2014-08-22

Kronika: AHTren aurkako protesta Jaurlaritzaren Miramarreko Gobernu Kontseiluaren aurrean

Argazkia: Berria (J.C. Ruiz - Argazki Press)
Bideoa: Piztu.info 
Bideoa: Naiz. info 
Argazki Galeria - Galería de Fotos 

Mugitu! Mugimenduak deituta, hamarnaka lagunek AHTren aurkako protesta-kalejira egin dute gaur Donostian Jaurlaritzak Miramar jauregian ospatu ohi duen urteko lehen gobernu-kontseiluaren aurrean azpiegitura xahutzaile eta txikitzaile horrekiko arbuioa adieratzeko. Goizeko 11etan Bulebarreko kioskotik abiatu da protesta-martxa, “AHT-MARRAZO” handi bat eraman dugularik Miramarrera, Urkullu lehendakaria gainean jarrita, era honetan AHTren egitasmo erraldoiaren logika depredatzailea irudikatu eta baliabideen xahuketa nahiz lurraldeen suntsiketa salatzeko. Kontxan zebilen jende ugarik irriparrez hartu du protesta, manifestariek pankartak jarri dituzte hondartzako barandillan eta esku-orri ugari banatu dira. Miramarrera helduta, Ertzainek jauregira sartzea eragotzi dute, eta ordu laurden batez bertan segitu dugu protestan AHTren aurkako ohiu eta kantuak eginez. Gaurko protestarekin, AHTa baliabide publikoen eta lurraldearen egitasmo depredatzailea dela salatu dugu.

Obrak hasi zirenetik, zazpi urte igaro direnean, kalte atzeraezinak eragin dituzte “Euskal Y”-aren trazaduaren kilometro askotan, eta gutxiengo baten mesedetan patrikak betetzen jarraitzen dute porlanezko egitasmo erraldoiaren ezarpenarekin. Horrenbestez, lurraldea hondatu, gastu sozialak murriztu eta jendartearen bizi-baldintza kaskarrak okertu dira, herritarren gehiengoak behar eta nahi ez duen AHTren inposizioaren ondorioz. Horrez gain, AHTak sortu duen zorpetze publikoa ezkutatzen ari da Jaurlaritza, obraren etengabeko gain-kostuak eta ustelkeria kasuak bezalaxe: horren lekuko, porlana egiteko legezkanpoko hainbat instalazio jartzearren udaletxeak presionatu ditu, Basaurin alperrik eraiki duten biaduktoaren aferaren aurrean ezikusiarena egiten du, eta AHTrako oraindik egiteke dauden gastu itzelen inguruan ilunkeria nabarmena erakusten du. Hori denagatik, AHTren logika depredatzailea salatzeko, Urkullu lehendakaria gainean jarrita duen AHT-MARRAZO handi bat eraman dugu Miramarrera. Eta AHTren aurkako borrokari eta desobedientziari bultzada berri bat emateko aldarria zabaldu nahi dugu bidenebar, lurraren defentsan nahiz gizarte eredu berri baten alde.
LAKUAKO MARRAZOEI HORTZAK ERAKUTSI, AHTrik EZ!

Mugitu! Mugimendua
http://mugitu.blogspot.com.es/
Tlfnoa: 654480589

PROTESTA CONTRA EL TAV ANTE EL CONSEJO DEL GOBIERNO VASCO EN MIRAMAR

Hoy jueves 28 de agosto, Mugitu! (movimiento de desobediencia civil contra el TAV) ha realizado en Donostia una protesta-kalejira contra el TAV para llevar la denuncia de esta destructiva y despilfarradora infraestructura al primer consejo anual del Gobierno Vasco en el Palacio Miramar. La protesta ha partido a las 11h desde el kiosko del Boulevard encabezada por un “TAV-TIBURON” montado por el lehendakari Urkullu para denunciar la lógica depredadora de este macro-proyecto despilfarrador de recursos y destructor del territorio.

El TAV es realmente un proyecto depredador de los recursos públicos y del territorio. Tras siete años de obras, se han producido daños irreversibles en muchos kilómetros de la “Y vasca”, llenándose los bolsillos con la imposición de esta gigantesca obra de hormigón. Además, el Gobierno Vasco oculta el brutal endeudamiento público que conlleva el TAV, los continuos sobrecostes de la obra y los casos de corrupción: entre otros ejemplos, ha presionado a los ayuntamientos para que permitan la instalación de plantas de hormigón ilegales, mira hacia otro lado ante el despropósito del viaducto construido inútilmente en Basauri, y muestra un gran oscurantismo ante la enormidad de los gastos aún pendientes… De manera que el TAV ha provocado más destrucción del territorio, más recortes sociales y más precarización de las condiciones de vida de la mayoría de la población, a favor del derroche de recursos económicos en una infraestructura elitista e impuesta que ni demandamos ni necesitamos.

Asi mismo llamamos a dar un nuevo impulso a la lucha contra el TAV y a la desobediencia, continuando la lucha en defensa de la tierra y por un profundo cambio del modelo social.

Mugitu! Mugimendua
http://mugitu.blogspot.com.es/
Tlfno: 654480589

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada