2012-11-17

Barauan lore artean edo hormigoi artean, lagunekin aste osoan







Bilbon lore artean Arenaleko merkatuan eta Galdakaon hormigoizko zutabe artetik bideak berreskuratu nahi dituen basora egon ginen igandean. 

Astelehenean Stee-eilas-ekoekin eskuorriak banatzen eta hauekin eta Kakitzatekoekin Gastu militarraren eta AHTren tartak platera hustu eta hezkuntza gastuak murrizten dituela salatu genuen Jaurlaritza aurrean. Gauean zilegi ez den zorraren inguruan hizketaldian Kataluniako zorraren auditoria egitearen aldeko plataformako kidearekin eta Bilboko 15Mkoekin.

EHNEren egoitzan bere exekutiba osoarekin eta Durangoko gaztetxekoekin eskuorriak banatzen asteartean. GREBA egunean ADIFi gutuna emateko kontzentrazioa egin genuen bere egoitzaren aurrean, eguneko manifestazio nagusia hasten zen bitartean.

Ostegunean oraindik Leioako unibertsitateko kontzentraziora eta hitzaldira joateko eta arratsaldean ere Deustuko gazte lokalean hitzaldia emateko indarra izan zuen baraulari batek. Besteok aste osoan bezala Ekoetxean gelditu ginen eroso. Aldi berean Galdakaon tartalari batek eman zuen hitzaldia eta Durangon Roberto Bermejok.

Ostiralean Basauri eta Galdakaon hitzaldi bana institutuetan eta Basaurin egun bateko barau masiboa hasi zen. Bertan La mafia del TAV bideoa ikusi eta ELA eta LABeko ordezkariek AHTren obretako prekarietatearen inguruko hitzaldia entzun genuen. Gauez Galdakaoko gaztetxean harrera beroa egin ziguten, Pompoko filme bitxia ikusi eta ohera.

Sapatuan Usansoloko errotonda ondoan kontzentrazioa izan zen goiz osoan (lehenengo argazkia) eta bertatik joan ginen Antzuolara barauaren lekukoa ematera eta salda beroarekin aste osoko baraua bukatzera.

Ikus ekitaldi hauen argazkiak Galerian.










No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada