2012-10-30

AHTren aurkako Baraualdien aurkezpena prentsa aurrean

Gaur goizean prentsa aurrean AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak azaroaren 10etik abenduaren 1era egingo diren baraualdien ekimena aurkeztu du. Ikus komunikatua.

AHTk PLATERA HUSTEN DIGU

“AHTk PLATERA HUTSIK UZTEN DIGU” lelopean. Txandakako baraualdia izango da hau eta hiru herrialdetan burutuko dugu (Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan), bakoitzean aste beteko baraua eginez.

Hiru aste hauetan zehar eta AHT gelditzearen helburuarekin, makina bat protesta, elkarretaratze, parodia, hitzaldi, e.a., egingo ditugu Bilbon, Basaurin, Galdakaon, Durangon, Antzuolan, Arrasaten, Donostian, Zizurkilen, Anoetan, Tolosan, Sakanan, Tafallan eta Iruñean hainbat talderekin elkarlanean.
  • AHTk platera hutsik uzten digula esaten dugu AHTren koste ekonomiko itzelak, abiadura handiko hipoteka suposatzen duelako,
  • AHTk platera hutsik uzten digula esaten dugu makro-azpiegitura honek kalteturiko lurraldearen eta lur emankorren suntsipena dakarrelako,
  • AHTk platera hutsik uzten digula esaten dugu porlanaren eta hormigoiaren politika gaur egungo atzeraldi ekonomikoaren soluzio ezin delako izan, egoera honetara ekarri gaituena izan da eta.
  • AHTk platera hutsik uzten digula esaten dugu AHT lanek aurreratzen dituzten bitartean aurrera doazelako, era berean, gizarte bazterketa, prekarietatea eta pobrezia.
Honegatik guztiagatik, M!Mk AHTren aurkako ekimen desobediente honetan parte hartzeko deialdia luzatzen dizue, bai barauan bertan parte hartuz, bai aste hauetan herri desberdinetan burutuko diren salaketa eta eztabaida ekimenetan parte hartuz. Aste osoa baraualdian egoterik ez duen jendeak baina hala ere parte hartu nahi duenak, aste bakoitzeko azken eguna gurekin barauan igarotzeko aukera izanen du, ostiraletik larunbaterako eguna hain zuzen ere.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------
MUGITU MUGIMENDUA, movimiento de desobediencia civil contra el TAV ha anunciado hoy ante la prensa la realización de un ayuno desobediente contra el TAV que se desarrollará en Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa. Dicho ayuno empezará el día 10 de noviembre en Bilbo y terminará en Iruñea el día 1 de diciembre. Ver el comunicado.

El TAV nos deja el plato vacío

Con el lema “EL TAV NOS DEJA EL PLATO VACIO” el ayuno comenzará el próximo día 10 de noviembre en Bilbo y se realizará de manera rotativa en tres territorios (Bizkaia, Gipizkoa y Nafarroa), llevándose a cabo el ayuno por turnos de una semana en cada herrialde.

En torno a esta dinámica se desarrollarán distintas protestas, concentraciones, parodias, charlas, etc. en diferentes localidades como Bilbo, Basauri, Galdakao, Durango, Antzuola, Arrasate, Donostia, Zizurkil, Anoeta, Tolosa, Sakana, Tafalla e Iruñea, en las que participarán distintos colectivos sociales.

Decimos que
  • el TAV nos deja el plato vacío porque el alto coste económico del TAV supone una hipoteca de alta velocidad,
  • el TAV nos deja el plato vacío porque la construcción de esta macroinfraestructura supone la destrucción de tierras fértiles,
  • el TAV nos deja el plato vacío porque la política del cemento y el hormigón no es la solución sino parte de la causa que ha traido a la actual recesión,
  • el TAV nos deja el plato vacío porque mientras las obras del TAV avanzan, avanza también la precariedad y la exclusión social.
Por eso hacemos un llamamiento a participar en esta iniciativa desobediente contra el TAV, tanto tomando parte en el ayuno como en las actividades de denuncia y de debate. A la gente que no pueda estar toda la semana de ayuno pero que quiera participar, le animamos a hacer el ayuno el último día de cada semana, del viernes al sábado.


Irakurri komunikatua hemen edo inprimatu pdfa.

MUGITU! MUGIMENDUAREN PRENTSAURREKOAREN EDUKIAK

AHTren AURKAKO BARAUALDIAREN AURKEZPENA, BIZKAIA, GIPUZKOA ETA NAFARROAN BURUTUKO DENA AZAROAREN 10etik ABENDUAREN 1era

Mugitu! AHTren aurkako desobedientzia mugimenduak, AHTren aurkako hiru asteko baraualdia egin behar duela jakinarazten dizue. Ekimen hau, Bilbon, datorren azaroaren 10ean hasiko dugu “AHTk PLATERA HUTSIK UZTEN DIGU” lelopean. Txandakako baraualdia izango da hau eta hiru herrialdetan burutuko dugu (Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan), bakoitzean aste beteko baraua eginez. Bizkaiak lekukoa Gipuzkoari pasatuko dio azaroaren 17tik 24rako astean eta azkenik, Nafarroak,  hirugarren baraualdi txanda hartuko du azaroaren 24tik abenduaren 1erako astean.
M!Mk AHTren aurkako ekimen desobediente honetan parte hartzeko deialdia luzatzen dizue, bai barauan bertan parte hartuz, bai aste hauetan herri desberdinetan burutuko diren salaketa eta eztabaida ekimenetan parte hartuz: Bilbon, Basaurin, Galdakaon, Durangon, Antzuolan, Arrasaten, Donostian, Zizurkilen, Anoetan, Tolosan, Sakanan, Tafallan eta Iruñean. Bestaldetik, aste osoa baraualdian egoterik ez duen jendeak baina hala ere parte hartu nahi duenak, aste bakoitzeko azken eguna gurekin barauan igarotzeko aukera izanen du, ostiraletik larunbaterako eguna hain zuzen ere. Batu zaitezte gurekin asteko azken eguneko baraualdira!
Hiru aste hauetan zehar eta AHT gelditzearen helburuarekin, makina bat protesta, elkarretaratze, parodia, hitzaldi, e.a., egingo ditugu hainbat talderekin elkarlanean: 15M, Langabetuen Asanblada, EHNE eta EILAS sindikatuak, osasungintzako langileak, ikasleak, jubilatu elkarteak, kalteturiko herrietako auzokideak, e.a.
Juan Gorriti nafar eskultorea eskertu nahi dugu jendaurrean, gure ekimenari “Lurmalko” zurezko irudiarekin egin dion ekarpenagatik. Artista handi honek eginiko irudia hiru asteko barauan herrialde batetik bestera pasatuko dugun lekukoa izanen da.

AHTk platera hutsik uzten digula esaten dugunean, gaur egun bizi dugun egoera kontrajarri eta bidegabe baten egiaztapenaz ari gara. Alde batetik, Madrilgo, Gasteizko zein Iruñeko gobernuetatik abiadura handiko lerroen eraikuntza lehenesten jarraitzen dutela ikusten dugu, hauek dakartzaten kalte ekologiko, sozial eta territorialekin, eta bestetik, biztanleen gehiengoak beraien oinarrizko eskubide sozialak (osasun, hezkuntza eta gizarte zerbitzuetan) bermaturik ez dituztela ikusten dugu.

AHTk platera hutsik uzten digula esaten dugunean, AHTren koste ekonomiko itzelak, abiadura handiko hipoteka suposatzen duela salatzen dugu. Hego Euskal Herrian 10.000 milioi euroko proiektu batetaz ari gara. Honela, gobernuek eta Europak biztanleei geroz eta safrikizio gehiago ezartzen dizkieten bitartean, zorraren aitzakipean, AHT bezalako proiektu faraoniko honekin aurrera jarraitzen dute. Horregatik, Europako Inbertsio bankuak Euskal Y-ri 1.000 milioi euroko kreditua eman izana, egundoko eskandalua da arazoa handitu baino ez baitu egin, proiektu ruinosoa izateaz gain, bere jarraitasuna bera,  geroz eta egoera kaskarragoan baitago.

AHTk platera hutsik uzten digula esaten dugunean, makro-azpiegitura honek kalteturiko lurraldearen suntsipena salatu nahi dugu. Nekazal eta abeltzain ustiapen suntsiketaz ari gara, lur emankorren desagerketaz, lurraldearen okupazio izugarriaz, e.a.

AHTk platera hutsik uzten digula esaten dugunean, porlanaren eta hormigoiaren politika lehenesten jarraitzen dela salatu nahi dugu, gaur egungo atzeraldi ekonomikoaren soluzio gisa. Bizi dugun ingurumenaren eta ekonomiaren krisi honetan, bidegurutze honetara ekarri gaituzten paradigma garapenzale berdinekin jarraitzen dute, setati.

AHTk platera hutsik uzten digula esaten dugunean, Nafar Korridorean eta Euskal Y-n ehunka milio euro zarrasteltzen ari direla salatu nahi dugu, biztanleen gehiengoarentzat gutxiengo diru sarrera duin batzuk bermatzeko zailtasun geroz eta handiagoak daudenean. Hau da, AHT lanek aurreratzen dituzten bitartean, aurrera doaz, era berean, gizarte bazterketa eta prekarietatea ere, geroz eta jende gehiago pobreziaren mugatik baino beherago bizirautera behartuz.

AHT proiektuaren egoerari dagokionez, AHTren sustatzaileak egundoko dilema batean daudela esan beharra dugu, oraindik ere, Euskal Y-ren koste osoaren %70 inguru gastatu beharrean baitaude eta Nafarroan hasi besterik ez dira, eta gaur egungo egoera ekonomiko larriak inposaturiko lan honen jarraitasuna egunetik egunera zailtzen baitoa. Hala eta guztiz ere, mobilizazioei berrekiteko garrantzia nabarmendu nahi dugu, gobernuek maila honetako odoluste izugarria gelditzeko inongo asmorik ez dutela ikusten baitugu. Leku honetara helduta, desobedientzia eskubide bat izatetik betebeharra izatera pasatu da.

Honegatik guztiagatik, AHTren aurkako talde eta pertsonetara zuzentzen gatzaizkizue, gizartea, ekonomia eta natura hain larriki kaltetzen duen proiektu inposatzaile honen aurkako ekimenean gurekin bat egin dezazuen.

MUGITU! MUGIMENDUA
http://mugitu.blogspot.com
mugituaht@gmail.com


CONTENIDOS DE LA RUEDA DE PRENSA DE MUGITU! MUGIMENDUA
PRESENTACIÓN DE LA INICIATIVA DEL AYUNO CONTRA EL TAV
 QUE SE REALIZARÁ DEL 10 DE NOVIEMBRE AL 1 DE DICIEMBRE
EN BIZKAIA, GIPUZKOA Y NAFARROA

El movimiento de desobediencia al TAV Mugitu! va a realizar un ayuno desobediente contra el TAV durante 3 semanas. Dicho iniciativa organizada con el lema “EL TAV NOS DEJA EL PLATO VACIO” comenzará el próximo día 10 de noviembre en Bilbo y se realizará de manera rotativa en tres territorios (Bizkaia, Gipizkoa y Nafarroa), llevándose a cabo el ayuno por turnos de una semana en cada herrialde. Bizkaia pasará el testigo a Gipuzkoa la semana del 17 de noviembre al 24 de noviembre y por último la semana del 24 de noviembre al 1 de diciembre una decena de personas cogerán el testigo del ayuno en Navarra. M!M hace por ello un llamamiento a participar en esta iniciativa desobediente contra el TAV, tanto tomando parte en el ayuno como en las actividades de denuncia y de debate que en torno a esta dinámica se desarrollarán en diferentes localidades como Bilbo, Basauri, Galdakao, Durango, Antzuola, Arrasate, Donostia, Zizurkil, Anoeta, Tolosa, Sakana, Tafalla e Iruñea. Por otro lado, la gente que no pueda estar toda la semana de ayuno pero que quiera participar, tendrá la oportunidad de hacer el ayuno el último día de cada semana, exactamente, el día que va del viernes al sábado. Uniros con nosotras al ayuno del último día de la semana!
Durante esas 3 semanas se realizarán distintas protestas, concentraciones, parodias, charlas, etc. donde participarán distintos colectivos sociales como 15M, Asambleas de Parados, Sindicatos EHNE y STEE-Eilas, trabajadores de la sanidad, estudiantes, asociaciones de jubilados, vecinos de pueblos afectados, etc. con el objetivo de sumar apoyos en la paralización del TAV.
Queremos desde aquí agradecer al escultor navarro Juan Gorriti su aportación a esta iniciativa con la realización de la figura de madera llamada “Lurmalko”, donada por el artista y que será el testigo que se pasarán las personas ayunantes de un territorio a otro durante las 3 semanas de duración de la iniciativa.
Cuando decimos que el TAV nos deja el plato vacío queremos decir que a día de hoy constataemos cómo estamos viviendo una situación muy contradictoria e injusta a la vez. Por un lado vemos cómo desde el gobierno vasco, el gobierno central y el gobierno navarro se sigue priorizando la construcción de líneas de alta velocidad que conllevan graves impactos ecológicos, sociales y territoriales, mientras que la mayoría de la población no ve garantizados sus derechos sociales mínimos en educación pública, sanidad pública o servicios sociales.
Cuando decimos que el TAV nos deja el plato vacío denunciamos que el alto coste económico del TAV supone una hipoteca de alta velocidad. Hablamos de un proyecto que sumaría alrededor de 10.000 millones de euros en Hego Euskal Herria. Es paradójico que mientras los gobiernos y Europa imponen sacrificios a la población con la excusa de pagar la deuda, sigan adelante con el faraónico proyecto del TAV. Es un escándalo que el banco Europeo de Inversiones engorde el problema con un crédito de 1.000 millones para la “Y vasca”, un proyecto no solo ruinoso sino cuya continuidad es cada vez más precaria.
Cuando decimos que el TAV nos deja el plato vacío queremos denunciar la destrucción del territorio afectado por la construcción de esta macro-infraestructura. Hablamos de destrucción de explotaciones agrarias y ganaderas, destrucción de tierras fértiles, vasta ocupación del territorio, etc.
Cuando decimos que el TAV nos deja el plato vacío queremos denunciar cómo se sigue priorizando la política del cemento y el hormigón como solución a la actual situación de recesión económica. Ante la actual crisis ambiental y económica, se insiste en los mismos paradigmas desarrollistas que nos han llevado a dicha crisis.
Cuando decimos que el TAV nos deja el plato vacío queremos denunciar que se están despilfarrando cientos de millones de euros para la construcción de la Y vasca y el corredor navarro de alta velocidad, mientras que existen cada vez más dificultades para garantizar unos ingresos mínimos dignos para el conjunto de la población. Es decir que mientras las obras del TAV avanzan, avanza también la precariedad y la exclusión social abocando a que cada vez más gente a subsistir con unos ingresos por debajo del umbral de la pobreza.
En cuanto a la situación actual del proyecto del TAV, tenemos que decir que los promotores del TAV se hallan en un auténtico dilema, puesto que aún les falta gastar alrededor del 70% del coste total del proyecto de la Y vasca, y en Navarra no han hecho sino empezar, y la grave situación económica está complicando la continuación de esta obra impuesta. Sin embargo, subrayamos la importancia de retomar la movilización, al constatar que los gobiernos no hacen caso a la evidente necesidad de parar tanta sangría. Llegados a este punto, la desobediencia no es solo un derecho sino también una obligación.
Por todo ello, nos dirigimos a todas las personas y grupos contrarios al TAV para que participen en esta nueva iniciativa contra la imposición de este proyecto que afecta gravemente a la sociedad, la economía y la naturaleza.

MUGITU! MUGIMENDUA
http://mugitu.blogspot.com
mugituaht@gmail.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada