2015-07-31

Kronika: Lurraren alde bizi bizi euripean. AHTren aurkako txirrindula martxa

6. Etapa: Osteguna 30 
Argazki Galeria / Galería de Fotos 
Sakanako lau baratzeko mozkinekin maitasun handiz sukaldatutako afaria goxatu ondoren loaldi sakonean murgildu ziren bart txirrindulariak. Gaur goizean euriak esnatu du lurraren aldeko tropela Etxarri Aranazko frontoian. Bakaiku, Iturmendi eta Urdiain herriak euripean zeharkatu ondoren Altsasura iritsi dira. Herriaren itzulia bukatutakoan trikitrilarien ongi etorria jaso dute. Segidan, Gaztetxean “3 Mugak batera” plataformak Olaztiko errauskailuari buruzko hitzaldia eman zuen. Argi eta garbi gelditu da Olaztin gaur egun dagoen porlan faktorian zaborrak erretzea onartezina dela, ohiko errauskailuan baino kutsadura handiagoa sortzen duelako. Erraustea berdez mozorratzen dute eta negozio itzela bilakatzen da horren bultzatzaileentzako. Nafarroako Gobernuaren esku dago arrazoigabekeria hau geldiaraztea. Zubiondo elkartean bazkaldu ondoren txirrindulari batzuk pedalei eraginez Gopegira abiatu dira. Gehiengo alperrak, aldiz, Langraitzerako trena hartu du Altsasun. Behin Langraitzen, Gasteiztik zetorren beste txirrindularien zutabearekin bat egin dute. Handik denak batera gaurko etaparen helmuga zen Gopegira heldu dira. Bertan afaldu dute eta ondoren D’Capricho Cubako abeslarien emanaldiak txirrindulari nekatuen belarriak goxatu ditu. 
----------------------------------------------- 

 Jueves 30 de Julio

Tras cenar las deliciosas verduras de cuatro huertas diferentes de la Sakana, las marchistas durmieron profundamente. Amanecieron con el estruendo provocado por la intensa lluvia golpeando la cubierta del frontón de Etxarri, donde habían pasado la noche. Tras atravesar Bakaiku, Iturmendi y Urdiain bajo la lluvia, llegaron a Altsasu. Al finalizar la vuelta al pueblo fueron recibidas por un grupo de trikitrilaris. 

A continuación en el Gaztetxe, la plataforma "3 mugak batera" dió una charla informativa sobre la incineradora de Olazti. Quedó claro que quemar basuras en la fábrica de cemento es inaceptable dado que genera mucha más contaminación, si cabe, que una incineradora tradicional. Visten a la incineración de verde y extraen unos pingües beneficios convirtiéndola en negocio sin importarles la salud de las personas de los alrededores, que se verían gravemente afectadas. En estos momentos está en manos del gobierno de Navarra la paralización de esta aberración. Después de comer en la sociedad Zubiondo, un grupo de marchistas ha emprendido ruta hasta Gopegi en bicicleta. Sin embargo, la mayoría tomó el tren en Altsasu hasta la localidad alavesa de Nanclares de la Oca donde Navarra cedió el testigo de la marcha a Alava. Al llegar a Nanclares se unieron a otro grupo proveniente de Gasteiz. Desde este lugar todas han partido hacia Gopegi donde concluyó la etapa. Tras la suculenta cena, las bicicleteras han gozado con las coplas cubanas en euskera del dúo D'Capricho.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada