2012-11-23

ELA, LAB eta AHTren aurkako baraugileen arteko topaketa


Atzo, ostegun arratsaldez, Tolosaldeara iritsi zen AHTren aurkako baraualdia. Goizean, Donostiako Ibaetako unibertsitatean 60 ikaslek parte hartu zuten konzentrazioa egin zen, “AHTren DIRUA GASTU SOZIALENTZAT! DESOBEDIENTZIA” zioen pankarta hartuta.
Baraugile taldea Tolosaldera iritsi ahala Adunako (Zizurkilgo mugako) Antzibar iturrira joan ginen. Ondoren, arratsaldeko 5etan obretara martxatxoa egin genuen Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlaneko kide batzuek lagunduta: Zizurkil-Adunan hasi dituzten lanak eta ondoan zabortegi bezala erabiltzeko asmoa duten Miravalleseko mehategi zaharrean egiten ari diren lanak ikusteko.
Sindikatuekin topaketa:
Arratsaldeko 6tan, ELA eta LAB sindikatuekin prekarietateari buruz eta AHTren obrako lan baldintzei buruzko  mahaingurua egin da Billabonan. Bertan, azpiegitura-lan handietan eta bereziki AHTren obretan ematen ari diren lan-baldintza prekarioaen eta sobre-esplotazioaren salaketa gogorra egin dute ordezkari sindikalek. Lehenik eta behin, AHTren obran benetan zer gertatzen den gizarteari ezkutatu nahi zaiola salatu zuten, ilunkeria izugarri batek estaltzen dituelarik lan horiek.  Sindikatuek salatu zuten lan baldintzak erdi-esklabutza motakoak direla: lanorduko 5-6€-ko soldatak, lanaldi luzeak (12 ordutakoak batazbeste, eta 22 orduko lan-egunak ere eman direlarik), segurtasun neurriak ez betetzea, e.a. Lan baldintza horiek legezkanpokoak dira eta ez datoz bat Gipuzkoako eraikuntza sektoreko lan hitzarmenarekin. Bestalde, sindikatuek AHTren obretan dauden lan baldintzak inspekzionatzeko Jaurlaritzak jartzen dizkien eragozpenak salatu zituzten: orain gutxi arte ez diete lanetan sartzen utzi eta gaur egun hori oso modu mugatuan egin dezakete soilik.
Azkenik, Jaurlaritzak AHTren obran sortzen diren lanpostuei buruz esandakoak guzur hutsak direla salatu zuten sindikatuek. Lanpostuen sorrerari dagokionez, adibidez, Jaurlaritzako Garraio sailburu Arriolak azaroaren 6an Donostian  botatako datua, hau da, 7000 lanpostu sortu dituela, gezur hutsa dela salatu zuten. Are gehiago dena, sindikatuen arabera AHTren obrak pobrezia besterik ez du sortzen: AHTren obrak subkontrata askoren bidez egiten dira eta eraikuntza sektoreko hitzarmena betetzen ez dutenez, Gipuzkoako eraikuntza sektorean jendea kaleratua izaten da eta enpresak ixten ari dira. Nork uler dezake hainbeste lanpostu sortuko balira, Gipuzkoan bakarrik eraikuntzan 30000 langabetu egotea?

Gaurko eta biharko deialdiak:
Gaurko egunari dagokionean, arratsaldeko 5etarako deialdia egina dago Anoetan Gipuzkoako baraualdiko azken  egunean jendea biltzeko. Jarraian, “Eskubideak  izateko eskubidea” tailerra egongo da Anoetako Gaztetxean. Amaitzean, pare bat kantautorek alaituko dute baraualdia. Bestelde, goizean Tolosaldeko Txolarre irratian baraugileak elkarrizketatuak izan dira . Bihar, larunbata, AHTren aurkako baraualdien lekukoa Nafarroako kideei emango zaie, eguerdiko 12etan Tolosan. Bertan, 11etan “Elikadura burujabetza” hitzaldia emango du EHNEko teknikari Pedro Alberdik Triangulo plazan. Era berean, Kantukantoi taldearen eskutik ipuin kontaketa burutuko da. Ekitaldia amaitzeko, salda banaketa egongo da. Earraskua egongo da eta animatu!
Mugitu! mugimendua
AHTren aurkako Gipuzkoako baraugile taldea
Tlfnoak: 654480589 / 635209029


Encuentro de ELA y LAB con los ayunantes contra el TAV
Denuncia de las condiciones de trabajo en las obras del TAV

Desde ayer jueves por la tarde, el ayuno contra el TAV se encuentra en Tolosaldea. Ayer en Donostia, por la mañana, se realizó en el campus de Ibaeta una concentración de alrededor de 60 estudiantes que portaron una pancarta en la que se leía “AHTren DIRUA GASTU SOZIALENTZAT. DESOBEDIENTZIA!” (El dinero del TAV para el gasto social, desobediencia!)
Al llegar a Tolosaldea, el grupo de personas del ayuno se dirigió a la fuente de Antzibar, en el límite de Aduna con Zizurkil. 
A las 17h se realizó una pequeña marcha a las obras del TAV, en la que varios miembros de AHT Gelditu! Elkarlana de Tolosaldea informaron  de las obras iniciadas recientemente en Zizurkil-Aduna y en la antigua zona minera de Miravalles para el emplazamiento de una gran escombrera.
Encuentro con los sindicatos:
A las 18h se llevó a cabo con los sindicatos ELA y LAB una mesa redonda sobre la precariedad y las condiciones de trabajo en las obras del TAV en Villabona. En la misma, los representantes sindicales  han denunciado duramente las precarias condiciones de trabajo y la sobre-explotación de los trabajadores que se producen en las obras de grandes infraestructuras y especialmente en las obras del TAV. Denunciaron en primer que lugar que se está ocultando a la sociedad lo que sucede realmente en las obras del TAV, que se están desarrollando con un gran oscurantismo. Calificaron de semi-esclavitud las condiciones de trabajo en las obras del TAV: sueldos de 5-6 euros por hora, jornadas abusivas de 12 horas de promedio (habiéndose detectado jornadas de hasta 22h), falta de medidas de prevención y seguridad, etc. Subrayaron la ilegalidad de estas condiciones de trabajo, que incumplen todo lo establecido en el convenio del sector de la construcción de Gipuzkoa. Los sindicatos denunciaron asimismo las trabas interpuestas por el Gobierno Vasco a la labor sindical, impidiendo su inspección de los tajos para comprobar las condiciones de trabajo.
Por último, los sindicatos denunciaron que todo lo que dice el Gobierno Vasco acerca de la creación de empleo en las obras del TAV es una gran mentira. A este respecto, mostraron la absoluta falsedad de afirmaciones como las del consejero de Transportes Iñaki Arriola, que habló el 6 de noviembre de la creación de 7000 puestos de trabajo. Es más, para los representantes sindicales, lo que generan las obras del TAV es más pobreza: en efecto, dado que las obras se llevan a cabo mediante múltiples subcontratas y sin cumplir el convenio del sector de la construcción, ello está produciendo una fuerte reducción de plantillas y el cierre de empresas del sector en Gipuzkoa, donde ya existen 30.000 desempleados.
Llamamientos para hoy y mañana:
Hoy a las 17h hay un llamamiento para juntarse a la última jornada de ayuno en Gipuzkoa, reuniéndonos en la plaza del pueblo de Anoeta. A continuación se realizará una taller sobre “El derecho a tener derechos” en el Gaztetxe de Anoeta, y dos cantautores amenizarán el ayuno. Por otra parte, los participantes en el ayuno han sido entrevistados por la radio Txolarre de Tolosaldea. Mañana sábado el grupo de opositores al TAV de Gipuzkoa entregará el testigo del ayuno al de Nafarroa a las 12h en Tolosa. La plaza del Triangulo acogerá la celebración de este acto, antes del cual se celebrará una charla sobre la “Soberanía alimentaria” a cargo del técnico de EHNE Pedro Alberdi y el grupo Kantukoi contará unos cuentos. Para finalizar el acto, habrá una degustación de caldo. Animamos pues a participar en estas actividades.
Mugitu! mugimendua
AHTren aurkako Gipuzkoako baraugile taldea
Tlfnos: 654480589 / 635209029

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada