2013-11-12

Movilizaciones en solidaridad con los tartalaris en Irun y Tolosa

Os damos cuenta de estas iniciativas en solidaridad con los tartalaris. 

TARTALARIEN ALDEKO TARTA TXAPELKETA IRUNEN
Pasaden astean azaroaren 9an  Tarta Txapelketa Golosala burutu dugu Moskun, Irunen, "mercadillo" ondoan. Goizeko hamar t´erdietan parte hartzaile bat txapelketaren lekuaren bila zebilen tarta eskuan zeramala. Azkenean aurkitu gaitu, zorionez! Tartak pisu gehiegi zeukan bueltaka ibiltzeko! Hamaiketarako beste lau tarta iritsi dira eta ordu berean epailearen lana egitera etorri da  Koldo Salinas, Brasil goxodendaren txokolategile ezaguna. Gero beste tarta bat agertu da, beste bat, beste batzuk...HAMABOST TARTA GOLOSALAK zenbatu arte!! Ikaragarria! Hau bai hau Txapelketa arrakastatsua!. Argazki Galeria

Egileen irudimena ikusi ahal izan dugu  opilen forma eta kolore aberatsetan: batzuk borobilak, beste batzuk karratuak eta errektangularrak, batek bihotz baten formakoa, beste batzuk luzeak, potolak eta argalak, batek  likidoa zirudien. Osagaiak ere oso anitzak izan dira. Goxogointzan erabili ohi  diren azukre, arraultzak, esnea,  irina,  gurina, pattarra,  gazta eta frutaz gain patata, azenorioa eta kalabaza bezalako osagaiak ere erabili dituzte goxogileek. 
Opilen hornikuntzak ere egileen artea azaleratu du. "Ez hemen ez inon" irakurri ahal izan dugu  baten gainean, AHTri erreferentzia eginez. "Gu tartalariak" irakur zitekeen bestean. Eta Itxuraren Lehenengo saria eskuratu duenaren gainean koroa baten marrazkia eta horren azpian "B" ikusi ahal izan dugu. Esan gabe doa Barcinaren handimandikeria zeukala izpide aipatu tarta irabazleak. Opila  honen egielea Iune izan da eta bere neska lagunen kuadrilarekin agertu da bertan.  Opilen zaporeari dagokionez sukaldarien trebetasuna eta eskarmentua agerian gelditu dira eta lehenengo saria Bilgune Feministako kideak diren Ainarak, Mirenek, Nereak eta Olaxak eskuratu dute.  Zorionak guztiei zinez!! Barealaia eta Aldatsa kooperatibak eskainitako produkto ekolojikoak banatu dituzte bi taldeen artean. Esker mila!
Profesionalki daztatu ditu Koldok tarta guztiak eta hauen kalitatea eta aniztasuna goraipatu ditu. Ez da lan erreza izan epaia ematea!!! Ondoren jaki gozoen daztaketa herrikoia egin dugu eta bapo bapo jarri gara. Ezin da imajinatu larunbata hasteko modu goxoagorik! Baina hortxe ez da gelditu dena.Ordu bata aldera   Antton Titiriteroak merenge jaurtiketa herrikoia burutu du. Bertan aurpegi asko bukatu dira esnegainak gainezka eta Azokan zebiltzan dozenaka lagun jakin ahal izan dute hori egin izanagatik  bost eta bederatzi urteko kartzela zigorrak eskatzen dizkietela tartalariei...
CONCURSO GOLOSAL DE TARTAS EN IRUN EN SOLIDARIDAD  CON LOS TARTALARIS
La semana pasada tuvo lugar un concurso muy goloso en la plaza de Mosku de Irun, al lado del mercadillo. Hacia las diez y media  una de las participantes buscaba el lugar  agobiada.¡Por fin había llegado! Y es que la tarta pesaba mucho para dar vueltas..A eso de las once han llegado otras cuatro tartas y  también Koldo Salinas el famoso repostero que haría de juez. Luego ha aparecido otra tarta, otra más, otras cuantas más..así hasta QUINCE TARTAS GOLOSALES!!! ¡Qué éxito de concurso!

Las personas participantes además de su mano con la repostería han mostrado su imaginación y dotes artísticas. Las formas de las opillas eran de lo más variadas: cuadradas, rechonchitas, alargadas, redondeadas, chaparritas, flaquitas, rectangulares, líquidas y hasta podíamos escuchar el latido de la que tenía forma de corazón. Los ingredientes también han sido originales. Además de los usuales huevos, azúcar, harina, mantequilla, fruta, queso y licor, hemos podido saborear patatas, zanahorias y calabaza. En la decoración hemos leído "Nosotras, tartalaris" y "Ni aquí ni en ningun lugar" en referencia al TAV. También nos hemos reído con la corona que llevaba una B debajo.¿Querría acaso sugerir que la actual presidenta de Navarra aspira a ser reina? De cualquier forma ésta ha sido la tarta ganadora del Primer Premio a la Presentación. La autora, Iune, ha acudido con su cuadrilla de amigas. Y el Primer Premio al Sabor ha sido para las integrantes de Bilgune Feminista Ainara, Miren, Nerea y Olaxa. ¡¡¡Muchísimas felicidades a todas de verdad!!! Los dos grupos se han repartido los productos ecológicos de las cooperativas  Barealaia y Aldatsa. Gracias también  a ambas y a todas las participantes del concurso. 

El veredicto no ha sido fácil y el juez ha destacado la variedad y calidad de los productos. Tras el concurso ha habido degustación popular y nos hemos puesto las botas. ¡Es difícil de imaginar un modo más dulce de comenzar el sábado! Pero ahí no ha terminado todo. Antton Titiritero ha llevado a cabo un espectáculo de lanzamiento de merengue con el cual muchas caras han terminado embadurnadas. Las decenas de personas que andaban por el mercadillo han podido saber que por algo así piden a los tartalaris de cinco a nueve años de prisión..

Tolosa
Pasaden larunbatean Tolosako Triangulo plazan egon gara, bereziki, tartalarien egoerari buruz informatuz. Jendeari, tartakadak botatzeko aukera ere eman diogu bi diana jarriz; batean, Urkulluren aurpegia eta bestean, Barcinarena.
Bonolaguntza bat erosten zuenak zuen tartakada botatzeko aukera eta aurpegian joz gero, ondoren egin den oparien zozketan parte hartzeko aukera zuen.
Goiza amaitzeko, 13:00tan kontzentrazioa burutu da bertan eta 40 bat lagun bildu gara bertan.
Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlana

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada