2015-12-22

Barakaldoko MegaParkeko Olentzeroak absolbituak izan gara!

Barakaldoko MegaParkeko Olentzeroak absolbituak izan gara.
Gaur, abenduak 22, 6 urte betetzen dira 8 Olentzerok Barakaldoko MegaPark merkatal gunean enbidonatu ginenetik. Protesta ekintza horrekin kontsumo-gizartea eta azpiegitura handiak (AHT, SuperSur...) salatu nahi izan genituen. Urte guzti hauetan, 3 urte eta erdiko kartzela-zigor eskaerakin eta baldintzapeko askatasunean bizitzera ohitu ginen. Urriaren 6an epaitu gintuzten eta orain absolbitu egin gaituzte. Epaia ez dugu orain jaso, baina berri ona emateko, epaia irmo izan arte itxarotea erabaki dugu. Ekintzaren urteurrena data polita iruditu zaigu esateko. Hasiera-hasieratik, eta epaia edozein izan ere, oso garbi izan dugu egindakoa bidezkoa zela. Oraingo gizarte-eredua sozioekonomikoak hondamendira garamatza bai sozialki, bai ekonomikoki, bai ekologikoki ere. Ezkerraldekoak ondotxo dakigu hori. Ez ahal da beharrezkoa hori salatzea? Horregatik, animatu nahi zaituztegu geldi ez egotera baizik eta borrokatzera eta protesta egitera. Amaitzeko, bihotzez eskertzen zaituztegu elkartasuna eman diguzuen talde, hedabide eta lagun guztiei.
KONTSUMISMOA ETA AZPIEGITURA HANDIEI IKATZA!

2015-12-01

Kronika : Ab.8 - Durango: Proiektu Handien Aurka. Parodia ibiltaria eta elkarretaratzea

Argazki Galeria
Atzo abenduak 8, nazioarteko Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen aurkako eguna izan zen. Europan zehar hainbat mobilizazio desberdin burutu dira, esaterako, Italian, Alemanian eta Frantzian. Durangoko kaletean zehar parodia ibiltaria burutu da AHT milaka milioi xahutzen dituen “zulo beltza” dela salatuz. AHTk zehazki, aurrekontuak, ondare naturak eta
amaiezinak diren eskaera sozialak asetzeko errekurtsoak jaten ditu. Parodiaren ondoren, Durangoko Azokako kanpoaldean 50 pertsona baino gehiago elkartu dira proiektu handi hauen (AHT, Fracking, Tentsio Altuko Linea …) eza emateko. Honezaz gain, Klima Aldaketaren Gailurra dugu Parisen eta makillaje hutsa dela esatearekin batera, gobernuen axolagabekeria ere salatu nahi dugu. Esaterako, Ana Oregi Ingurumen Kontseilaria bertan izango da Euskal Herriko hainbat proiektu zein garapen eredu erasokor bultzatzen dituen bitartean.