2014-08-02

9. Kronika: AHTren aurkako Bizi Martxaren azken txanpa!



9. Kronika. Abuztuak 2 larunbata , BASAURI- BILBO

Basauriko Txarraska gaztetxea atzean utziz, AHTren aurkako txirrindula martxa desobeditzaileak Bilbora jo du, martxaren azken txanpa burutzeko. Amaierako kilometroa oinez egin da Plaza Eliptikotik Arriaga Antzokiraino, Sabin Etxetik pasatuz. Hantxe bertan “PNV diruzale PNV txikitzaile” oihukatu da, izan ere, alderdi hau baita bederatzi egun hauetan zehar ikusi dugun suntsiketa eta negozi zikinen erantzule nagusia. Arriaga Antzokian martxa amaierako idazkia euskeraz eta erderaz irakurri da. Ondoren, txirrindula martxa finanziatzeko bigarren eskuko txirrindula baten zozketa burutu da eta 9144 zenbakia irabazle suertatu da. Txirrindula hau Nafarroako martxa honen parte hartzaile batek eskuratu du. Bazkaldu ondoren, AHTren aurkako txirrindula martxaren bigarren edizio honen balorazioa egin da.

>>GALERIA DE FOTOS<<

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada