Los movimientos sociales en
contra de megaproyectos impuestos e innecesarios se reunieron en
Stuttgart durante el 3er Foro Europeo del 25 de julio al 29 de 2013. AHT
Gelditu y Mugitu estuvieron presentes en el mismo y han elaborado varias
crónicas que os detallamos más abajo. Con motivo de dicho Foro opositores al TAV miembros de AHT Gelditu Elkarlana y Mugitu Mugimendua estuvieron en Stuttgart, explicando la situación actual del proyecto
del TAV en Euskal Herria, la criminalización del movimiento opositor al mismo, asi como el proceso penal contra 4 opositores
al TAV imputados por la acción de los tartazos contra el TAV en la
persona de Yolanda Barcina en Tolouse, para quienes piden penas de
prisión de 5 a 9 años.
Crónica de Le Monde (francés)
Crónica de Le Monde (francés)
(más abajo en
castellano)
Alemaniako Stuttgart hiritik idazten dizuegu Proiektu Handi Inutil eta Imposatuen aurkako 3. Foro europearretik. Stuttgarteko estazio erraldoia eraikitzearen aurkako taldeataz gain, beste hainbat talderekin batu gara:
- Rosia Montana (Errumania)
- Florentziako No Tunel TAV (Italia)
- No TAV Val de Susa
(Italia)
- Zentral nuklearren
aurkariak (Frantzia, Italia, Alemania...)
- Notre Dame les Landes
(Nantes)
- CADE AHT EZ! ( Ipar
Euskal Herria)
- Hasankeyf proiektua
(Turkia)
- Park Geziko
komunitatea (Turkia)
- Stop HS2
(Inglaterra)
- ...
- ...
Bertan, jardunaldi
desberdinetan hartu dugu parte, Hego Euskal Herriko egoera landuz
zein beste hainbat lekuetako azpiegitura handiekin burututakoaren
esperientzia jasoz. Landutako puntuetako bat errepresioa izanik,
Yolanda Barcinari emaniko AHTren aurkako tartakadak aditzera eman
dira. Honen aurrean, hau da, tartalariei 4-9 urteren espetxe zigorra
eskatzearen aurrean, elkartasun handia adierazi du jendeak, ekintza
zein errepresio esanguratsua dela adieraziz.
Jasotakoen
esperientziei dagokienean, Stuttgarteko geltoki berria burutzearena
izan da horietako bat. Gogor dabiltza lanean astero mila pertsona
inguru batu eta bertan dituzten zuhaitz ederrez osaturiko parkea ez
deuseztatzeko eskatuz. Hasi dituzte lan batzuk baina geure adiskedeek
ez dute etsitzeko asmorik. Azkenik, beste hainbat foroetan burutu
izan denaren antzera, elkarturiko mugimenduek amankomunean dituzten
puntuak harturik, eskutza burutu da:
"Imposatutako eta
inutilak diren proiektu handien aurkako mugimenduak batu dira
Stuttgarten burututako 3. Foroan 2013ko uztailaren 25etik 29ra.
Parte hartzaileek,
aurretik 2010ean Hendaian burututako eskutitza, 2012an
Notre-Dame-des-Landeseko 2.Foroan eginiko adierazpena, 2012an
Florentzian eginiko Europako Foro sozialean buruturiko adierazpena
eta 2013ko martxoan Tunezeko Munduko Foro sozialean landutako
eskutitzak berretsi dituzte.
-Maila internazionaleko
trukean, proiektuen arduradunak, metodoak, errepresio erak, gutxi
batzuen intereserako diru publikoaren xahuketa, zor publikoa,
diskurtso demokratikoa, ingurugiroaren txikizioa... aztertu dira.
-Europar Batasunean
proiektu handiak burutzen ari diren zor publikoa baieztatu da,
ekonomia eta egitura soziala suntsituz. Populazioan prekarietatea
handitzen doan heinean, jendearen intsentsua (indignacion) goruntz
doa.
-Foroko parte hartzaileek, proiektu handien mekanismo eta balio ezaeren jakintasuna adieraztearekin, erresistentziaren beharra azpimarratu dute. Honetan oinarriturik, amankomuneko ekintzak eta lanerako baliabideak areagotuko dituzte.
-Foroko parte hartzaileek, proiektu handien mekanismo eta balio ezaeren jakintasuna adieraztearekin, erresistentziaren beharra azpimarratu dute. Honetan oinarriturik, amankomuneko ekintzak eta lanerako baliabideak areagotuko dituzte.
-Honen aurrean,
informazio eta analisien aukerarako sareak sortuko dira eta hurrengo
hauteskunde europearretako eztabaidetan egongo dira, Aarhusko
(Dinamarka) hitzarmena errespetatzeko aldarrikapena burutuz.
-Amaitzeko, 2014an Errumanian burutuko den Proiektu Inutil eta imposatuen 4. Foroan parte hartzeko deialdia burutu da, ahalik eta mugimendu gehien bilduz."
-Amaitzeko, 2014an Errumanian burutuko den Proiektu Inutil eta imposatuen 4. Foroan parte hartzeko deialdia burutu da, ahalik eta mugimendu gehien bilduz."
(castellano)
Los movimientos en
contra de megaproyectos impuestos e innecesarios se reunieron en
Stuttgart durante el 3er Foro Europeo del 25 de julio al 29 de 2013.
L@s participantes
reafirmaron los reclamos de las declaraciones anteriores:
- la Carta de
Hendaya 2010;
- la declaración
final del segundo Foro de Notre-Dame-des-Landes en 2012;
- la declaración
final del Foro Social Europeo de Florencia en 2012;
- la Carta de Túnez
redactada durante el Foro Social Mundial en Túnez en marzo de 2013.
-Durante las
deliberaciones se identificaron a nivel internacional los mismos
componentes, los mismos métodos, la misma inutilidad para el
público, la misma represión, la misma pérdida de dinero público
en beneficio de unos pocos, las mismas futuras deudas públicas, la
misma negación de debate democrático y la misma devastación
ambiental sin ningún interés para el público.
-Afirmamos que estos
megaproyectos están contribuyendo a la creación de una nueva
burbuja financiera. Los bonos para proyectos promovidos por la UE
crean la deuda de los países que los utilizan. Además,
establecieron un círculo vicioso en el movimiento que destruye las
economías y estructuras sociales.
-En momentos en que la
gente está sufriendo, afectada por el desempleo y la pobreza, y se
nos exige cada vez sacrificios mayores, estos proyectos son
particularmente atroces. Por tanto es una medida
de sentido común poner fin a los megaproyectos innecesarios. L@s participantes en el Foro de Stuttgart
contra Megaproyectos Innecesarios e Impuestos demostraron su profundo
conocimiento no sólo de los proyectos sino también de los
mecanismos utilizados para imponerlos.
-Señalaron que su
oposición es legítima en todos los casos, ya que se basa en el
respeto por el medio ambiente, y en una verdadera comprensión de los
riesgos a través del análisis en profundidad de las maquinaciones
políticas y financieras, asi como de un verdadero reconocimiento de las
prioridades y necesidades.
-Esta legitimidad anima
a los participantes a que intensifiquen su acción conjunta y a poner
en práctica los recursos necesarios para promover el Movimiento
Internacional contra Megaproyectos Innecesarios e Impuestos de
cualquier tipo. Dentro de este contexto, se ha decidido implementar
una estructura de relación permanente para coordinar los movimientos
de oposición, crear una red de expertos que puedan proporcionar
apoyo técnico y especializado, mejorando así el acceso a la
información y el análisis. Se ha decidido reforzar los vínculos
entre los diversos movimientos de oposición a nivel nacional e
internacional, incluidos los de otros continentes.
-Anuncian que
participarán en debates durante las próximas elecciones europeas, y
apelan a todos los movimientos de oposición, todo el cuerpo político
y la sociedad civil para asegurar que todas las disposiciones de la
Convención Europea de Derechos Humanos se cumplan. Piden la firma
para la aplicación de los decretos del Convenio de Aarhus.
-Al día de hoy, han
decidido volver a reunirse para un cuarto Foro contra los
Mega-Proyectos Innecesarios e Impuestos en 2014, del 1 al 4 de marzo
en Rosia Montana, Rumania. Invitan a todos los movimientos de
oposición a participar en el próximo foro para compartir sus
experiencias, aprender de los demás, y fomentar la oposición en
todos los frentes lo más rápido posible contra los "elefantes
blancos", que se han convertido en el símbolo común de estas
luchas.
Stuttgart, 28 de julio
2013
Hirugarren Baliogabeko
Azpiegitura Erraldoien aurkako europear topaketako ekintza eguna
Uztailaren 29ean, Hirugarren
Baliogabeko Azpiegitura Erraldoien aurkako europear topaketa amaitu
zen Stuttgart-en (Alemania). Beraz igandean amaitu zen, baina holako
topaketetan ohitura den bezala, azken eguna (uztailaren 29a)
erabiltzen da ekintza bat egiteko. Atzo ekintza Stuttgart-en erdian
suertatu zen, tren geltoki nagusiaren ondoan, bertako taldearen
helburua dena, han parkea hondatu zen geltokia lurperatzeko,
berritzeko eta handitzeko. Stuttgart 21 da udaleko anbizio handiko
proiektua, XXI. mendeko hiria Stuttgart bihurtzen. Widerstands gegen
Stuttgart 21-ek (Stuttgart 21-en aukako Errsistentzia), bertako
kanpainak salatu duenez, proiektu hau baliogabekoa da eta
instituzioei asko kostatzen ari zaiena (herritarren dirua) lurpean
akuifero asko delako eta lurra oso ezegonkorra delako (igeltsua,
anhidrita). Aurrera egiteko, ur guztia (minerala, Europako 2.
erretserba handiena) ustiatu behar dute eta baita ere eraikuntza
guztiak eutsi, besteak beste geltoki bera, lurraren mugitzerakoan
arriskuan direlako. Alde hori tutuz beteta dago, ura ustiatzeko.
Haiekin batera garabiak eta hondeatzaileak bertan zulatzeko. Zuhaitz
erraldoiak (oso gutxi ezik) botatak daude eta parkea hesiz inguratua.
Hesietan haien propaganda itzela. panel guztiak berriz
aldatuta/hondatuta dago, jendearen desadostasuna adieraziz.
Kanpaina oso handia izan da: hiru urte
baino gehiago dirau, asteko elkarretaratzekin, manifak, akanpada bat
izan zen (haiek erabat Istanbuleko Taksimekin egiten dute bat),
ekintzak, eta eta milaka jende mobilizatu dituzte.
Atzoko elkarretaraztean errepidea moztu
zen pankartekin eta bertan megafonia jarri zen. Hor hasi ziren
bertakoak hitz egiten, topaketei buruz hitz egiten, abesten, musika
jotzen (tronpetak, batukada taldea, kitarrak) eta gero kanpokoek izan
genuen txanda. Lehendabizi Nantesko aireportuaren aurkako
kanpainakoei zegokion eta gero Mugitu!ri. Bertan, AHTa ez ezik, EHn
aurreikusitak dauden/zeuden beste azpiegituretaz hitz egin genuen:
erraustegia, superportua (eta hor zihoazen zentralak eta plantak),
errepideak, makrogartzelak etab. eta nola batzuk gelditu dira, baina
nola, eragin politikoa ez ezik, herritarren mugimendua ezinbestekoa
zen, batez ere alternatibak eraikitzen. Azaldu genien AHTak diru
xahuketa suposatzen duela, eta nola orain Nafarroan frogan jarri da:
ezin dutela burutu, nahiz eta proiektua bultzatu eta horrenbeste zorra
sortu, aurrera ekiteko ez daukate diru nahikorik. Benetan baliogabeko
azpiegituren ikurra izan zitekeen hau - oso ikur garestia!!!
Azpimarratu genuen herri mugimendua
behar zela ekiteko, eta adibide guzti horiek izan behar zirela
aurrera ekiteko eta hauek gelditzea posible zela pentsatzeko. Era
berean, topaketetan elkartu ginen kanpaina guztiek gogora arazten
digute beste lekuetan ere borroka berdinean ari direla. Leku askotan
borroka berdinean gure kasua ez delako isolatuta, ez lekuan eta ez
borrokan, aurre egiten diogun azpiegitura ereduari dagokiolako,
sistemari, kapitalismoari, eta guri dagokigu loturak horiek egitea
eta ikusaraztea. Horrela ere azaldu genien tartalarien egoera.
Haien ekintza txalokin eta farreekin jaso zuten elkarretaratzean
zeudenek. Haien aurka ezarritako zigorrak, 4 eta 9 urtekoak, berriz
haserrekin. Herri desberdinetan tartalariekin bat izango dira
hemendik aurrera. Azaldu genuen ere nola une berdinean, Euskal
Herrian, AHTren aurkariak 'mugitzen' ari ziren, bizikletaz, AHTk
kaltetutako herrien artean.
Stuttgarten ere azpiegitura erraldoien
aurkariak horretan ari ziren. Poliziz inguratuak, protestak jarraitu
zuen lurpeko lan eremuaren ondoan. Bitartean hormigoi-kamioiak
pasatzen ziren, bata bestearen atzetik.
Eta bapatean ekintzaile batzuk, ikusita
atea itxi gabe zegoela eta poliziek zaintzen ez zutela, lan-eremuan
sartu ziren pankarta batekin eta topaketarako den ikurra: elefantea,
azpiegitura erraldoiak errepresentatzen. Aurreratu ziren eta
hondeatzailean igo ziren pankarta eta banderarekin. Noski, polizia
azkar etorri ziren baina ez azkar aski: jeisteko eskatu zieten eta,
noski, erantzuna 'ezetz' izan zen. Denborarekin banaka hasi ziren
jeisten eta horrela bakarrik bi geratu ziren. Hauek argi zeukaten ez
zirela jeitsiko. Horretarako Oihan Beltzen dagoen 'berezien' komando
bat deitu izan behar zuten eta hauek iritsi arte itxoin. Etorri
zirenean, plana aztertu eta gero beste garabi bat sartu zuten.
Komando bereziak, beltzez jantsitak, tresneri guztiarekin,
mozorrotuak, hondeatzailera igo ziren eta ekintzailei harnesak
jartzen hasi ziren, harnesi gantxo bat eta behin lotuta ekintzailea
gora altxatu zuten. Hori bai, komando bereziarekin batera, ihez ez
egin zezan!. Behin beran, paper bat eman zieten eta... askatu!!!
Lanak orduetan eten eta gero, aginduei uko egin eta gero aurkariak
aske geratzen ziren, ezta salaketa batekin ere!!! Aurreko bat berriz
atxilotuta suertatu zen, atzerritarra izanez nortasun agiririk ez
baitzuen.
Horrela bukatu zen goiza, arrakasta
osoz. Eguna berriz ez zen amaitu, arratsaldean manifa baitzegoen,
astelehen guztietan bezala. Baina hau bai berezia izango zela
Europako hainbeste borrokakideak horretarako zeudelako.
Astelehenetako elkarretaratzea 182 aldiz gertatu da dagoeneko,
kanpainak daraman hiru urteetako astelehen guztietan (eguberrikoa
ezik). Argi dago Stuttgarteko jendea amore emateko oso urrun dagoela.
Hauekin jai daukate!!! Benetako inspirazioa izan da haiek eta beste
borroketako ekintzaileak ezagutzea. Borrokak bat egiten - borrokak
darrai!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario