotos 
2. etaparen ibilbidea 

Hoy día 26 de julio es el 2ª día de la marcha desobediente en bicicleta. Por la mañana los ciclistas opositores al TAV han salido de Legutio en dirección hacia Aramaio. Antes de llegar a Aramaio han subido al barrio de Azkoaga donde han tomado una pista que les conducía directamente a la plataforma del TAV. Una vez alli, en medio de un viaducto de 1400 metros de largo y 70 metros de alto, se han desplegado dos pancartas en las cuales se podia leer TAV-AHT STOP y EL BIDEGORRI (carril bici)  MÁS CARO DEL MUNDO. Luego, utilizando como carril bici la plataforma del TAV que en este tramo ya está acabada,  los ciclistas han cruzado 3 túneles atravesando Udalaitz y llegando al barrio de Iguria de Elorrio. Los opositores al TAV han podido comprobar cómo de hecho ya se está dando un uso alternativo a la infraestructura del TAV y que nadie había anunciado antes: refugio de cabras, almacén de fardos de paja, leña y aperos de labranza. Hemos de reconocer que aunque siempre hemos dicho que el TAV es una infraestructura inútil, comprobamos cómo algún uso ya se le está dando a la misma...

Las ciclistas han visto cómo se escapaba un montón de agua proveniente de las filtraciones del acuífero de Udalaitz,  lo cual no es sino una prueba de cómo han pinchado dicho acuífero. De hecho Gesalibar y Garagartza, dos barrios de Arrasate,  bebían del mencionado acuífero antes de que comenzasen las obras del TAV. Hoy en día se han quedado sin agua y tienen que traerla del pantano de Urkullu. 

Mugitu! Mugimendua


Gaur ostirala uztailak 26 AHTren aurkako txirrindula martxa desobeditzailearen bigarren eguna da. Goizean goiz abiatu dira txirrindulariak Legutiotik Aramaioruntz. Aramaiora iritsi baino lehen, taldea Azkoaga auzotik sartu da eta bertan AHTren zubibidera eramaten duen pista bat hartu dute txirrindulariek eta behin AHTren  zubibidean (70 metroko garaiera eta 1400 metro luzeera duena) bi pankarta zabaldu dute: batean TAV STOP AHT irakur zitekeen eta bestean EL BIDEGORRI MAS CARO DEL MUNDO. Tarte honetan bukatuta dagoen AHTren plataforma bidegorri bezala erabili dute eta zubibide luzea eta hiru tunel zeharkatu dituzte.  Udalaitz azpitik Elorrioko Iguria auzoraino heldu dira. Gure lagunek konprobatu ahal izan dute iñork iragarri ez zuen erabilera ematen ari direla AHTren azpiegiturari: ahuntzei gerizpea eman,  laztoa gorde eta  nekazal tresnak pilatu, Onartu behar dugu beraz azpiegitura hau ez dela pentsatzen genuen bezain alperrikakoa, bere erabilgarritasuna ere baitu! 
Udalaitzeko tuneletik ur pila ihes egiten ari dela egiaztatu dute txirrindulariek, akuiferoa  puskatu dutenaren erakusgarri.  Izan ere, Arrasateko auzoak diren Gesalibar eta Garagartza Udalaitzeko ura edaten zuten AHTren lanak hasi baino lehen. Gaur egun ur hornikuntzarik gabe gelditu dira eta Urkuluko urtegitik ekarri behar diete ura. 

Mugitu! Mugimendua
____________________________
Komunikatua / Comunicado [pdf inprimitzeko]

Munduko bidegorririk  garestiena

AHTren zubibideetan zehar pedalei eragiten ikusi gaituen edonork ze demontre egiten ari garen pentsatuko du. Eta hauek dira gure erantzunak bere galderei:

- AHTren lanak salatzen ari al zarete?
Beno, ikustearekin salatutzat jotzen dugu basoen eta mendien triskantza hau.

- Edo akaso bide lauaz gozatzera zatozte?
Ba bai, egia izan bidegorri bezala ezagutzen dugun zuzenena eta lauena da. Gainera ikusita nola lanak iparraldetik eta hegoaldetik, mendebaldetik eta hiriburuetan gelditu dituzten nahiko posiblea da honela gelditzea, bukatu gabe. Beraz bidegorri bezala erabili ahal izango dugu.

- Ba orduan pozik egongo zarete! Izan ere, beti kexuka zabiltzate bidegorririk ez dagoela eta… Ba hementze duzue opari ederra, munduko bidegorririk handiena!
Bueno, oparia asko esatea da, egia esan hainbat miloi kostatu zaigu.
Eta estalitako lurrak zer?
Eta nire osabaren baserria?
Eta kutsatutako errekak?
Eta lehortutako iturburuak,
Eta hildako langileak?
Eta hildako milloika landare eta animaliak?

Hala ere,
Nahiago bidegorri garestia oparitutako AHTa baino.
Tamalez, ez du herri batetik bestera joateko balio,
zubibideak hartzeko mendi puntara igo behar da,
eta bidegorri zatiak bat batean bukatzen diren bide itsuak dira.
Baina bai, hobea da inora ez doan bidegorria, mantenuan bakarrik urteko eta kilometroko 100 eta 200.000 euro arteko diru kopurua xurgatzen duen eta hiriak gizentzen dituen AHTa baino.

AHT bide itsua
________________

El bidegorri (carril bici) más caro del mundo

Cualquiera que nos haya visto pedaleando por la plataforma del TAV habrá pensado qué diantres hacemos aquí, y así le responderíamos si preguntase:

- ¿Acaso venis a denunciar las obras del Tren de Alta Velocidad?
Bueno, solo de verlo ya se denuncia esta gigantesca destrucción de montes y bosques.

- ¿O es que venís a disfrutar de lo llano que es?
Ya, como pista ciclista es la más recta y ancha del mundo. Y visto el panorama (de crísis económica y energética provocada por era del petróleo y el hormigón), visto que han parado el proyecto en el Norte (Francia) y en el Sur (Vitoria-Burgos), en el Este (Navarra) y en las capitales (en lo que se refiere a los accesos provisionales en Bilbao, Vitoria y San Sebastián) puede que se quede así, sin terminar. Así que se podrá usar como bidegorri (carril bici).

- ¡Estaréis contentos! tanto quejaros de que no hay bidegorris... igual os regalan uno bien grande.
Bueno, regalau regalau no, unos milloncetes ya nos ha costau.
Y las tierras que han tapau,
y el baserri de mi tio que han quitau,
y los ríos que han contaminau,
y el manantial que han secau,
y las personas que han matau,
y los millones de plantas y animales que han matau.

Pero si,
Más vale bidegorri caro que TAV regalado.

Es una pena que no sirva para ir de un pueblo a otro,
que a los viaductos se acceda desde la punta del monte,
y los tramos se acaben de repente, en vía muerta,
pero si, es mejor un bidegorri a ninguna parte que un TAV en funcionamiento
chupando cada año un dineral para funcionar (entre 100 y 200.000 euros/km.año solo en mantenimiento de vías), y engordando las ciudades desertizando todo el resto.

TAV vía muerta
[pdf para imprimir]

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada