2012-10-24

Bizi!-ko kideak Kontseilu Nagusira igo dira AHTren kontra borrokatzeko

  Bizi! kolektibo ekologistako hamazortzi kidek Paueko Kontseilu Nagusiko egoitzatik AHTren kontrako pankarta bat zintzilikatu zuten atzo goizean. Polizia eta suhiltzaileak bertaratu ziren militanteak handik kanporatzeko, eta hamaika atxilotu zituzten, baina gero aske utzi. Urriaren 27rako Baionan Abiadura Handiko Trenaren kontra iragarria den manifestazioaren karietara, ekimenak metatzen ari dira. Atzo, Bizi! kolektibo altermundialistako kideek Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak Tours eta Bordele arteko trenbidea egiteko ordaindu duen 80 milioi euroko finantziazioa salatu zuen. Bizi!-ko hamazortzi kidek Paueko egoitzaren aurrealdean pankarta bat zintzilikatu zuten, eta jendearen artean informazioa banatu zuten.
Goizeko hamar eta erdietan aktibista bat zuhaitz baten gainera igo zen, eta «Alferrikako eta inposaturiko egitasmo handiei ez» zioen pankarta zabaldu zuen. Bitartean, beste militante batzuek Kontseilu Nagusiko teilatura ailegatzea lortu zuten, eta horietako hiru eraikinaren aurrealdetik jaitsi ziren sokekin.
Bizia arriskuan
Poliziak eta suhiltzaileak berehala ailegatu ziren. Pankarta erdi zintzilikatua izan zen, baina Kontseilu Nagusiko zerbitzuetako zuzendaria den Arnaud Mandementek hautsi egin zuen. Bizi!-k salatu duenaren arabera, poliziak militanteen segurtasunaz kezkatuak baziren ere, Mandementek beraien bizia arriskuan jarri zuen pankartatik indarrez tiratu zuenean. Poliziak hamaika militante atxilotu zituen bertan, eta hiruretarako aske utzi zituen. Eskalatzeko materiala konfiskatua izan zen eta suntsitua izango da, fiskalaren aginduz. Heldu den larunbatean trenbide berriaren kontra egingo den martxa arratsaldeko hiruretan abiatuko da Laugatik. Antolatzaileak ingurumenaren aldeko elkarteen kolektiboa den CADE eta trenbide berriaren kontra dauden Errobi, Hego Lapurdi eta Aturri-Errobi herri elkargoetako hautetsiak dira.

18  activistes de Bizi ! ont réalisé ce mardi 23 octobre à 10H30 à Pau une action spectaculaire contre la LGV.
11 d’entre eux ont été arrêtés et emmenés au commissariat de Pau. Ils ont finalement ont tous été relachés vers 15H00. Le matériel d’escalade a été confisqué et sera détruit sur ordre du procureur. A  10H30, un premier activiste a grimpé sur un arbre faisant face au siège du Conseil Général et y a déployé une banderole « Non aux grands projets inutiles et imposés ! ». Pendant ce temps, un groupe de militants a réussi à parvenir sur les toits d’un des principaux bâtiments de l’institution Paloise et trois d’entre eux l’ont descendu en rappel.

Un bras de fer s’est alors déroulé entre la Sécurité arrivée imédiatement sur les lieux et un groupe d’activistes restés sur le toit, avec pour objet de la mêlée l’immense banderole disant « CG64 : 80 millions pour la LGV Tours-Bordeaux ! On veut + de bus, pas de LGV ! MANIF BAIONAN URRIAREN 27AN (= Manif le 27 octobre à Bayonne)» destinée à être déployée sur la façade. 

11 militants de Bizi arrêtés à Pau, lors d’une action anti-LGV

Ce mardi 23 octobre à 10H30, 18 militant-e-s du mouvement altermondialiste basque Bizi ! (Vivre ! en langue basque) ont réalisé une action spectaculaire à Pau (64) pour dénoncer le financement par le Conseil Général des Pyrénées-Atlantiques du tronçon Tours-Bordeaux de la voie nouvelle LGV. 11 d’entre eux ont été arrêtés et sont en ce moment même au commissariat de Pau. Cette action intervient quelques jours avant une grande manifestation organisée ce samedi 27 octobre à 15H00 à Bayonne contre le projet de voie nouvelle LGV Bordeaux-Hendaye et pour la modernisation des voies existantes.

No hay comentarios:

Publicar un comentario