2013-10-01

Donostiako Zinemaldian: Tartalariekin Elkartasun ekintza txikia

Joan den larunbatean, irailak 26, Donostiado Zinemaldian Tartalariekiko elkartasun ekintza txiki bat egin dugu: arratsaldeko 5:30etatik 7etara, tartalariz mozorroturiko lau lagun Kursaalaren atarian kokaturiko andamio txiki batera igo dira (iluntzean telebista kamara bat jartzeko erabili ohi duten andamio txiki bat da hori), soinean epaiketa salatzeko kartxel txikiak jarrita eta AHTren aurkako bertso eta abestiak kantatuz eman dute denbora guztia, kaleanz ebilen jendearen arreta piztuz. Bitartean, beste 3 lagunek kalean zebilen jendeari 1600 orri informatibo banatu dizkiete, lau hizkuntzetan epaiketaren inguruko informazio emanez. Jendeak ongi hartu du protesta, gaiaren inguruan galderak egin dituzte hainbat lagunek, irripar eta komentario "konplizeak" egon dira, argazkiak atera dituzte, eta une batean txalo zaparrada txiki bat ere egon da. 
Hortaz, elkartasun ekintza txiki baina ona izan da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario