2013-08-22

Kronika eta Argazkiak: AHTren aurkako kalejira protesta Donostian

AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia Mugimenduak deituta AHTren aurkako protesta-kalejira egin dute gaur goizean hamarnaka lagunek Donostiako Boulevarretik Miramar jauregiraino, bertan Eusko Jaurlaritza ospatzen ari zen lehen gobernu-kontseiluaren aurrean azpiegitura txikitzaile eta xahutzaile horrekiko arbuioa adierazteko. 
AHTren DIRUA GASTU SOZIALENTZAT! LURRA DA ETORKIZUNA” lelopean, goizeko 11etan abiatu da protesta eta manifestariek AHT erraldoi bat eraman dugu, hain zuzen ere Jaurlaritzak AHTren inguruan agertzen duen itsukeria eta  inolako funts sozial, ekologiko eta ekonomikorik ez duen makro-proiektu horren inguruan botatzen dituen gezur potoloak sinbolizatuz. 

2013-08-04

Crónicas desde el III Foro contra los Grandes Proyectos Inútiles en Stuttgart

Los movimientos sociales en contra de megaproyectos impuestos e innecesarios se reunieron en Stuttgart durante el 3er Foro Europeo del 25 de julio al 29 de 2013. AHT Gelditu y Mugitu estuvieron presentes en el mismo y han elaborado varias  crónicas que os detallamos más abajo. Con motivo de dicho Foro opositores al TAV miembros de AHT Gelditu Elkarlana y Mugitu Mugimendua estuvieron en Stuttgart, explicando la situación actual del proyecto del TAV en Euskal Herria, la criminalización del movimiento opositor al mismo, asi como el proceso penal contra 4 opositores al TAV imputados por la acción de los tartazos contra el TAV en la persona de Yolanda Barcina en Tolouse, para quienes piden penas de prisión de 5 a 9 años.
Crónica de Le Monde (francés) 
(más abajo en castellano)

2013-08-01

AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailea amaitu da Donostian

Gaur, abuztuak 1a, zazpi egunen buruan jarduera, hitzaldi, antzerki, protesta... burutuz, herri ezberdinetatik igaro den AHTren aurkako bizikleta martxa amaitu dugu Donostian. Bizikleta martxa desobeditzaileari amaiera emateko azken km-a oinez burutu dugu Artzai Onetik aterata Bulebarreraino. Azken km honetan AHT eta berarekin batera datorren eredu desarrollista eta kapitalista bultzatzen duten zenbait instituzioren aurrean, lurra erasotzen duten proiektu txikitzaileen kontrako jarrera azaleratu eta desobedientziaren bidea beste jendarte eredu baten aldeko hautua aldarrikatu dugu. Horrenbestez, Andia kaleko Jaurlaritzako eraikina “AHT bide itsua” lelodun pegatinez josi dugu; izan ere, azken boladan agertutako notiziek gero eta modu nabariagoan erakutsi dute, AHT eta proiektu txikitzaileen eraikuntza, lurraren kontrako eraso bortitza izateaz gain, bide itsua besterik ez dela, sozialki zein ekonomikoki guztiz kaltegarria.
Tolosa, Ikaztegieta, Anoeta eta Alegiako alkateek AHTren aurka gutuna