2016-03-18

Txirrinka ekimenaren aurkezpena Donostian (Maiatzak 20, 21,22)



Txirrinka ekimenaren bloga
BIDEOA: Piztu.info
AHT Gelditu! Elkarlanak eta hainbat talde sozial zein sindikalek, 2016ko maiatzaren 20, 21 eta 22an TXIRRINKA izeneko ekimena burutuko dute. Txandakako bizikleta martxa honetan parte hartuko duten gizarte eragile eta kulturtaldeek, elkarri lekukoak pasatuz, lau zutabetan Euskal Herria zeharkatuko dute Bergarako AHTren korapiloan batu eta helmugaratzeko. “Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!” leloa izango da ekimen honen ardatza. Hauek izango dira zutabeen datak eta ibilbideak: 

ARABA 
Maiatzak 21: Gasteiz - Legutio - Aramaio (lo egin)
Maiatzak 22: Aramaio - Arrasate - Angiozar (Bergara) 

BIZKAIA 
Maiatzak 21: Muskiz - Bilbo-Elorrio (lo egin) 
Maiatzak 22: Elorrio - Angiozar (Bergara) 

IPAR E.H.-GIPUZKOA
Maiatzak 20: Hendaia - Irun - Donostia (lo egin) 
Maiatzak 21: Donostia - Tolosa - Beasain - Urretxu (lo egin) 
Maiatzak 22: Urretxu - Angiozar (Bergara) 

NAFARROA 
Maiatzak 21: Iruñea - Etxarri Aranatz - Beasain-Urretxu (lo egin) 
Maiatzak 22: Urretxu - Angiozar (Bergara) 

Ekarpen ekonomikoak hemen: 
ES70 3035 0068 04 0680060817 (Basagure Talde Ekologista) Laboral Kutxa

Izan ere, azken urteotan azpiegitura erraldoien plangintza eta eraikuntza amorratua izan da, jendartearen behar oinarrizkoenen gainetik hormigoiaren politika inposatuz: AHT, gas Fracking, Garoña, zentral termikoak, errauskailuak, goi tentsioko lineak, urtegi eta ubideak, hainbat harrobi eta mehategi erraldoi... Proiektu horiek gauzatzeko baliabide naturalak zein ekonomikoak izan dira euskarri eta ingurua, berriz, hondakindegi. Azpiegitura hauek bultzatzeko erabilitako errekurtsoak jendearen zerbitzurako jarri behar dira. Lurraren aurkako guda hau gelditu eta hainbeste azpiegitura txikitzaile behar dituen sistema hau irauli behar da, egungo eredu soziala goitik behera eraldatuz. 

Ekimen honen zutabeek Hego Euskal herriko herrialde bakoitzean lurra zein jendartea mehatxatzen dituzten egitasmo suntsitzaileak salatzeaz gain, hoien aurkako borrokak ezagutarazi eta aldarrikatuko dituzte. Zutabe bakoitzak daraman lekukoak hazi batetik datorren ernamuina irudikatzen du, bukaeran lauak elkartuko direlarik jatorrizko fruituan txertatuz. Honekin esan nahi da borroka guztiak bat direla, elkarren osagarri direla eta lurra dela herrien etorkizuna. TXIRRINKAren bukaera Bergarako Angiozar auzoan izango da, non AHT egitasmoarekin izugarrizko txikizioa eta inposaketa burutzen ari diren, bertan kokatzen bait da EAEko hiru hiriburuak lotuko lituzken erokeria xahutzaile horren muina. 

Zutabeak Angiozarko lan eremuaren aurrean elkartuz, “korapiloaren” zentzugabekeria eta alferrikakotasuna aldarrikatzen duen ekintza baten ondoren, frontoian amaierako ekitaldia burutuko da. Bertan zutabe bakoitzak lekukoan dakarren eta kulturgile ezberdin batek idatzirikoa irakurriko da. Herri bazkariaren ondoren musika herrikoiak jai giroan bukatzeko aukera emango du. TXIRRINKAren ekimenaren baitan hiru puntu azpimarratu behar dira: 

-Euskal Herriko proiektu txikitzaileen aurkako erresistentzien mapa. Bertan, iraganeko zein gaur egungo borrokak islatuko dira. Zutabe bakoitzak bere herrialdeko erresistentzien bilduma jasoko du. Bertan ikusiko da erresistentzia asko garaile suertatu direla eta borrokak duen balioa azalaratuko da. 

-Aurre-TXIRRINKA: Aldez aurreko ekitaldiak giroa berotzen hasteko: hitzaldiak, mahainguruak, antzezlanak, kontzertuak, bertso saioak, bideo emanaldiak. Apirilaren erdialdetik ekimena bitartean burutuko da eta zutabe bakoitzak bere gain hartuko du. 

-Atxikimendu kanpaina: E.H.ko eragile sozial, politiko , sindikal eta kultural guztiek ekimenarekin bat egiteko aukera izango dute. Ikusten denez, ekimen honek aukera ezin hobea eskeintzen du lurraren alde eta azpiegitura txikitzaileen aurka mugitzen ari direnen arteko sarea indartzeko eta jendarte eredu berri baten alde ari direnak bat egiteko. 

Hori dela eta, TXIRRINKA ekimena antolatzen ari diren taldeek E.H.ko jendarteari gonbitea luzatzen die, nor bere taldearekin txanda bat osatzeko, bizikleta hartzeko eta borrokaren lekukoa eskuz esku pasatzeko.

  

BIDEOA: Piztu.info
Denon artean proiektu txikitzaile guztiak gelditu behar ditugu! Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu! El colectivo opositor al TAV, AHT Gelditu Elkarlana, junto con diferentes grupos sociales, culturales y sindicales, desarrollará la Txirrinka los días 20, 21 y 22 de mayo de 2016. Los colectivos sociales y culturales que participarán en esta marcha ciclista por relevos atravesarán Euskal Herria en cuatro columnas y se unirán en el nudo del TAV de Bergara donde finalizará la marcha. El lema central de esta iniciativa será: “Contra el TAV y los proyectos destructores, ¡Cuidemos la tierra transformando el modelo social!” Durante los últimos años la planificación y construcción de grandes infraestructuras ha sido feroz, imponiendose la política del hormigón por encima de las necesidades más básicas de la sociedad. TAV, fracking, Garoña, centrales térmicas, incineradoras, líneas de alta tensión, pantanos y canales, canteras y minas, etc. 

Los recursos naturales y económicos han sido los que han soportado el desarrollo de esos proyectos mientras que el entorno natural ha sido su vertedero. Los recursos utilizados para desarrollar estos proyectos se han de poner al servicio de las personas. Debemos parar esta guerra contra la tierra y tenemos que darle la vuelta a este sistema que necesita de tantas infraestructuras destructoras cambiando de arriba abajo el sistema social. Cada una de las columnas de esta iniciativa, además de denunciar los proyectos que amenazan a la sociedad y al entorno en cada uno de las cuatro provincias de Euskal Herria, dará a conocer y reivindicará las luchas contra esos proyectos. El testigo que portará cada una de las columnas representa el brote de una semilla, y al finalizar se unirán los cuatro, insertándolos en el fruto original. Con ello queremos decir que todas las luchas son una, que son complementarias y que la tierra es el futuro de los pueblos. 

El final de la Txirrinka será en Bergara, en el barrio de Angiozar, donde a través del TAV se está perpetrando un enorme destrozo y una gran imposición, ya que allí se ubica el nudo de esa locura despilfarradora que unirá las tres capitales de la CAPV. Las cuatro columnas se encontrarán frente a la zona de las obras de Angiozar, donde tras una acción que representará el sinsentido y la inutilidad de ese nudo, se realizará un acto final en el frontón. Allí se leerá el texto que diferentes personas de la cultura escribirán para que cada columna porte en su testigo. Después de una comida popular la música dará fin a la iniciativa en un ambiente festivo. Estas son las fechas y recorridos de las diferentes columnas: 

ARABA 
21 de mayo: Gasteiz - Legutio - Aramaio (dormir) 
22 de mayo: Aramaio - Arrasate - Angiozar (Bergara) 

BIZKAIA 
21 de mayo: Muskiz - Bilbo - Elorrio (dormir) 
22 de mayo: Elorrio - Angiozar (Bergara) 

IPAR E.H.-GIPUZKOA 
20 de mayo: Hendaia - Irun - Donostia (dormir) 
21 de mayo: Donostia - Tolosa - Beasain - Urretxu (dormir) 
22 de mayo: Urretxu - Angiozar (Bergara) 

NAFARROA 
21 de mayo: Iruñea - Etxarri Aranatz - Beasain - Urretxu (dormir) 
22 de mayo: Urretxu - Angiozar (Bergara) 

Para realizar aportaciones económicas 
ES70 3035 0068 04 0680060817 (Basagure Talde Ekologista) Caja Laboral 

Dentro de la iniciativa de la Txirrinka queremos subrayar tres cuestiones. 
-El mapa de las resistencias a los proyectos destructores de Euskal Herria: En él se representarán tanto las luchas de hoy como las pasadas. Cada columna recogerá la colección de resistencias de su territorio. Se podrá ver cómo muchas de esas resistencias han sido victoriosas y servirá para mostrar el valor de la lucha. 

-Pre-Txirrinka: Una serie de actividades previas para ir calentando el ambiente: charlas, mesas redondas, teatros, conciertos, bertso saios, proyecciones de videos, etc. Se desarrollarán por parte de cada columna entre mediados de abril y la Txirrinka. 

-Campaña de adhesiones: todos los grupos sociales, políticos, sindicales y culturales tendrán la opción de adherirse a la iniciativa. Como podéis ver esta iniciativa ofrece una gran oportunidad para reforzar la red de colectivos y grupos que trabajan a favor de la tierra y en contra de las infraestructuras destructoras y para que se unan aquellos que trabajan por un nuevo modelo de sociedad. Por ello, los colectivos que están organizando la Txirrinka queremos invitar a la toda la sociedad a que cada cual con su grupo o colectivo haga un relevo, que cojan la bicicleta y que pasen el testigo de la lucha de mano en mano. 

Entre todas tenemos que parar los proyectos destructores!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada