2013-07-31

Crónica del séptimo día. El TAV nos deja "en pelotas"

Argazki Galeria / Galería de Fotos
Ibilbidea 
(más abajo en castellano)

AHTren aurkako Txirrindula Martxa Desobeditzailearen zazpigarren eguna :

Irungo Landetxan lo egin ondoren Altzubideko errotara joan gara. XV. garren mendeko errota honen inguruko lurrak AHTren proiektuak mehatxatzen ditu. Bertako bi biztanlek AHTk eragingo lituzken kalteak azaldu dizkigute, eta haien baserri bizimoduaren berri eman digute. Gero A-8 Autopistaren gaineko zubi batean pankarta batzuk ezarri ditugu irteera operazioa aprobetxatuz. Oiartzun herria igaro ondoren Oreretara iritsi gara. Bertan herri itzuli bat burutu dugu. Oreretako AHTren aurkako taldeak prestaturiko bazkaria dastatu dugu eta gaur egungo proiektuak eragingo lituzkeen kalteak jasotzen dituzten panel informatiboak ikusi ditugu. Ondoren , Intxaurrondo aldera jo dugu. Bertan Letaman gaztetxeko kideen ongi etorria izan dugu, eta AHTren aurkako mural margoketa burutu dute. Gero bertatik abiatuta, Donostiaren barna 14 kilometroko txirrindula itzulia hasi dugu.Txirrindulariok larru gorritan egin dugu ibilbide osoa, AHTk larrugorritan utziko gaituela irudikatuz.

2013-07-30

Crónica del quinto y sexto día. Surfistas apoyan a los tartalaris en Zarautz.

Argazki Galeria / Galeria de Fotos  
(más abajo en castellano)
--------------------------------------------------

AHTren Aurkako Txirrindula Martxa Desobeditzailearen 5. EGUNA: Uztailak 29, astelehena. Ibilbidea

Ertzaintzaren begirada zorrozpean Andoaingo gaztetxetik abiatu ginen Zubieta aldera. Bertan, errauskailua egin behar zuten tokira joan ginen. Lanak geldirik egon arren egindako txikizio galanta ikusteko parada izan genuen. Zubietako herri batzarreko kide batek errauskailuaren inguruko informazioa azaldu zigun. Egun, inguru horretan dauden lan bakarrak makroespetxekoak dira. Usurbilen bazkaldu ondoren Zarautz aldera abiatu eta hango surflariekin Tartalariekiko elkartasun ekintza bat burutu genuen. Surflariek tarta bana zeramatelarik, AHT TAV STOP lelodun puxika erraldoia eraman zuten kostatik gertu. Bitartean tarta erraldoi bat bizkarraren gainean eraman genuen. Ondartzan barna eta gero herriko kaleetan zehar kalejira koloretsu bat burutu zen, milaka esku orri banatzen zirelarik.

2013-07-29

Iritzia: Santiagokoa, aurreikusitako zorigaitza


"Urteak daramatzagu AHTren izaera hiltzailea salatzen: mendiak, bailarak, baserriak, basoak, errekak eta animaliak hiltzen ditu, baina ez soilik horiek. Pertsonak ere dira horren biktimak. Estatuan hogeitamar langile baino gehiago hil dira AHTren lanetan, horietako sei Euskal Herrian. Eta Santiagon, urrats kualitatibo berri bat eman du ia larogei bidaiari hil eta ehundik gora zauritu dituenean. Diruarekin AHT elikatzen duten heinean, herritar gehiengoari zerbitzua ematen dion ohiko trenaren eskaintza murriztu eta okertu egiten da, AHTn bidaiatzea batzutan aukera bakarra bilakatuz...(más abajo en castellano)

2013-07-28

Protesta de altura contra el TAV en las obras de Andoain‏. Crónica del tercer y cuarto día.

(más abajo en castellano)
Argazki galería / Galería de fotos
3 eguna: ibilbidea

Kronika: Hirugarren Eguna (uztailak 27, larunbata) Herenegun, txirrindula martxa desobeditzailearen hirugarren egunean, Angiozartik abiatu ginen gozaldu ondoren. Herri txiki honen paisaia, eraikitzen ari diren AHTren zubibideak itxusten du nabarmenki. Antzuolan, lanen jarraipena ikusi ahal izan genuen. Herri honetatik AHTz gain, Durango-Beasain autobiaren zatia ere igaroko da. Deskarga mendatean goiko aldean, autobia honen tunelen lanak ikusi ahal izan genituen. Landa eremua zena metropolizatzen ari da artifizializazioaren zauriak hedatzen diren heinean. Urretxun zegoen Urola treneko geltokian, gaur egungo gaztetxean hamaiketako hartu ondoren indarrak berreskuratuak, Eitzagako gainera abiatu ginen klasika hortikan pasatzen zela baliatuz AHTren aurkako elkarteratze bat burutzeko. Hemen duzue bideo bat (Goierriko Hitzaren Kanala).

