Mostrando entradas con la etiqueta hitzaldi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hitzaldi. Mostrar todas las entradas

2014-02-23

Eztabaida, Otsailak 25, Kortxoenean: Azpiegiturak, AHT eta 2016 Kultur Hiriburutza

Otsailak 25 asteartean, “Azpiegiturak, AHT eta 2016 Kultur Hiriburutza: Kultur eraldaketa ala hiriaren merkantilizazioa helburu” izenburupean mahaingurua antolatu du AHTren aurkako Donostiako taldeak, arratsaldeko 7etan Kortxoenea Gaztetxean (Gros-Ulia auzoan, Indianoenea kalea16).
Ekimena joan den urtarrilean AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak Donostian egin zuen ekintza erreibindikatibo baten ondorioz piztutako erreakzio harrigarrien haritik sortu da, hain zuzen ere Donostiaren 2016 urteko Europako Kultur Hiriburutza sustatzeko Igeldoko mendi magalean jarrita dagoen “DSS 2016 EU” logo erraldoia “AHT TAV EZ” leloarekin estali eta AHTren aurkako aldarrikapena 10 egunez egon zelarik Kontxako badiako bazter guztietatik ikusgai. 
Hori dela eta, Donostiako Kultur Hiriburutzaren afera eta horrekin sustatzen den hiri eredua zein den eztabaidan jartzeko eta modu kritikoan interpretatzeko lagundu nahi duen mahainguru honetan parte hartzeko animatzen dugu; hain zuzen ere 2016ko Hiriburutzaren inguruan azken urteotan Donostiako talde sozialen artean apenas eman ez den hausnarketari eta eztabaidari bultzada bat emateko. 

2013-11-25

Hitzaldiak Santurtzi, Amurrio, Sopela eta Bilbon Tartalari eta AHTren inguruan. 26-29 nov

Aste honetan, azaroaren 22tik 29ra Hitzaldiak
Barcinaren tartakaden kasuaren egoera eta AHTren egungo egoera
Situación actual del caso de los tartazos a Barcina y del proyecto del TAV
Charlas la última semana de noviembre, a las 19h

Asteartea 26
La Kelo Gaztetxea, Mahastiak kalea, Santurtzi

Asteazkena 27
Hauspoa Elkartea, Aiara Etorbidea 20, Amurrio

Osteguna 28
Sekeko gaztetxea, Olabide kalea 5, Sopela

Ostirala 29
IzarBeltz Ateneoa, Andres Isasi 15, Bilbo

Guztiak arratsaldeko 19etan.

2013-10-28

Durangon: Urriak 31, Tartalariekin Elkartasun Ekitaldia


Tartalariekin Elkartasun Ekitaldia
5 eta 9 urte arteko kartzela zigorrak AHTren aurkako merenge tartakadengatik?
 
Lau lagun Espainiako Entzutegi Nazionalean epaituko dituzte Yolanda Barcina tartakatzeagatik
 
Urriak 31, 19'30etan Hitz Liburudendan (Artekale 14, Durango)
Mugitu!ko kide auziperatuen hitzaldia eta Kanthoria bikotearen kontzertua (biolina eta biola) 
 

2012-05-10

Hitzaldiak: AHT eta Desobedientzia zibila

Maiatzak 17: MOVIMIENTO CONTRA EL TAV: DESOBEDIENCIA vs IMPOSICION
Hizlaria: Mugitu (Tartalari bat). 18,30 etan. Txarraska Gaztetxea (Basauri)

Maiatzak 29: ESTRATEGIAS ANTE LAS GRANDES INFRAESTRUCTURAS
Hizlariak: Mugitu, Fracking ez Araba, DOT-Desazkundea 19:00 etan. La Bolsa (Bilbo)

Maiatzak 30: AHTREN AURKAKO DESOBEDIENTZIA: MUGITU, AHT GELDITZEKO (eusk) Hizlaria: Mugitu! (Tartalari bat). 19:00 etan. Herriko Taberna (Iruñea)

Ekainak 1: DESOBEDIENTZIA ZIBILAZ AHTREN INPOSIZIOA ASTINDUZ
Hizlariak: Mugitu (Hiru Tartalariak). 19:00 etan. Okendo Kultur Etxea (Gros-Donostia)

Ekainak 3: AHTREN AURKAKO BORROKAREN IRAGANA, GAUR EGUNA ETA ETORKIZUNA 
Hizlariak: AHT-ren aurkako Asanblada, Mugitu, AHT Gelditu Elkarlana. 11:00 etan. Liburu eta eztabaida antiautoritarioari buruzko topaketa. Etxarri Plaza (Gasteiz)

Ekainak 3: DESOBEDIENTZIA ZIBILA EUSKAL HERRIAN. ZIZTADAK-TABANOS DOKUMENTALAREN AURKEZPENA 
Hizlariak: Mugitu, Abokatu bat eta intsumiso bat. 
17:00 etan. Errotaberri Elkartea (Errotxapea - Iruñea)