2013-01-13

15 Enero, Donostia, juicio a 4 Reyes Magos por una protesta ante el Centro Comercial Txingudi (Irun)

Lau pertsona epaituko dituzte datorren asteartean, urtarrilaren 15ean,  Donostian, kontsumismoaren eta desarrollismoaren aurkako protesta ekintza batean parte hartzeagatik. Elkartasun kontzentrazioa egingo da goizeko 10etan  Atotxako Epaitegiaren aurrean (Calcuta plaza). Lau ekintzaile hauek, 2010ko urtarrilaren 5ean Errege Magoz jantzirik, porlanez betetako bi bidoitara kateatu ziren Irungo “Txingudi” merkatal-zentroko sarreran. Joan den irailaren 25ean Donostian egin behar zen epaiketa suspendituta gelditu zen, egun hartan akusazioaren lekuko gisa izendaturiko Ertzain bat oporretan egon eta epaitegira gerturatu ezin izan ez zuela eta. Ekintza harengatik, fiskaltzak 2'2 urteko espetxe zigorra eskatzen du auziperatu bakoitzaren aurka. Protesta haren bidez, “Errege Magoek” euren haserrea adierazi zuten egungo sistema ekonomiko xahutzailearen eta kontsumismoaren aurrean, baita AHT eta Jaizkibelgo superportua, Zubietako errauskailua, lurraldearen neurrigabeko urbanizazioa eta nekazaritza lurren hondamen larria ekartzen dituen desarrollismoaren ondorio “katastrofikoengatik” ere.

 Horregatik --zioten Errege Magoek--, merkatalgune erraldoi honetan geldiune irmo bat egiteko erabakia hartu dugu, kontsumo eta asialdiko makro-zentro hauek egungo jendarte moldeak eragiten dituen gehiegikeria aseezinen eta egunerokotasun gogaikarriaren ikur direlako: nagusi dira hemen ibilgailu pribatuan mugikortasun bortxatua, zakarreriazko salgaien kontsumoa bultatzen duen kitzikadura, nortasunik gabeko ingurune geroz eta homogenoagoak jendartean areagotzen duen harremanen hustuketa… Egia aitortzeko, geroz eta itogarriago eta zentzugabeago gertatzen zaigu bizimodu modernoaren erritmo frenetikoarekin eta inposaketekin moldatzea, dena beti azkar egin nahi eta behar horrekin”.Errege Magoak suhiltzaileek askatu eta Ertzaintzak azkenean atxilotuak eraman zituen.

Esan bezala, datorren asteartean epaituko dituzte lau pertsona hauek Donostian. Leporatzen zaien delitua ustezko “coacciones y seguridad vial por concurso ideal” delako asmakizun bat da, 2'2 urteko espetxe zigorra eskatzen dularik fiskaltzat bakoitzaren aurka. 

Cuatro personas serán juzgadas el próximo martes 15 de enero en Donostia por una acción de protesta contra el consumismo y el desarrollismo:
Se ha convocado por ello una concentración de solidaridad que tendrá lugar a las 10h ante el Juzgado de Atotxa (plaza Calcuta).

Fue el 5 de enero del 2010 cuando estas cuatro personas llevaron a cabo una protesta disfrazadas de Reyes Magos y encadenándose a dos bidones de hormigón en la entrada del centro comercial Txingudi de Irun. El juicio por aquella causa fue fijada para el 25 de septiembre pasado, día en que el juicio quedó finalmente suspendido por no presentarse un ertzaina que actúa como testigo de la acusación al encontrarse de vacaciones. El fiscal pide por aquella acción una pena de 2'2 años de prisión contra cada una de las personas acusadas.

Mediante aquella protesta, los Reyes Magos mostraban su enfado ante el consumismo y el actual sistema económico aberrante, considerando a su vez como catastróficos los efectos del desarrollismo y los agresivos proyectos como el TAV y el superpuerto de Jaizkibel, la incineradora de Zubieta, la urbanización a ultranza y la destrucción de las zonas rurales. "Por ello hemos decidido pararnos en un mega centro comercial como éste, manifestaban los Reyes Magos, porque entendemos que este tipo de centros de consumo y ocio son un claro ejemplo de las exigencias insaciables de esta sociedad y del día a día que generan: movilidad forzada en vehículo privado, consumo acelerado de mercancías desechables, relaciones de usar y tirar en un espacio cada vez más homogeneizado... Siendo sinceros, la imposición de adaptarse a la vida moderna, a su ritmo frenético y a todos los nuevos desplazamientos que exige, nos resulta cada vez más asfixiante".

Después de ser liberados por los bomberos, los Reyes Magos fueron arrestados por la Ertzaintza. Estas cuatro personas serán juzgadas el próximo martes en Donostia, acusadas de un supuesto delito de coacciones y seguridad vial por concurso ideal, con una petición fiscal de condenas de 2'2 años de prisión contra cada una de ellas. Por ello, llamamos a participar en la concentración de apoyo que tendrá lugar a las 10h ante el Juzgado y os pedimos difundir este llamamiento solidario en vuestro entorno. 

Desarrollismoaren aurka protesta egiteagatik epaitutako lau lagunen absoluzioa eskatu dute.

Hogei lagun elkarretaratzea egin dute Atotxako epaitegiaren atarian, Donostian, bertan epaitu dituzten lau lagunei elkartasuna adierazteko. Fiskaltzak 2 urte eta bi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du auzipetuetako bakoitzarentzat, AHTren aurkako protesta batengatik. 

Donostiako Atotxako epaitegian lau lagun epaitu dituzte, 2010eko urtarrilaren 5ean kontsumismoaren eta desarrollismoaren aurkako protesta bat egiteagatik. Atarian hainbat lagunek elkarretaratzea egin dute, auzipetuei elkartasuna adierazi eta haien absoluzioa galdegiteko. Lau auzipetuak Hiru Erregeez jantzita joan ziren Irungo Txingudi merkatl zentrora eta haren sarreran porlanez betetako bi bidoitara kateatu ziren. Suhiltzaileek askatu egin zituzten, eta ondoren Ertzaintzak atxilotu. 

Fiskaltzak 26 hilabeteko espetxe zigor bana eskatu du auzipetuetako bakoitzarentzat ekintza hartan parte hartzeagatik. Epaiketa iragan irailaren 25ean zen egitekoa, baina bertan behera gelditu zen, ertzain batek, oporretan egonik, ezin izan baitzuen epaitegira joan. Elkarretaratzean gogoratu dutenez, lau lagunak egungo kontsumismoa eta AHT bezalako makroproiektuek eragiten dituzten kalteak salatzeagatik izan dira auzipetuak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario