2013-10-09
Alternatiba 2013: AHTren aurkako tartalariak "alternatiben herrixkan" egon ziren
Klima
aldaketa bezalako problematika potoloari bakarka ere aurre egin
diezaiokegula argi geratu zen pasaden igandean Lapurdiko hiriburuan. Arratsaldeko 14:00etarako 10.000 pertsona hurbildu
ziren alternatiba ezberdinen ezagutzera. Arazoaren tamainaz jabetu eta
jokamolde hainbat aldatuz, urratsez urrats, tantaz tanta eta alez ale
giza-samalda bilakatzeko eskura ditugun bideak eta aukerak azaltzeko
parada ezin hobea eskaini zuen Bizi!-k antolatutako Alternatiba
herrixkak. Baiona Ttipiko karriketan igandetan ohikoa den
lasaitasuna aztoratu samar suertatu zen atzokoan, baina ez zentzu
ezkorrean, ez horixe. Mahai-inguru eta hitzaldi andanetara atzera eta
aurrera zebilen jendetzaz gain, patxadan eta eguraldi ona lagun, milaka
pertsona ere bertaratu ziren hainbat gunetan banatutako denda, mahai,
stand eta ikuskizunez profitatzera eta jakin-mina asetzera. AHTren aurkako tartalariak Baionan egon ziren: mahai informatiboa jarri zen, 2000 esku-orri inguru banatu zuten eta tarten jaurtiketa egin zen.
2013-10-01
Donostiako Zinemaldian: Tartalariekin Elkartasun ekintza txikia
Joan den larunbatean, irailak 26, Donostiado
Zinemaldian Tartalariekiko elkartasun ekintza txiki bat egin dugu:
arratsaldeko 5:30etatik 7etara, tartalariz mozorroturiko lau lagun
Kursaalaren atarian kokaturiko andamio txiki batera igo dira (iluntzean
telebista kamara bat jartzeko erabili ohi duten andamio txiki bat da
hori), soinean epaiketa salatzeko kartxel txikiak jarrita eta AHTren
aurkako bertso eta abestiak kantatuz eman dute denbora guztia, kaleanz
ebilen jendearen arreta piztuz. Bitartean, beste 3 lagunek kalean
zebilen jendeari 1600 orri informatibo banatu dizkiete, lau hizkuntzetan
epaiketaren inguruko informazio emanez. Jendeak ongi hartu du protesta,
gaiaren inguruan galderak egin dituzte hainbat lagunek, irripar eta
komentario "konplizeak" egon dira, argazkiak atera dituzte, eta une
batean txalo zaparrada txiki bat ere egon da.
Hortaz, elkartasun ekintza txiki baina ona izan da.
2013-09-24
I. Desobedientzia jardunaldiak Txirbilenean, Sestao, urriak-5

Txirbilenean, urriaren 5ean
I. Desobedientzia Jardunaldiak
11:00etan Erresistentzia tailerra (Itoizko Solidarioen eskutik)
16:00etan AHTren Aurkako Bizikleta Martxa Desobeditzailearen bideo emanaldia.
AHTren obrak bizikletatatik ikusita, Altsasutik Donostiaraino.
18:00etan Hitzaldia:
Mugitu! (AHTren aurkako mugimendu desobeditzailea). Mugitu!: zer den eta zer egiten duten azalduko digute.
21:00etan Kontzertuak:
Txoriak Negutegian + Frantzeska (Sarrera borondatea) + Tartalari eta "Olentzero"ekin elkartasun ekitaldia.
Sestao, Txabarri kalea 6
Atzetik, eskailera gorritik
+info bisitatu www.txirbilenea.org
2013-09-19
Tartazos: Apoya a los tartalaris firmando el manifiesto de solidaridad / Tartalarien aldeko manifestua sinatu
Desde Mugitu hemos lanzado un manifiesto de solidaridad y
apoyo a los 4 procesados por los tartazos contra el TAV a Yolanda Barcina.
En dicho texto se
pide la adhesión individual (señalando nombre, apellidos, ocupación y
lugar) o colectiva (grupos, organizaciones o asociaciones). Podéis mandar vuestra adhesión con el formulario de la columna derecha arriba o escribiendo un email a mugituaht@gmail.com
Adhesiones recabadas hasta el momento
Gracias por vuestro apoyo!
Adhesiones recabadas hasta el momento
Gracias por vuestro apoyo!
manifiesto en euskera
manifiesto en castellano
manifiesto en francés
manifiesto en inglés
manifiesto en italiano
manifiesto en alemán
2013-09-17
El 18 de noviembre en la AN tendrá lugar el juicio por los tartazos contra el TAV
AHTren
AURKAKO TARTAKADAK YOLANDA BARCINARI: Entzutegi
Nazionalak epaiketa azaroaren 18rako ezartzen du 5
eta 9 urte arteko kartzela zigor eskaerekin.
Bideoa: Tartalariekin Elkarrizketa (Ateak Ireki)
Elkartasun Manifestua: Sinatu!
Bideoa: Tartalariekin Elkarrizketa (Ateak Ireki)
Elkartasun Manifestua: Sinatu!
Gogoratuko duzuenez, 2011ko urriaren 27an, Mugitu!, AHTren aurkako
desobedientzia mugimenduko hainbat kidek Yolanda Barcina Nafarroako
Lehendakaria tartakatu zuten, Pirinioetako Lan Elkarteak Okzitaniako
Tolosan, ospatzen ari zen osoko bilkuran ((Ikusi Bideoa). Protesta ekintza honek
Yolanda Barcina salatzea helburu izan zuen, une hartan Tolousen, bera
baitzen, AHTren inposaketaren Euskal Herriko arduradun nagusiena.
Duela gutxi, Entzutegi Nazionalak auzipeturiko lau pertsonen aurkako
epaiketa azaroaren 18rako ezarri du, hauek, Auzitegi Gorenean
helegitea sarturik duten arren eta helegitea onartuko dien edo ez,
Gorenaren erantzunaren zain daudela. Prentsaurrekoaren testua
(más abajo en castellano)
2013-09-12
Acción desobediente ante el Consulado Italiano en Iruñea

2013-09-04
2013-08-22
Kronika eta Argazkiak: AHTren aurkako kalejira protesta Donostian
“AHTren
DIRUA GASTU SOZIALENTZAT! LURRA DA ETORKIZUNA” lelopean, goizeko
11etan abiatu da protesta eta manifestariek AHT erraldoi bat eraman
dugu, hain zuzen ere Jaurlaritzak AHTren inguruan agertzen duen
itsukeria eta inolako funts sozial, ekologiko eta ekonomikorik
ez duen makro-proiektu horren inguruan botatzen dituen gezur potoloak
sinbolizatuz.
2013-08-04
Crónicas desde el III Foro contra los Grandes Proyectos Inútiles en Stuttgart
Los movimientos sociales en
contra de megaproyectos impuestos e innecesarios se reunieron en
Stuttgart durante el 3er Foro Europeo del 25 de julio al 29 de 2013. AHT
Gelditu y Mugitu estuvieron presentes en el mismo y han elaborado varias
crónicas que os detallamos más abajo. Con motivo de dicho Foro opositores al TAV miembros de AHT Gelditu Elkarlana y Mugitu Mugimendua estuvieron en Stuttgart, explicando la situación actual del proyecto
del TAV en Euskal Herria, la criminalización del movimiento opositor al mismo, asi como el proceso penal contra 4 opositores
al TAV imputados por la acción de los tartazos contra el TAV en la
persona de Yolanda Barcina en Tolouse, para quienes piden penas de
prisión de 5 a 9 años.
Crónica de Le Monde (francés)
Crónica de Le Monde (francés)
(más abajo en
castellano)
2013-08-01
AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailea amaitu da Donostian
Bideoa: Berria TB
Argazki Galeria / Galería de Fotos
Argazki gehiago / Más Fotos
Ibilbidea
(más abajo en castellano)
Argazki Galeria / Galería de Fotos
Argazki gehiago / Más Fotos
Ibilbidea
(más abajo en castellano)
Gaur, abuztuak 1a,
zazpi egunen buruan jarduera, hitzaldi, antzerki, protesta...
burutuz, herri ezberdinetatik igaro den AHTren aurkako bizikleta
martxa amaitu dugu Donostian. Bizikleta martxa desobeditzaileari
amaiera emateko azken km-a oinez burutu dugu Artzai Onetik aterata
Bulebarreraino. Azken km honetan AHT eta berarekin batera datorren
eredu desarrollista eta kapitalista bultzatzen duten zenbait
instituzioren aurrean, lurra erasotzen duten proiektu txikitzaileen
kontrako jarrera azaleratu eta desobedientziaren bidea beste jendarte
eredu baten aldeko hautua aldarrikatu dugu. Horrenbestez, Andia
kaleko Jaurlaritzako
eraikina “AHT bide itsua” lelodun pegatinez josi dugu; izan ere,
azken boladan agertutako notiziek gero eta modu nabariagoan erakutsi
dute, AHT eta proiektu txikitzaileen eraikuntza, lurraren kontrako
eraso bortitza izateaz gain, bide itsua besterik ez dela, sozialki
zein ekonomikoki guztiz kaltegarria.
Tolosa, Ikaztegieta, Anoeta eta Alegiako alkateek AHTren aurka gutuna
Tolosa, Ikaztegieta, Anoeta eta Alegiako alkateek AHTren aurka gutuna
Suscribirse a:
Entradas (Atom)