2010-10-25

Erreken koloreztatzeak AHTaren kalteak salatzen ditu

Euskal Herrian zehar ia hogei erreka koloreztatu ditugu harridura sortu duen ekintza ikusgarrian AHTak ibai, akuifero eta erreketan eragiten dituen kalteak salatzeko.

AHTren eraikuntzak akuifero eta ur emari askori kalte egiten die: mendien barrunbeek biltzen dituzten lurrazpiko urak eta iturburuak galtzen dira tunelen zulaketaren ondorioz; ibai eta erreketan (103 zeharkatzen ditu gainazalean) gai kutsakorren isurketak etengabe gertatzen dira; erreken desbideratze eta ubideratzeek inguruneko ekosistemei kalte latza egiten diote obrako betelanak (674 hektarea) eta hondakindegiak (518 hektarea) egiteko.

Hori ikustarazteko agertu dira berdez
Ega, Arga, Zadorra, Aramaio,Deba, Oñati, Arantzazu, Oria, Oiartzun ibaia, Urola, Urumea, Mañaria, Elorrio, Garaitondo, Gobela, Nerbioi eta Ibaizabal
errekak.

Mugitu!mugimenduak gaur goizean Donostian prentsaurrean emandako komunikatuan AHTak akuifero, ibai eta errekei egiten dien hainbat eraso aipatzen dira (2 orri): Ibaiak Bizirik! AHTrik EZ!

Txosten zabalago eta zehatzagoa (23 orri. Tokian tokiko eranskinekin) :
Abiadura Handiko Trenak erreka eta uretan duen eragina salatzeko informazio bilduma

Iruñan ere prentsaurrea eman dute, Gustavo igela eta Nemo arrainak,
eta kalean egunkari hau banatu dute: ¿Qué ha pasado con el Río Arga?





Gobela ibaiak Imanol Landari idatzitako gutun irekia

OHARRA: Ibaiak tindatzeko fluoreszeina sodikoa erabili da, horrek ez die inolako kalterik egiten ez urari eta izadiari.
_____________________________________________________

Teñidos de verde los ríos denuncian al TAV


Hemos teñido de verde casi veinte ríos por toda la geografía vasca en una acción que ha causado gran sorpresa para denunciar el impacto que provoca el TAV en los ríos, cursos de agua y acuíferos.

La construcción del TAV ocasiona graves impactos sobre los acuíferos y los cursos de agua: afección a las aguas subterráneas y a los manantiales por la excavación de túneles, vertidos de contaminantes sobre ríos y arroyos, multiplicación de encauzamientos y desvíos de regatas cubiertas por escombreras y terraplenes.

Eso es lo que se ha hecho visible a través del color verde de los ríos
Ega, Arga, Zadorra, Aramaio,Deba, Oñati, Arantzazu, Oria, Oiartzun ibaia, Urola, Urumea, Mañaria, Elorrio, Garaitondo, Gobela, Nerbioi e Ibaizabal.

En este comunicado difundido a la prensa esta mañana por mugitu!mugimendua se explican varias de los daños que provoca el TAV sobre acuíferos, ríos y cursos de agua (3 pgs): ¡Ríos Vivos! ¡NO al TAV!

Informe más amplio y preciso (23 pgs. Con Anexos locales y comarcales)
Informe para denunciar los impactos del Tren de Alta Velocidad, sobre los ríos y el agua

Rueda de prensa en Iruña, comunicado
Mugitu! tiñe el río Arga de verde para denunciar los impactos del TAV.

Periódico repartido en Iruña: ¿Qué ha pasado con el Río Arga?






Carta abierta del río Gobela a Imanol Landa


AVISO: Para tintar los ríos se ha utilizado fluoresceína sódica, que no produce ningún daño al agua ni a la naturaleza.