2ª día: Mugitu inaugura el carril bici más caro del mundo

Crónica del 2º Día de la marcha de bicicletas desobediente contra el TAV
Argazki Galeria / Galería de Fotos 
2. etaparen ibilbidea 

Hoy día 26 de julio es el 2ª día de la marcha desobediente en bicicleta. Por la mañana los ciclistas opositores al TAV han salido de Legutio en dirección hacia Aramaio. Antes de llegar a Aramaio han subido al barrio de Azkoaga donde han tomado una pista que les conducía directamente a la plataforma del TAV. Una vez alli, en medio de un viaducto de 1400 metros de largo y 70 metros de alto, se han desplegado dos pancartas en las cuales se podia leer TAV-AHT STOP y EL BIDEGORRI (carril bici)  MÁS CARO DEL MUNDO. Luego, utilizando como carril bici la plataforma del TAV que en este tramo ya está acabada,  los ciclistas han cruzado 3 túneles atravesando Udalaitz y llegando al barrio de Iguria de Elorrio. Los opositores al TAV han podido comprobar cómo de hecho ya se está dando un uso alternativo a la infraestructura del TAV y que nadie había anunciado antes: refugio de cabras, almacén de fardos de paja, leña y aperos de labranza. Hemos de reconocer que aunque siempre hemos dicho que el TAV es una infraestructura inútil, comprobamos cómo algún uso ya se le está dando a la misma...

AHTen aurkako bizikleta martxaren lehen eguneko kronika / Crónica 1er día de la marcha de bicis contra el TAV‏

(Más abajo en castellano)

Gaur uztailak 25, 40 lagun inguru abiatu gara eguzkipean Altsasutik AHTren aurkako txirrindula martxari hasiera emanez, AHTren aurkako mugimendu desobediente den Mugituk! antolatu du martxa. Irteera ekitaldian Sakanako txalapartariek jo dute, txafleroak bota dituzte, eta AHT luze bat irudikatzen zuen plastiko zinta bat  bitan moztu dute inaugurazio ekitaldietan agintariek egitn duten bezala. Esan gabe doa oraingo honetan AHTren egitasmoa arbuiatzea zela helburua. Altsasutik irtetzerakoan guardia zibilek geldiarazi digute martxaren erritmoa atzeratuz. Olaztira iritsi baino lehen eta errauskailua izan behar duen porlanaren lantegiaren aurrean 3Mugak Batera kolektiboko kide batek errauskailuaren aurkako hitzaldi laburra eskaini digu. Bideoa: Eguzki Bideoak


2013-07-12

Pancarta gigante en Sanfermines en solidaridad con los tartalaris

El pasado día 12 de julio, en la Plaza Navarrería de Iruñea, en plenos Sanfermines, se descolgó una gran pancarta en solidaridad con los imputados por los tartazos contra el TAV a Yolanda Barcina, acción desobediente ocurrida en Tolouse en 2011. Como ya sabéis hoy día hay 4 personas imputadas por dicha acción y para las que se piden penas de prisión que van de los 4 a los 9 años.

2013-07-09

AHTren Aurkako Bizikleta Martxa Desobeditzailearen Egitaraua

Programa de la Marcha en Bici Desobediente Contra el TAV


Uztailaren 25etik Abuztuaren 1era
25 de julio - Altsasu-Urbina-Legutio
26 - Legutio-Aramaio-Angiozar
27 - Angiozar-Urretxu-Ordizia-Zerain
28 - Zerain-Anoeta-Andoain
29 - Andoain-Zubieta-Usurbil-Zarautz
30 - Zarautz-Hernani-Lezo-Irun
31 Irun-Oiartzun-Orereta-Donostia
1 - Donostia.

Eztabaidak, ekintza desobeditzaileak, kale ikuskizunak eta gehiago AHTaz gain beste proiektu txikitzaileak salatuz. Ikus ibilbide eta Egitarau zehatza, eta parte hartzeko oharpenak.

Con encuentros, acciones desobedientes, debates y más actividades denunciaremos que la tierra continúa siendo agredida a través de distintos macro proyectos además del TAV. Mira el recorrido y Programa detallado, y las indicaciones útiles para participar en la marcha.


Audioa (Zintzilik Irratia): Aurkezpena prentsa aurrean ogg, mp3

+ INFO: Deialdi testua, kuña eta Bideo ekintza / Llamamiento, cuña y video .

2013-07-01

Vídeo: Presentación de la marcha de bicis desobediente

Vídeo presentación de la marcha de bicis desobediente contra el TAV organizada por Mugitu. Saldrá desde Altsasu el 25 de julio y acabará en Donostia el 1 de agosto. Ver Cartel
 

AHTren AURKAKO BIZIKLETA MARTXA DESOBEDITZAILERA DEIA: AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailea antolatu du Mugitu! mugimenduak uztailaren 25etik abuztuaren 1era. Martxa honetan partehartzera animatzeko "
AHT BIDE HILA" izeneko bideo hau grabatu dugu obra txikitzaile horren zati batean. Beraz, martxan ikusi nahi zaituztegu pedalei eraginez. Mugitu beharra dago! Lurraren alde, mugitu eta eragin!

LLAMAMIENTO A LA MARCHA EN BICI DESOBEDIENTE CONTRA EL TAV : Del 25 de julio al 1 de agosto se realizará una marcha en bici desobediente contra el TAV organizada por Mugitu! Con el fin de animar a participar en esta marcha se ha filmado este video titulado "TAV VIA MUERTA" en un tramo de obra de esta destructiva infraestructura. Esperamos por tanto vernos pedaleando en la marcha. Lurraren alde, mugitu eta eragin!


Deialdiaren testu osoa - Texto completo del llamamiento y
Cuña de radio