2016-04-03

[AHT] Berriro, isun zaparrada (3200€)

AHTren aurka desobedientzia bultzatzen duen Mugitu! Mugimendutik, prentsa ohar honen bidez azken asteotan hainbat aurkarik jasotako isun zaparrada salatu nahi dugu. 3.200 € batzen duten zazpi isun administratiboez ari gara, Hiritar Segurtasun Legearen arabera ezarriak, bertsio zaharra (“Corcuela Legea”) zein bertsio berria (“Moxala Legea”) baliaturik. Isun hauetatik bost, iazko udan AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailearen partehartzaile batzuk jaso dute, “Moxala Legea” ezarrita, ondarea zikindu, desobedientzia, exhibizionismo eta indar armatuekiko errespeto faltagatik. Bosten artean 2000€ra iristen dira. Nabarmendu nahi dugu zigortu nahi dela bereziki Gasteizko kaleetan abuztuaren 2an AHTren aurkako ekintza nudista, nahiz eta guztiz ekintza herrikoi eta baketsua izan. 

Hala ere, egun horretan Udaltzaingoa Ertzaintzaren sostenguz, bizikleta martxaren aurka basaki oldartu zen, haustura bat eta ubeldu asko eraginez. Partehartzailetako batek bi isun ezberdin jaso ditu aipaturiko bi polizia gorputzetatik. 600 €ko beste bi isun 2013ko azaroan Nafarroako Diputazio Jauregian kateatu ziren bi aurkariei ezarri zaie. Epaitu eta agintariei erresistentzia eta desobedientziagatik errugabetuak izan ziren pertsona hauek “Corcuera Lege” zaharretik eratorritako isun administratibo hauen bidez zigortzen dituzte orain. AHT inoiz baino gehiago auzitan dagoen une honetan, boteregunetatik aurkaritza isildu nahi dute moxala eta isunen bidez. Askatasunen eta eskubide zibil eta politikoen aurkako eraso honen aurrean, AHT salatzen eta kontrako mobilizazioak bultzatzen segituko dugula berresten dugu, harik eta benetako behar sozialetatik aparte dagoen tren elitista, antisoziala, xahutzaile eta txikitzaile hau betiko gelditu arte. 
Segi dezagun AHTri desobeditzen. 

NI TAV NI MORDAZA 

Desde Mugitu! Mugimendua, movimiento de desobediencia civil contra el TAV, queremos denunciar mediante esta nota de prensa, una nueva cascada de multas que opositores a dicho proyecto han recibido hace pocas semanas. En concreto nos referimos a siete sanciones administrativas que ascienden a un total de 3.200 euros, bajo la aplicación de la ley de Seguridad Ciudadana, tanto en su versión antigua (“Ley Corcuera”) como en su versión moderna (“Ley Mordaza”) Cinco de dichas multas, han sido recibidas por participantes en la marcha de bicis desobediente contra el TAV desarrollada el pasado verano, siendo sancionados en aplicación de la “Ley Mordaza” por deslucimiento de bienes, desobediencia, exhibicionismo y falta de respeto a las fuerzas armadas con un total de 2000 €. 

Queremos hacer hincapié en que se ha castigado especialmente la realización de una protesta nudista contra el TAV el día 2 de agosto en las calles de Gasteiz, siendo esta acción de un marcado carácter popular y pacífico. A pesar de ello, aquel día la policía municipal apoyada por la Ertzaintza cargó salvajemente contra la marcha ciclista produciéndose una rotura y múltiples contusiones. Uno de los participantes ha recibido dos multas diferentes cursadas por ambos cuerpos policiales. Las restantes dos multas de 600 € han sido impuestas a los dos participantes en el encadenamiento realizado en la
Diputación de Navarra en noviembre del 2013.

Dichas personas, que fueron juzgadas y absueltas de los delitos de resistencia a la autoridad y desobediencia, son castigadas ahora mediante estas sanciones administrativas aplicadas bajo la antigua “Ley Corcuera”. En un momento en el que el cuestionamiento del TAV es más que notable, desde el poder pretenden acallar a la oposición a golpe de multas y mordaza. Ante este nuevo ataque a las libertades y los derechos civiles y políticos, insistimos en que seguiremos denunciando el TAV y movilizándonos hasta parar definitivamente este absurdo tren elitista, antisocial, ruinoso y destructor, ajeno a las verdaderas necesidades sociales. 

Sigamos desobedeciendo al TAV. 
Mugitu! Mugimendua

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada