2015-08-01

Crónica de la 7ª etapa de la bici marcha desobediente contra el TAV

AHTren aurkako III. Bizikleta martxa 
Uztailak 31: 7ª etapa
Gopegin esnatu da gaur AHTren aurkako bizikleta martxa, 8:30etako dianaren kantu hotsekin. Indarrak biltzeko gosaltzen ari zirela, ordea, euriak planak zertxobait aldrebestu dizkie: 9etan “Fraking Ez” taldekoekin Gorbeiara abiatzekoa zen mendi martxa, 10etara atzeratu da, atertu duen arte. Ordu horretan, bizikletaz hurbildu dira Murua ondoraino, eta handik oinez ekin diote mendi martxari. Bi ordu eta erdiko ibilaldiaren ondoren, tontorrera iristea lortu eta ekintza xumea egin dute bertan: Fracking-aren eta AHTren aurkako banderolak zintzilikatu dituzte Gorbeiako gurutze ezagunean. Ostean, pankarta bat zabaldu eta argazkiak atera dituzte.

Mokadu bat jan, bueltan herrira jaitsi eta ederki bazkaldu ondoren, eguneroko martxako batzarra egin eta Zigoitia bailarako jaietan murgildu dira. Gopegin, kale animazioaz, bertako herritarrez eta kontzertuez gozatzeko aukera izan duteb. Bihar beste egun bat izanen da.

31 de julio: 7ª etapa 
La marcha bicicletera contra el TAV se despertó hoy en Gopegi, con los cantos de la diana de las 8:30. Mientras estaban retomando fuerzas con el desayuno, la lluvia les chafó los planes: la marcha de montaña que tenían previsto realizar con el grupo “Fracking Ez” a Gorbeia, se tuvo que retrasar hasta las 10, cuando cesó de llover. A esa hora, los participantes se acercaron a Murua en bicicleta, y desde allí dieron comienzo a la marcha. Después de dos horas y media de caminata, consiguieron llegar a la cima, donde realizaron un pequeño acto: colgaron las banderas contra el TAV y contra el Fracking en la famosa cruz de Gorbeia, y desplegaron una pancarta reivindicativa. Tomaron el almuerzo y bajaron de vuelta al pueblo. Tras la comida y la asamblea rutinaria, tuvieron la oportunidad de conocer las fiestas del valle de Zigoitia. En Gopegi, disfrutaron del ambiente popular, de sus habitantes y de los conciertos. Mañana será otro día…

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada