2014-07-27

AHTren aurkako bigarren bizikleta martxa desobeditzailea abian da

AHTren AURKAKO II BIZIKLETA MARTXA DESOBEDITZAILEA
1 kronika.
Uztailak 25 Ostirala: DURANGO - ELORRIO - ATXONDO

Durangoko Andra Mari plazatik abiatuta AHTren aurkako II Txirrindula Martxa Desobeditzailea hasi zen. 50 inguru lagunek hasiera eman zioten ekimen honi. Gaztelu auzoan Durango-Beasain  autobiaren lanek sortutako txikizioa zuzenean ikusteko aukera izan zuten. Bertan kalteturiko auzokide batekin solasaldi bat izan zuten. Geroxeago Abadiñoko Gaztetxekoek prestatutako bazkaria ezinhobea dastatu zuten. Hortik Elorriora abiatu ziren, eta herria zeharkatu eta gero AHTk kalteturiko baserritar batekin elkartu ziren eta bertan azaldu zien nola aldatzen ari den beraien bizimodua. Segidan, Atxondoko Apatamonasterio auzoan ongi etorri beroa eskeini zieten txirrindulariei, eta hauek, haien AHTren aurkako borroka eskertzeko, oroitarri bat jarri zuten bertako lorategi batean. Dutxatu eta gero Apatako gaztetxera afaltzera joan ziren, eta afaldu eta gero David Cobos, Atxondoko alkate ohiak, Mila Elortza, AHT Gelditu Elkarlaneko kidea eta Luis Iriarte, AHT Gelditu Nafarroako partaidea, oso interesgarria izan zen mahai inguru batean parte hartu zuten. Goizaldeko ordubiak arte luzatu zen solasaldia.

GALERIA de fotos

No hay comentarios:

Publicar un comentario