AHTren
aurkako Mugitu! desobedientzia Mugimenduak deituta AHTren aurkako
protesta-kalejira egin dute gaur goizean hamarnaka lagunek Donostiako
Boulevarretik Miramar jauregiraino, bertan Eusko Jaurlaritza ospatzen
ari zen lehen gobernu-kontseiluaren aurrean azpiegitura txikitzaile
eta xahutzaile horrekiko arbuioa adierazteko.
“AHTren
DIRUA GASTU SOZIALENTZAT! LURRA DA ETORKIZUNA” lelopean, goizeko
11etan abiatu da protesta eta manifestariek AHT erraldoi bat eraman
dugu, hain zuzen ere Jaurlaritzak AHTren inguruan agertzen duen
itsukeria eta inolako funts sozial, ekologiko eta ekonomikorik
ez duen makro-proiektu horren inguruan botatzen dituen gezur potoloak
sinbolizatuz.