Mugitu! Mugimenduaren prentsa oharra: Auzitegi Goren espainiarrak Barcina tartakatzeagatik epaituriko lau pertsonen aurkako epaia berretsi eta gero, Mugitu! Mugimenduak, hauxe adierazi nahi du:
1.- Kondena hau erabat neurrigabea dela salatzen dugu. Munduan barna tartakatze politikoa erabiltzeagatik inoiz jaso den kartzela zigor handiena dela salatu nahi dugu. Ez da ezagutzen salaketa politiko hau erabiltzeagatik (toki batzuetan erruz erabiltzen dutena) hilabeteren bat baino gehiagoko zigorrik jaso duen tartalaririk.
2.- Barcinaren porrota. Nafarroako Foru Erkidegoko Lehendakari, Yolanda Barcina Angulok, AHTren aurkarien kartzelatzea bilatu zuen obsesiboki, eska zitezkeen kartzela zigor handienak eskatuz (9 urte Gorkarendako eta 6na urte Julio, Ibon eta Mikelendako. Kartzela saihestu eta AHTren aurkako borrokan jarraitu ahal izatea Barcina anderearen porrot garbia dira.











