2012-11-20

AHTren aurkako baraugileek Jaurlaritza berriari gutuna entregatu diogu

Gaur goizean AHTren aurkako baraugileek Jaurlaritza berriari gutuna entregatu diogu Donostiako egoitzan, AHTren egitasmoa geldiaraz dezan eskatzeko. Baraugileak AHTren aurkari talde batek lagunduta Jaurlaritzaren aurrean bildu dira, pankarta zabalduz eta lurraldea hondatzen duen porlanaren politika irudikatzeko ekintza sinboliko bat eginez. Jarraian Jaurlaritzan gutuna entregatu eta prentsari adierazpenak egin dizkiote.

Los participantes en el ayuno contra el TAV entregan una carta al nuevo Gobierno Vasco
Los participantes en el ayuno contra el TAV hemos entregado esta mañana una carta dirigida al nuevo Gobierno Vasco en la sede de Donostia demandando que paralice el TAV. Los participantes en el ayuno acompañados por otras personas opositoras al TAV se han concentrado ante la delegación del Gobierno Vasco, portando una pancarta y realizando una acción simbólica de denuncia de las destructivas políticas del hormigón. A continuación han entregado la carta en Jaurlaritza y han realizado declaraciones a la prensa.

Aurreko astean Bizkaiako baraulariek ere gutuna entregatu zuten, kasu hartan ADIFi.
La semana pasada los participantes en el ayuno de Bizkaia entregaron una carta a ADIF.

Las actividades en relación al ayuno desobediente contra el TAV continuan. Hoy por la tarde se realizará una encartelada por el centro de Donostia, partiendo a las 18:00h. Posterioremente habrá una mesa redonda a las 19:00h en la carpa-lugar de reunión instalada en el Boulevard, sobre “la situación de los proyectos del TAV en Euskal Herria”, con la participación de miembros del CADE (Asociaciones contrarias al TAV de Iparralde), Sustrai Fundazioa (Navarra) y de AHT Gelditu! Elkarlana.
Eusko Jaurlaritza berriari entregatutako gutuna.
Carta entregada al nuevo Gobierno Vasco [pdf]:




AHT-REN AURKAKO BARAUGILEEN GUTUNA LEHENDAKARITZARI:

Jakingo duzuenez, joan den azaroaren 10az geroztik AHTren aurkako baraualdiak egiten ari gara, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan aste beteko barau-txandak eginez. Gipuzkoako baraugileek Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzari zuzentzen diogun gutun honen bidez, gure jarreren eta eskakizunen berri ematen diogu. Hitz gutxitan esateko, baraualdi honen bidez, AHTk platera hutsik uzten digula salatzen dugu, eta desobedientzia zibila eskubide izatetik betebeharra izatera pasatu dela aldarrikatu nahi dugu, ekonomiari, ingurumenari eta jendarte osoari hainbeste kalte egiten dien proiektu hori geldiarazteko

Eusko Jaurlaritza berriari honakoa eskatzen diogu:
             -Lapurtu ziguten debatea jendartera zabaltzeko garaia bada.

-Lurraldea suntsitzen duten AHT bezalako azpiegitura-lan handiak gelditzeko: nekazaritza eta abeltzaintza eremuak suntsitzen direlako, lur emankorrak desagerrarazi, e.a. herrien elikadura-subiranotasuna ezinezkoa bihurtuz.

-AHTren obretako zulora ez baliabide publiko gehiago botatzeko: “Euskal Y”-aren eta Nafarroako AHTren korridorean ehunka milioi euro xahutzen ari diren bitartean, biztanleen gehiengoak oinarrizko eskubide sozialak (osasun, etxebizitza, hezkuntza eta gizarte zerbitzuetan) bermaturik ez dituelako.

-Abiadura handia eta porlana gurtzeari utz diezaiozuen, etorkizuna poliki eta naturarekiko begirunean ibiltzeko baita.

Badakigu eta sobera aldiz erakutsi duzue lurra oso maite duzuela. Hortaz uste osoa dugu AHTren lanak berehala eta behin-betiko bertan behera utziko dituzuela, agian afari eder bat eginez elkarrekin ospatuko duguna.

Bitartean, aste honetan eta hurrengoan gurekin baraua egitera gonbidatzen zaituztegu.

Gipuzkoako AHTren aurkako baraugileen taldea



CARTA A LEHENDAKARITZA DEL GRUPO DE AYUNO CONTRA EL TAV:

Como habréis tenido noticia, desde el pasado 10 de noviembre venimos realizando un ayuno contra el TAV en Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa, llevándose a cabo por turnos de una semana de ayuno en cada herrialde. Con esta carta dirigida al nuevo Gobierno Vasco, el grupo de ayuno de Gipuzkoa quiere exponer el motivo y las reivindicaciones de nuestra actitud. En pocas palabras, con la iniciativa del ayuno denunciamos que el TAV nos deja el plato vacío, y proclamamos que la desobediediencia civil no solo es un derecho sino también una obligación frente a la imposición de este destructivo proyecto que afecta gravemente a la sociedad, la economía y la naturaleza.

Por ello le pedimos al nuevo Gobierno Vasco:
            -Que abra el debate que usurpó a la sociedad.

-Que paralice las grandes infraestructuras como el TAV porque que destruyen el territorio: nos referimos a la desaparición de unidades agrarias y ganaderas, la pérdida de tierras fértiles, etc., impidiendo la soberanía alimentaria de los pueblos.

-Que no eche más recursos públicos al agujero del TAV: nos parece inaceptable que los gobiernes estén despilfarrando cientos de millones de euros en las obras de la “Y vasca” y “del corredor navarro”, mientras que la mayoría de la población no ve garantizados sus derechos sociales mínimos en educación, vivienda, sanidad o servicios sociales.

-Que deje de adorar la velocidad y los parabienes del cemento, porque el futuro ha de andarse a paso lento y respetando el mundo en que vivimos.

Sabemos, porque lo habéis demostrado sobradas veces, que amáis muchísimo esta tierra. Por tanto tenemos la plena convicción de que vaís a paralizar inmediatamente y para siempre las obras del TAV, cosa que esperamos celebrar conjuntamente en un espléndido banquete.

Mientras tanto, os invitamos a uniros al ayuno de protesta.

Grupo de opositores al TAV en ayuno de Gipuzkoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada