6. Etapa: Osteguna 30
Argazki Galeria / Galería de Fotos
Argazki Galeria / Galería de Fotos
Sakanako lau baratzeko mozkinekin maitasun handiz sukaldatutako afaria goxatu ondoren loaldi sakonean murgildu ziren bart txirrindulariak. Gaur goizean euriak esnatu du lurraren aldeko tropela Etxarri Aranazko frontoian. Bakaiku, Iturmendi eta Urdiain herriak euripean zeharkatu ondoren Altsasura iritsi dira. Herriaren itzulia bukatutakoan trikitrilarien ongi etorria jaso dute. Segidan, Gaztetxean “3 Mugak batera” plataformak Olaztiko errauskailuari buruzko hitzaldia eman zuen. Argi eta garbi gelditu da Olaztin gaur egun dagoen porlan faktorian zaborrak erretzea onartezina dela, ohiko errauskailuan baino kutsadura handiagoa sortzen duelako. Erraustea berdez mozorratzen dute eta negozio itzela bilakatzen da horren bultzatzaileentzako. Nafarroako Gobernuaren esku dago arrazoigabekeria hau geldiaraztea.
Zubiondo elkartean bazkaldu ondoren txirrindulari batzuk pedalei eraginez Gopegira abiatu dira. Gehiengo alperrak, aldiz, Langraitzerako trena hartu du Altsasun. Behin Langraitzen, Gasteiztik zetorren beste txirrindularien zutabearekin bat egin dute. Handik denak batera gaurko etaparen helmuga zen Gopegira heldu dira. Bertan afaldu dute eta ondoren D’Capricho Cubako abeslarien emanaldiak txirrindulari nekatuen belarriak goxatu ditu.