2010-07-19

Jaietan Mugitu AHT gelditzeko

Billeteak zigilatzeko aukera egokia dira herrietako jaiak. Txosnaguneetan billete asko dabilenez aukera paregabea dira AHTak dakarren diru xahuketaren berri emateko billeteetan bertan idatziz. Horrela egin zuten Leioako jaietan. Argazkian ikusten den mahaia jarri zuten jendeak dirua zigilatu zedin. Barakaldo eta Santuxu-ko jaietan ere aukera hori egon da.
Zure herriko jaietan horrelako mahaia jarri nahi baduzu, edota txosnaren baten zigilua eskuragarri jartzeko aukera badaukazu aurrera!
1- Zigilua lortzeko zure inguruko AHTren aurkako talderen baten bidez saia zaitez, edo e-posta idatzi hona.
2- Kartel batzuk lortzeko berdin, edota hemetik jaso eta inprimatu.
3- Eskuorria (pdf finkoa, A5eu, A5es, A6EuEs) edo eredua (nahi duzun eran egokitezko) jaso eta kopiak inprimatu.
4- Baliabide gehiago asmatzen badituzu esaiguzu, adibidez Leioan argazkian ikusten den kartela egin eta plastifikatu zuten Zigilatu AHTren aurka HEMEN, Sella tu rechazo al TAV AQUI eta hainbat tokitan zigilua kordeltxo batekin ebatzen dugu.