2015-07-20

Video: Ya queda menos para la bici marcha de Mugitu! Castejon - Gasteiz! AHTrik Ez! Uzt.25-Abu.1

Uztailaren 25ean hasiko da Castejon-en eta 8 eguneko ibilbidean Nafarroako Erribera, Tafalla, Iruñerria, Ollaran, Sakana, Arabako lautada eta Gopegira hurbilduko da, Gasteizen abuztuaren 1ean amaitzeko. Bizikleta martxan zehar hitzaldiak eta tailerrak, mahainguru eta eztabaidak, antzezlanak, kontzertuak eta protesta ekintzak egingo dira.
Egitaraua eta oharrak / Programa y avisos
Texto: IIIª Marcha en Bici contra el TAV (castellano)
Irakurketa: III AHTren aurkako Bizikleta Martxa Desobeditzailea

Halaber, lurraren aldeko borroketan eta jendarte eredua eraldatzeko ekimenetan dabiltzan pertsona zein kolektiboekin elkartzeko eta esperientziak trukatzeko aukera emango du bizikleta martxak. Herriz herri pedaleatuz, AHTren zentzugabekeriazko egitasmoaren salaketa egingo dugu, lurraren suntsiketa, desberdinkeria soziala eta egun beharrezkoak diren premia ekonomikoen xahuketa ekartzen dituelako. Abiadura Handiko Trenaren egitasmoarekin batera, lurrari erasotzen dioten beste hainbat proiektu ere ezbaian jarriko dugu, hala nola, Gas Fracking-a, Erraustegiak, Autopista Elektrikoak… finean lurra suntsitzen duen eta dirua bizitza sozialaren erdigunean jartzen duen egungo eredu kapitalista eta jasanezinaren isla direnak. Horren aurrean borrokatu eta jadanik hasita dauden bide berriei ekinen diegu, eraldaketarako bidea desobedientzia izanik. AHTren kasuan, mito bat erortzen ari da. Porrot egin du proiektu honek, milioiak xahutzen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte itzela eraginez gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan. 

Obrak hasi zirenetik agerian gelditu da AHT ez dela bideragarria eta ez dakarrela inongo onurarik gizartearentzat. Porlanaren politika honek oso ondorio larriak dakartza eta are larriagoak izango dira ez badugu AHTren erokeria geldiarazten: zenbat eta gehiago itxaron proiektu hau geldiarazteko, ezbehar ekologikoa are handiagoa izango da eta galera ekonomikoak eta ondorio sozialak are sakonagoak. Hori guztiagatik, “LURRAREN ALDE, BIZI-BIZI!” lemapean Txirrindula Martxa desobeditzailean parte hartzera animatzen zaituztegu, AHTko lanak gelditzea exijitzeko eta eraldaketa sozialari begira eraiki daitezkeen eta eraikitzen ari diren bide berrien eztabaidarako; baita antzerki edo kontzertuetan gozatzeko,... espazio askeak sortzeko gunea baita! AHT desobeditu eta proiektu txikitzaileak gelditu!

Informazio gehiago: mugituaht@gmail.com / Tlfnoa: 654480589 ---------------------------------------------------------------------------------------------------

EGITARAUA / PROGRAMA
Uztailaren 25, larunbata: CASTEJON - MARTZILLA – FALTZES 
-11:30. Martxaren hasiera ekitaldia eta irteera: Castejongo Udaletxe plazan. / Acto de comienzo de la marcha y salida: Plaza del Ayuntamiento de Castejón
-12:00. Ebroren ezker ertzean: Castejongo zentral termikoen inguruko solasaldia “Ribera + centrales térmicas no” plataformaren eskutik. / En la margen izquierda del Ebro: parada informativa sobre las centrales térmicas de Castejón a cargo de la plataforma “Ribera + centrales térmicas no”
-14:30. Martzilla. Aragoi ibaian bainua eta bazkaria / Marcilla. Baño en el río Aragón y comida
-18:30. Martzillatik abiatzen gara / Salimos de Marcilla
-19:30. Faltzes
-22:00. Afaldu ondoren, martxako partaideen arteko aurkezpena jokuen bidez / Después de cenar, presentación de las participantes de la marcha mediante juegos

Igandea 26: FALTZES – ERRIBERRI (OLITE) - TAFALLA 
-9:30. Irteera Faltzesetik. / Salida de Falces
-11:30. Erriberri (Olite)
-12:00. Nafarroako ubideari buruzko hizketaldia: partehartzaileak: EHNEko nekazari bat eta Uraren Fundazioko kide bat. / Charla acerca del Canal de Navarra y su problemática. Participantes: un agricultor de EHNE y una miembro de la Fundacion Ura
-14:00. “Las Fuenticas” parajean bazkaria. / Comida en “Las Fuenticas”
-18:00. Erriberritik ateratzen gara. / Dejamos Olite
-18:30. Tafalla
-22:00. Afaldu ondoren hitzaldia: “Zer gertatzen da petroliorekin? Frackingaren testuingurua”. Fracking ez Nafarroako plataformak emanik. / Después de cenar, charla: ¿Qué pasa con el petróleo? El contexto del fracking. Por la Plataforma Navarra Anti fracking

Astelehena 27: TAFALLA – BIURRUN – IRUÑEA 
- 9:30. Tafallatik irteera. / Salida de Tafalla
-11:00. Ongi etorri Garinoain - Barasoainen / Recibimiento en Garinoain - Barasoain
-14:00. Biurrunera iritsi eta ondoren bazkaldu / Llegamos a Biurrun y comemos
-17:00. Biurrunetik abiatzen gara / Salida de Biurrun
-19:00. Etxabakoitz (Iruñea). Auzo honetan AHTren Iruñeko geltokia egin nahi dute. / Etxabakoitz (Iruñea). En este barrio pretenden realizar la nueva estación del TAV de Iruñea
-20:00. Jaso ikastola zaharrean afaldu aurretik, AHTren geltoki berriaren inguruko proiektu urbanistikoaren azalpena. Afaldu ondoren, Jazar proiektu artistikoaren aurkezpena / Antes de cenar en la antigua ikastola Jaso, información sobre el planeamiento urbanístico ideado en los alrededores de la nueva estación. Después de cenar, explicación del proyecto artístico Jazar

Asteartea 28: IRUÑEA – IRUÑERRIA - ARAZURI 
-9:30. Irteera Jazarretik, Iruñerriko auzo zein herrietatik barna joaz: Barañain, Mendebaldea, Donibane, Zabalgunea, Alde zaharra, Burlata eta Uharte. / Salida de Jazar, atravesando barrios y pueblos de Iruñerria: Barañain, Mendebaldea, San Juan, Ensanche, Casco viejo, Burlada y Huarte -13:30. Bainua Uharteko presan eta ondoren bazkaria. / Baño en la presa de Huarte y comida
-17:00. Abiatzen gara, Atarrabia, Txantrea, Antsoain, Errotxapea, Sanduzelai eta Orkoien zeharkatuz. / Salida de Huarte pasando por Villava, Chantrea, Ansoain, Rochapea, San Jorge y Orkoien.
-19:00. Arazuri. Udal igerilekuetan bainua (bainujantzia ezinbestekoa) / Arazuri. Baño en las piscinas municipales (imprescindible bañador)
-20:00. Afaldu aurretik, goi tentsioaren proiektuari buruzko informazioa “Autopista elektrikorik ez” plataformaren eskutik. / Antes de cenar, charla informativa sobre el proyecto de línea de alta tensión por parte de la Plataforma contra las Líneas de Alta Tensión

Asteazkena 29: ARAZURI - IRURTZUN- ETXARRI ARANATZ 
-9:30. Arazuritik abiatzen gara. / Salida de Arazuri
-13:30. Irurtzun. Bazkaria Pikuxar elkartean. / Irurtzun. Comida en la Sociedad Pikuxar
-17:00. Irurtzunetik abian jartzen gara. / Salimos de Irurtzun
-19:00. Etxarri Aranatz
-20:00. Afaldu aurretik, Kultur Etxean mahaingurua: “Merkatu alternatiboa ala alternatiba merkatuari?”. Partehartzaileak: Galdakaoko komunala, Cataluñako kooperatiba integralak, Lakabe eta Errekaleor / Antes de cenar, mesa redonda en la Casa de Cultura: “Mercado alternativo o alternativa al mercado” Participantes: Comunal de Galdakano, Cooperativa integral de Cataluña, Lakabe y Errekaleor

Osteguna 30: ETXARRI ARANATZ- (ALTSASU- LANGRAITZ trenez)- GOPEGI 
-9:30. Etxarri Aranaztik abiatzen gara. / Salimos de Etxarri Aranatz
-11:00. Altsasu. Bazkaldu aurretik, Olaztiko errauskailuaren gaineko solasaldia “3 Mugak batera” plataformak emanik. / Altsasu. Antes de comer, charla informativa sobre la incineradora de Olazti por parte de la plataforma “3 Mugak batera”
-17:18. Altsasuko apeaderotik trena Langraitzeraino. / Tomamos el tren desde el apeadero de Altsasu hasta Nanclares
-18:02. Langraitzera heldu ondoren, txirrindula hartuta berriro, Mendaza, Foronda, eta Apodaka barrena Gopegiruntz abiatzen gara. / En Nanclares cogemos de nuevo las bicis partiendo hacia Gopegi atravesando Mendaza, Foronda y Apodaka
-20:30. Gopegi
-22:30. Afaldu ondoren, D’ Capricho, Cubako abeslarien emanaldia. / Después de cenar, actuación de D’ Capricho, dúo cubano

Ostirala 31: GOPEGI- (MURUA – GORBEIAKO TONTORRA oinez)- GOPEGI 
-9:00. Gopegitik abiatzen gara. / Salida desde Gopegi
-9:30. Murua. Handik oinez, Fracking ez-koekin batera Gorbeiako igoera. Fracking aurkako ekitaldia tontorrean. / Murua. Desde allí subimos a pié el Gorbea con la gente de la plataforma “Fracking Ez". En la cumbre, acto anti Fracking
-14:30. Bazkaria harrobietan. Ondoren, Zigoitiako jaietan murgilduko gara: antzezlana, kontzertua,... / Comida en las canteras. Después, fiestas de Zigoitia: teatro, concierto,...

Abuztuaren 1, larunbata: GOPEGI – URBINA - GASTEIZ 
-9:30. Gopegitik irteera. / Salida de Gopegi
-11:00. Urbina. Ongi etorri AHTren aurkako monolitoaren aurrean. / Urbina. Recibimiento delante del monolito anti TAV
-13:00.Gasteiz. Hiriaren barnako ibilbidea. / Vitoria. Recorrido por la ciudad
-14:30. Bazkaria Gaztetxean. / Comida en el Gaztetxe
-18:00.Gaztetxetik abiatu hiriaren barna. / Dejamos el Gaztetxe para recorrer zonas de Vitoria
-19:30. TREN GELTOKITIK AZKEN KM. OINEZ. / ULTIMO KM. A PIE PARTIENDO DESDE LA ESTACIÓN DE TREN
-21:30. Afaria Errekaleorren. / Cena en Errekaleor
-23:00. Kontzertua / Concierto

Igandea 2: ERREKALEOR (GASTEIZ) 
-10:00. Bizikleta martxaren balorazio batzarra. / Asamblea de valoración de la marcha.
-12:00. Errekaleorreko bisitaldi gidatua eta proiektuaren azalpena. / Visita guiada por Errekaleor y presentación del proyecto.

OHARRAK / NOTAS: 
-BIZIKLETAK ETA PARTEHARTZAILEAK CASTEJONERA UZTAILAREN 25EAN GARRAIATZEKO MODUA / FORMA DE TRANSPORTAR LAS BICIS Y LAS PARTICIPANTES EL 25 DE JULIO HASTA CASTEJON
-Donostiatik: Goizeko 8etan Easo plazan bizikletak eta partehartzaileak furgonetetan sartuko dira. Bidaia antolatzeko aldez aurretik 695715510 telefonora deitu. / Desde San Sebastián: A las 8 de la mañana en la plaza Easo se cargan las bicis y las participantes en las furgonetas. Para organizar el viaje llamad con antelación al tlfno. 695715510.

-Bilbotik: Goizeko 6etan txirrindulak Abandoko tren geltokian furgoneta batean kargatuko dira. Furgonetan sartzen ez den jendea Castejoneraino trenez joango da ( goizeko 6:30ean hartu behar da) edo Iruñeraino autobusez (7etan). Bidaia antolatzeko aldez aurretik 646839431 telefonora deitu. / Desde Bilbao: A las 6h de la mañana en Termibus se cargan las bicis en una furgoneta. La gente que no entre viajará a Castejon en tren (a las 6:30) o a Pamplona en el bus que sale a las 7h. Para organizar el viaje llamad con antelación al tlfno. 646839431. 

-Iruñetik: Goizeko 8:30etan tren geltokiaren ondoko Lau Haizetako (Cuatro vientos) aparkalekuan bizikleta guztiak kamioian sartuko dira. Ondoren, partehartzaileek Iruñea-Castejon trena 9:17ean hartu behar dute. Bilbotik autobusez datorren jendeak Castejoneraino Iruñeko bus geltokitik 10:00etan abiatzen den autobusa hartu beharko du. Aldez aurretik 628243066 telefonora deitu, taldeko tren txartelak eskuratu ahal izateko./ Desde Pamplona: A las 8:30 de la mañana se cargan las bicis en el camión en el aparcamiento de Cuatro Vientos cercano a la estación de tren. Después, las participantes cogerán el tren a Castejón a las 9:17. Además, la gente que llega de Bilbao en bus tiene otro que sale a las 10 de la mañana rumbo a Castejón desde la Estación de autobuses de Pamplona. Llamad con antelación al tlfno. 628243066 para encargar los billetes de tren para grupos. 

-ERAMAN BEHARREKO MATERIALA / MATERIAL A LLEVAR 
Bizkar - zorro handi batean lo zakua, esterilla, aldatzeko arropa eta beste sartuko ditugu. Hau guztia egunean zehar kamioian eramanen da eta etaparen bukaeran itzuliko da. Bestaldetik, egunean zehar beharrezkoa duguna bizkar - zorro txiki batean edo alforjetan eramango dugu. Ordezko kamara bat, partxeak eta puzgailua eramatea ongi dago. Kaskoa nahitaezkoa da. / En una mochila grande meteremos el saco de dormir, la esterilla, la ropa de recambio y demás. Todo ello se transportará en el camión y será devuelto al final de la etapa. Además es conveniente una mochila pequeña o alforja para llevar en la bici lo que necesitemos durante la etapa. Está bien llevar una cámara de repuesto, parches e hinchador. Es obligatorio el uso de casco. 

-ERRATZA IBILGAILUA / COCHE ESCOBA
Matxura kasuetan, furgoneta handi baten laguntza izanen da. Haurrak ere eraman daitezke ibilgailuan (5 eserleku libre, aldez aurretik hots egin) Contaremos con una furgoneta grande de apoyo para casos de averías. También pueden viajar niñas en el vehículo. (5 plazas libres, avisad con antelación)

-OTORDUAK / MANUTENCIÓN 
-55 €: 8 egunerako txartela. Bizikleta martxa osoko gosariak, mokaduak, bazkariak eta afariak. / Bono para los 8 días: todas las comidas, cenas, desayunos y picoteos de la marcha
-30 €: 4 egunerako txartela / Bono para 4 jornadas
-10 €: egun batekoa / para 1 día
-5 €: otordu bat / una comida

-HARREMANETARAKO / CONTACTO - Tfnoa: 654480589 - mugituaht@gmail.com

III. BICI MARCHA DESOBEDIENTE CONTRA EL TAV 
Se realizará desde Castejón a Gasteiz del 25 de julio al 2 de agosto Organizada por el movimiento Mugitu!, la III. Marcha en Bici desobediente contra el TAV recorrerá este año Navarra y Álava. Comenzará el 25 de julio en Castejón y en 8 días de recorrido atravesará la Ribera Navarra, comarca de Tafalla, Iruñerria, Valle de Ollo, Sakana, llanada de Álava, Gopegi, para acabar el 1 de agosto en Gasteiz. En el transcurso de la Bici-Marcha se realizarán charlas, talleres, mesas redondas, debates, teatro, conciertos y acciones de protesta. 

Así mismo, la Bici-Marcha posibilitará el intercambio de experiencias y el encuentro tanto de personas como de colectivos que participan en luchas en defensa de la tierra y en iniciativas para cambiar el modelo de sociedad. Pedaleando pueblo a pueblo, denunciaremos el absurdo del proyecto del TAV, que conlleva la destrucción de la tierra, más desigualdad social y el despilfarro de una gran cantidad de recursos imprescindibles para afrontar necesidades cada día más acuciantes. Junto con el Tren de Alta Velocidad, cuestionaremos otros proyectos que agreden la tierra, como el Gas - Fracking, las Incineradoras, las Autopistas Eléctricas,...en último término, proyectos que destruyen la tierra y que son parte y reflejo del modelo actual capitalista e insostenible que pone en el centro de la vida social el dinero. Ante ello, lucharemos y proseguiremos por las nuevas experiencias ya comenzadas, considerando la desobediencia un importante instrumento para el cambio social.

En el caso del TAV, se está desplomando un mito. Este proyecto ha fracasado: despilfarra millones y acarrea recortar las partidas que debieran destinarse a necesidades sociales básicas, produciendo graves daños en materia social, económica y ambiental. Desde que comenzaron las obras ha quedado claro que el TAV no es viable y que no trae ningún beneficio para la sociedad. Esta política del hormigón acarrea consecuencias muy graves y cuanto más se espere en paralizar este proyecto, la destrucción ecológica será aún mayor y las pérdidas económicas y las consecuencias sociales aún más profundas. Por todo ello, os animamos a participar en la Bici-Marcha organizada bajo el lema “LURRAREN ALDE, BIZI-BIZI!” para exigir la paralización de las obras del TAV y para debatir experiencias ya en construcción de cara a un cambio social; también para disfrutar con diferentes actividades como teatro, conciertos, etc... ¡ya que es lugar para crear espacios libres! Desobedezcamos y paralicemos el TAV y los demás proyectos destructores. 

MUGITU! MUGIMENDUA
Más información: mugituaht@gmail.com Tlfno: 654480589

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada