2016-05-30

El Contencioso Administrativo decidirá sobre 19 multas a la oposición al TAV

2013ko azaroan bi lagun foru diputazioko balkoira kateatu ziren Iruñean tartalariekin elkartasunean eta AHTa salatzeko. Protesta hark ekintzaileen atxiloketa ekarri zuen eta baita ekintza ikusten ari ziren 33 lagunen kontrako isun andana, 450€koa bakoitza. Kaltetuak hainbat hilabetetan auzibide administratiboan helegiteak aurkeztu eta gero isuneko 450 euroak ordaintzera behartuak izan dira. Arestian aipaturiko 33 lagunetatik 19k Administrazioarekiko Epaitegira jo zuten beren eskubide zibilak auzibide honetan defendatzen jarraitzeko, zigor ekonomiko gehiegizko honen bidegabekeriaz insistitzeko eta AHTren oposaketari egiten dioten jazarpen politika zitala geldiarazteko. 


Administrazioarekiko auzibideak hiru epaitegi eta hiru data ezberdinetan erabakiko du auzi honen gainean. Bederatzi lagunek aste honetan izanen dute epaiketa Administrazioarekiko 2. epaitegian. Beste bostek irailaren 20an eta gainerako bostek abenduaren 1ean. Abokatua baino ez da bertaratuko, kaltetuen presentzia ez baita derrigorrezkoa. Epaiak 19 pertsona hauen kontrako zigorrak bertan behera utziko ditu ala isunen zenbatekoa bere horretan mantenduko du. Salaketa bakarra polizia batek egindakoa da. 33ak ezagutu zituela dio baina ez du aipatzen nola identifikatu zituen. Gure abokatuak ekintzaren bideoa jarriko du erakusteko ez zela istilu larririk izan salatariek diotenari kontra egiteko. Gertakariak izan ziren tokian Polizia Nazionalak ez zuen inongo identifikaziorik egin, hori argi utzi nahi dugu. Bideoen grabazioen bitartez jakin zituten ekintza ikusten ari zirenen izenak. Ez dugu ulertzen zein irizpide erabili zuen Gobernu Ordezkaritzak bildu ziren 200etik gora lagunetatik 33ri isuna jartzeko. 

Susmoa dugu mendekua gogora ekartzen duen erabat modu aleatorioan, bidegabean izan zirela hautatuak 33 lagun horiek politikoki eta ekonomikoki zigurtuak izan zitezen. Are gehiago, isuna jaso zuenetako bat ez zen ekintzaren lekuan une hartan. Jardunbide honetan beste ezerren gainetik arbitrarietate handia eta irregulartasun nabaria gailendu direla pentsatzen dugu. Zigor politikoa dela iruditzen zaigu, Carmen Albaren nagusikeriaren tamainako zigur politikoa. Hortaz, egungo gobernu ordezkariaren dimisioa eskatzen dugu behin eta berriro herri mugimenduen eta nafar jendartearen eskubide zibil eta politikoak urratzeagatik. AHTaren egitasmoa zalantzan eta kolokan gero eta nabarmenago dagoen honetan, boteretik isunekin eta epaiketekin isilarazi nahi dute AHTari oposaketa. Beste modu batez ezin da ulertu nola zigortu daitezkeen izugarrizko kopuru ekonomiko itzelarekin (osotara garai bateko ia bi milioi eta erdi pezeta) 33 lagun protesta bat ikuste hutsagatik. Bukatze aldera, mobilizatzen jarraituko dugula esan behar dugu, benetazko premia sozialei bizkarra ematen dien tren hondatzaile hau betirako gelditu arte. Boterearen eliteei hainbesteko etekin ekonomikoa ekarri dien porlanaren eta “pagotxa” urbanistikoen politika areagotu honen bidetik inoiz gehiago ez joateko unea dela uste dugu. 

Mugitu Mugimendua 

En Noviembre de 2013 dos personas se encadenaron al balcón de la Diputación Foral en Iruñea en solidaridad con los tartalaris y en denuncia del TAV. Dicha protesta se saldó con la detención de los activistas y la apertura de 33 multas de 450€ cada una, a 33 personas que se encontraban observando dicha acción. Después de varios meses de recursos en vía administrativa por parte de los afectados las 33 personas multadas se han visto obligadas a pagar los 450€ de multa. De dichas 33 personas, 19 de ellos acudieron al Tribunal Contencioso Administrativo con el objetivo de seguir defendiendo por esta vía sus derechos civiles, insistir en la arbitrariedad de este fuerte castigo económico y con la esperanza de lograr un serio revés a esta política de acoso a la oposición al TAV. 

La vía en el Contencioso Administrativo se resolverá en tres juzgados diferentes y en tres fechas diferentes. Nueve personas tendrán el juicio esta semana en el Juzgado contencioso administrativo nº2. Cinco personas tendrán el juicio el 20 de Septiembre. Y finalmente otras cinco personas tendrán el juicio el 1 de Diciembre. Solamente comparecerá en la sala el abogado, dado que no es imprescindible la presencia de los afectados. La sentencia anularía las sanciones a esas 19 personas o bien mantendría la cuantía de las multas señaladas. La única acusación viene dada por un solo policía que dice que reconoció a los 33, pero no dice cómo los identificó. Nuestro abogado va a presentar el video de la acción para demostrar que no se registraron incidentes graves como dice la acusación. 

Queremos subrayar que por parte de la Policía Nacional no se realizó ninguna identificación en el lugar de los hechos. No entendemos en base a qué criterio Delegación del Gobierno decidió multar a esas 33 personas del grupo de 200 que se llegó a congregar. Nos da la impresión de que de una manera totalmente aleatoria, arbitraria y vengativa se ha elegido a 33 cabezas de turco con el objetivo de castigarles política y económicamente. Es más, se da el caso de que una persona multada no se encontraba en el lugar de los hechos. A nuestro juicio, en este procedimiento por encima de todo hay mucha arbitrariedad y mucha irregularidad manifiesta. Pensamos que es un castigo político fruto de la prepotencia de Carmen Alba, actual Delegada del Gobierno en Navarra, de la cual exigimos su dimisión por cercenar continuamente los derechos civiles y políticos del movimiento popular y de gran parte de la sociedad navarra. 

En un momento en el que el cuestionamiento del TAV es más que notable, desde el poder pretenden acallar a la oposición al TAV a golpe de multas y de juicios. Si no, no se entiende cómo se puede sancionar con semejante cantidad económica (en total casi dos millones y medio de las antiguas pesetas) a 33 personas por el mero hecho de observar una protesta. Acabamos diciendo que seguiremos movilizándonos hasta parar definitivamente este absurdo tren ruinoso, ajeno a las verdaderas necesidades sociales. Creemos que es el momento de que nunca más se vuelva a retomar la senda de la exacerbada política del hormigón y el pelotazo urbanístico, que tanto beneficio económico ha traído a las élites del poder. 

Mugitu Mugimendua

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada