2013-11-09

Encadenados en Diputación contra el TAV y en solidaridad con los tartalaris

VER VÍDEO DE LA ACCIÓN
Hoy a las 12:45 del mediodía 2 miembros del movimiento de desobediencia contra el TAV Mugitu! se han encaramado al balcón del Palacio de Diputación del Gobierno de Navarra, en Iruñea y se han encadenado por el cuello a los mástiles de las banderas. Gaur eguerdiko ordu bata laurden gutxian AHTren aurka desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimenduko bi kide Diputazioko balkoira igo eta dauden hiru banderetako bi mastetara lepotik kateatu dira, AHTren egitasmoa salatu eta tartalariekin elkartasuna adierazteko.(más abajo en castellano).Ver Galería de Fotos (gentileza de Ekinklik Argazkiak)

Foruzain batzuek, birritan, alperrik saiatu dira lepoko giltzarrapoak bi zizalla ezberdinez mozten, hamarnaka lagun ekintza babestera biltzen ari ziren bitartean. Foruzaingo eta istiluen aurkako polizia nazionaleko hainbat dotazio bertaratu dira. Huts egindako saiakera horien ondoren banderetako mastak bere tokitik zakarki atera dituzte, balkoiko leihoko kristal bat hautsiz eta masta bateko euskarria hondatuz.
Azkenik, 45 minutu inguru iragan ondoren, bi ekintzaileak atxilotu eta oso modu zatarrean barnera sarrarazi dituzte, behean bilduta zeuden hamarnaka lagunek “Tartalariak aurrera!”, “No al Tren de Alta Velocidad” edo “AHTrik EZ!”bezalako oihuak botatzen ari ziren bitartean. Ekintzaileak epailearen aurrean pasa ondoren, libre geratu dira.
Gogoratu duzuenez, 2011ko urriak 27an AHTren aurkako Mugitu! Mugimenduko hainbat kidek Nafarroako lehendakaria den Yolanda Barcina tartakatu zuten Tolousen, CTPren osoko bilkuran, ekitaldi hortan, Euskal Herrian AHTren inposaketaren arduradun nagusia zela salatu asmoz. Ekintza hartan parte hartu zuten 4 lagun datorren 18an epaituak izango dira Entzutegi Nazionalean, 5 eta 9 urte arteko gartzela zigorrak eskatzen zaizkielarik.


Abiadura Handiko Trena ekologikoki proiektu suntsitzailea da eta ekonomikoki hondagarria. Energia xahutzaile itzela da eta ingurunearen txikitzailea. AHTk lurraldearen zentralizazioa herri erraldoien inguruan areagotzen du herri txiki eta hiri ertainen kaltetan. Hiper mugikortasuna sustatzen du eta elitista hutsa da. Gainera, AHT bezalako lan erraldoiek baliabide publikoen xahuketa izugarria suposatzen dute eta gaur egun pairatzen ditugun murrizketa sozialen erantzule zuzenak dira.
AHT inposaketa izugarria da eta tartalarien aurkako epaiketa injustiziaren adibide garbia da: urteetako gartzela zigorra 3 merenge tartakadengatik? Astakeria ikaragarria hainbat politiko ustel kalean dabiltzanean.
Kateatze ekintza honekin injustizia hau salatu nahi dugu. Halaber, 4 tartalariei elkartasuna helarazi nahi diegu eta Nafarroako AHTren inposaketaren erantzule nagusia den Nafarroako Gobernuko Diputazioa salatu nahi dugu. Euskal Herriko AHTren eraikuntza lanen berehalako gelditzea eskatu eta 4 pertsona hauekiko epaiketa prozesua bertan behera uztea eskatzen dugu.


AHTREN AURKAKO EKINTZAN ATXILOTUTAKOAK ASKE GELDITU DIRA

Larunbateko ekintzan atxilotuak izan ziren AHTren aurka desobedientzia bultzatzen duen Mugitu!Mugimenduko bi kideak aske gelditu dira atzo, igandean, eguerdiko 12,30ean. Gogoratuko denez, bi lagun hauek Iruñeko Diputazioaren Jauregiko banderen mastetan lepotik kateatu ziren AHTren aurka eta azaroaren 18an Yolanda Barcina tartakatzeagatik epaituak izanen diren pertsonei elkartasuna adierazteko. Bi persona hauek Foruzaingoaren egoitzan eman dute gaua eta ohiko bihurtzen ari den gisan, gau osoan zehar argia piztuta izan dute eta hormigoi hotzaren gainean lo egin behar izan dute koltxonetarik gabe. Goizean zehar epailearen esku utzi dituzte baina deklaratzeari uko egin diote. Erresistentzia eta aginte agenteei desobedientzia larriaren delituak egozten dizkiete.
MUGITU! MUGIMENDUA

ENCADENAMIENTO CONTRA EL TAV 
Y EN SOLIDARIDAD CON LOS TARTALARIS

Hoy a la una menos cuarto del mediodía dos miembros del movimiento de desobediencia contra el TAV Mugitu! se han encaramado al balcón del Palacio de Diputación del Gobierno de Navarra, en Pamplona y se han encadenado por el cuello a los mástiles de las banderas.
Varios miembros de la Policía Foral, en dos ocasiones, han intentado sin éxito cortar los candados utilizados por los activistas con cizallas de diferentes tamaños, mientras decenas de simpatizantes se agrupaban en la zona apoyando la acción. Al lugar han acudido varias dotaciones de la policía foral y policía nacional antidisturbios.Tras varios intentos con la cizalla, finalmente, han optado por arrancar bruscamente los mástiles de las banderas a los cuales estaban encadenados, rompiendo un cristal de la puerta del balcón y deteriorando el soporte de uno de los mástiles. Finalmente, tras 45 minutos, ambos participantes han sido detenidos y conducidos de muy malas maneras al interior del edificio, mientras las decenas de personas abajo congregadas gritaban consignas como “Tartalariak aurrera!”, “No al Tren de Alta Velocidad” o “AHTrik EZ!” entre otras. Los 2 detenidos después de pasar ante el juez el domingo por la mañana han quedado libres.

El objetivo de la acción era denunciar el proyecto del Tren de Alta Velocidad y solidarizarse con los tartalaris. Como recodaréis el 27 de octubre de 2011 miembros de Mugitu! entartaron a Yolanda Barcina en la reunión plenaria de la CTP en Toulouse en una protesta anti-TAV., señalándola en dicho evento como la máxima responsable del proyecto del TAV. Cuatro personas que intervinieron en esta acción serán juzgadas el próximo día 18 de noviembre en la Audiencia Nacional, enfrentándose a peticiones de 5 a 9 años de prisión.
El Tren de Alta Velocidad es un proyecto ecológicamente devastador y económicamente ruinoso. Gran despilfarrador de energía, destructor del entorno, el TAV acrecienta la centralización del territorio en las grandes urbes en detrimento de los pueblos pequeños y ciudades medianas, fomenta la hipermovilidad y es elitista. Además, las grandes obras como el TAV suponen un enorme derroche de recursos públicos y son uno de los motivos de los fuertes recortes sociales que padecemos. El TAV es una manifiesta imposición y el juicio contra los tartalaris un ejemplo de clamorosa injusticia: ¿años de cárcel por unas simples tartas de merengue? Una injusticia que resulta aún más indignante cuando políticos corruptos siguen en la calle. Con este encadenamiento queremos denunciar esta injusticia, solidarizarnos con los cuatro encausados, y denunciar a la Diputación del Gobierno de Navarra como la principal responsable de la imposición del TAV. Pedimos la paralización inmediata de las obras del TAV en todo Euskal Herria y el archivo del proceso incoado contra estas cuatro personas. 

SALEN EN LIBERTAD LOS DOS DETENIDOS EL SÁBADO EN LA ACCION CONTRA EL TAV EN DIPUTACIÓN
  
Las dos personas integrantes del movimiento de desobediencia al TAV Mugitu! Mugimendua detenidas el sábado en una acción fueron puestas ayer domingo en libertad a las 12,30 del mediodia. Como se recordará, estas personas se encadenaron a los mástiles de las banderas del palacio de Diputación de Iruñea para protestar en contra del TAV y en apoyo a las personas encausadas por el entartamiento a Yolanda Barcina que van a ser juzgadas el próximo 18 de Noviembre. Estas personas pasaron la noche del sábado en dependencias de la Policía Foral donde como ya es habitual no se les ha apagado la luz y no se les ha facilitado colchoneta, teniendo que dormir sobre el frio hormigón. A lo largo de la mañana de ayer han sido puestas a disposicion judicial. Se han negado a declarar y se les acusa de delito de resistencia y desobediencia grave a agentes de la autoridad.
 
Iruñea,2.013ko Azaroaren 9
Mugitu! Mugimendua

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada