2014-06-23

Uzt. 25 - Abuzt. 2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea

Egitaraua - Oharrak / Programa - Avisos
Uztailaren 25etik abuztuaren 2ra, AHTren aurkako II. Bizikleta martxa desobeditzailea egingo da Mugitu! mugimenduak deituta, aurtengoan Bizkaiako hainbat herri eta eskualdetan barrena ibiliko delarik “Herririk herri, txikiziozaren aurka mugi!” lelopean. 

Herriz herri pedaleatuz, txirrindula martxa honek AHTren aurkako aldarria zabaldu eta gure lurraldearen, herrien eta auzoen hondamenaren aurka erresistitzen duten bizilagunekin eta taldeekin elkartuko da, zuzenki kaltetua den jendearengandik hasi eta lurraren defentsan nahiz berreskurapenaren alde borrokan ari diren taldeekin bateginez. Helburu hori aurrean, Durangaldean hasiko da bizikleta martxa eta 8 egunetako itzulian Arratia, Txorierri, Urdaibai, Uribe Kosta, Ezkerraldea, Enkarterriak eta Hego-Uribera gerturatu ondoren, Bilbon amaituko da.
HARREMANETARAKO / CONTACTO: TLFNOA: 654480589 mugituaht@gmail.com 
(las fotos del artículo corresponden a la marcha de bicis del pasado verano 2013)

AHTren eraikuntza zinez proiektu garestia, txikitzailea eta ez beharrezkoa da. Obrak hasi zirenetik zazpi urte igaro direnean, kalte atzeraezinak eragin dituzte “Euskal Y”-aren trazaduaren kilometro askotan, eta gutxiengo baten mesedetan patrikak betetzen jarraitzen dute porlanezko egitasmo erraldoiaren ezarpenarekin: hots, gastu sozialak murriztu, jendartearen bizi-baldintza kaskarrak okertu eta bazterkeria areagotu diren bitartean, herritarren gehiengoak behar eta nahi ez duen egitasmo inposatzailearen ondorioak nozitzen ditugu. 

AHTren egitasmoa, baina, porrotera eraman dezaketen erabateko egoera nahasian eta auzitan dago aldi berean: hala, obraren etengabeko gain-kostuen eta azken aldian agerian jarri diren ustelkeria kasuekin batera, aipagarriak dira Basaurin alperrik eraiki duten biaduktoaren afera, Bizkaian toki askotan eraikuntza lanek izan duten moteltzea, Elorrio-Bergarako korapiloan egin beharreko lan eskergak nahiz Atxondo-Abadiño tartea eta hiriburuen sarbideak finantzatzeko dituzten arazoak, gobernuen ilunkeria nabaria... Zer ari dira gordetzen? 

Horrenbestez, AHTren zentzugabekeria ekologiko, ekonomiko eta soziala salatu eta herriz herri lurraren defentsan nahiz gizarte eredu berri baten alde egiten ari diren gisa bereko borroka desobeditzaileekin harreman estuago batzuen aukerak eskainiko dituen bizikleta martxa honetan parte hartzeko dei egiten diogu jende orori, hala nola itsasertzaren hondamena eta hirigintza plan espekulatzaileak, gas fracking-aren egitasmoak, Petronorren Coke planta, errauskailuak edota harrobi berriak gelditzeko egiten ari diren ahaleginekin bat egiteko. Halaber, Lemoizko zentrala eta euskal kostaldea nuklearizatzeko asmoak bertan behera uztea lortu zuen oposizioaren eta enbor beretik sorturiko beste borrokaldi batzuren testigantzak ere (Boroako termika, Superportua…) jasotzeko parada eman nahi du AHTren aurkako martxa honek. Hori denagatik, bizikleta martxan zuen partehartzea espero dugu, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere. Herririk herri, txikizioa gelditzeko mugi! 

II. MARCHA EN BICI DESOBEDIENTE CONTRA EL TAV

Del día 25 de julio al 2 de agosto, llamamos a participar en la II. Marcha en bici desobediente contra el TAV que este año recorrerá numerosas localidades y comarcas de Bizkaia bajo el lema “Herririk herri, txikizioaren aurka mugi!”. Pedaleando de pueblo a pueblo, esta iniciativa de Mugitu! Mugimendua se desarrollará para manifestar el rechazo al TAV y para unirse con las personas y los colectivos que resisten a la desfiguración de nuestro territorio, de nuestros pueblos y barrios, realizando encuentros con la población directamente afectada y las iniciativas de lucha surgidas en defensa de la tierra y por una reapropiación colectiva frente a diferentes proyectos destructivos. 

Con este objetivo, la marcha comenzará en Durangaldea y en un recorrido de 8 días se acercará a Arratia, Txorierri, Urdaibai, Uribe Kosta, Ezkerraldea, las Encartaciones y Hego-Uribe, para finalizar en Bilbo. La construcción del TAV es realmente un proyecto costoso, destructivo e innecesario. Tras siete años de obras, se han producido daños irreversibles en muchos kilómetros del trazado de la “Y vasca”, al tiempo que han recortado los gastos sociales y precarizado las condiciones de vida de la mayoría de la población a favor del derroche de recursos públicos en una infraestructura desarrollista e impuesta como el TAV, que ni demandamos ni necesitamos. Sin embargo, el tema del TAV para nada es un capítulo cerrado, sino que se va dibujando un panorama caótico que puede llevar este contestado proyecto al colapso: así, junto a los casos de corrupción y los continuos sobrecostes de la obra, últimamente han sido foco de atención el viaducto inútilmente construido en Basauri, el frenazo a las obras en muchos tramos de Bizkaia, y el oscurantismo de los gobiernos ante los problemas de financiación de las enormes obras pendientes en el nudo de Elorrio-Bergara, en el tramo Atxondo-Abadiño o en los accesos a las capitales… ¿Qué nos están ocultando? 

Por lo tanto, animamos a todo el mundo a participar en la marcha para denunciar el despropósito ecológico, económico y social del TAV, a la vez que para ofrecer también la oportunidad de una mayor relación con luchas desobedientes similares que en muchos pueblos se están llevando a cabo en defensa de la tierra y por un profundo cambio del modelo social, combatiendo la destrucción del litoral y el urbanismo especulativo, el gas fracking, la planta de Coke, las incineradoras y la apertura de nuevas canteras, entre otros muchos ejemplos. Asimismo, en esta marcha contra el TAV queremos recoger el testimonio de otras luchas anteriores (contra la térmica de Boroa, el Superpuerto…) que entroncan con toda la lucha popular desarrollada desde la oposición que consiguió dar al traste con la central de Lemoiz y la nuclearización de la costa vasca. Por todo ello, esperamos vuestra participación y os invitamos a difundir el llamamiento a la bizikleta martxa en vuestro entorno. Herririk herri, txikizioa gelditzeko mugi! 

EGITARAUA / _Programa:
UZTAILAK 25: DURANGO-ELORRIO-ATXONDO 
-12’30: Martxaren hasera ekitaldia eta irteera. Durangoko Andra Mari plazan / Acto inicial de la marcha. -13’30: Gaztelu auzora bisita (Durango-Beasain autobidearen obrak kalteturiko baserri auzoa)
-14’30: Abadiño. Bazkaria.
-16’00: Abadiñotik abiatzen gara.
-16’30: Santixa auzoko jaixetan geldiunea (Atxondo)
-17’00: Elorrio.
-17’30: AHTak Elorrion kalteturiko baserritar Aitor Solozabalekin enkontrua.
-18’30: Atxondo (Apata). “AHTrik EZ! Herriak Bizirik!”. AHTren aurkako ekitaldia.
- 20’00: Afaria.
-21’00: Mahaingurua Atxondoko Gaztetxean: “AHTren aurkako borroka: iragana eta geroa”, Dabid Cobos (Atxondoko alkate Ohia), Mila Elorza (AHT Gelditu! Elkarlana) eta Luis Iriarte (AHT Gelditu! Nafarroa) / Mesa redonda sobre el pasado y el futuro de la lucha contra el TAV.

Larunbata 26: ATXONDO-ZORNOTZA-DIMA:
-9’30: Irteera Atxondotik (Apata).
-10’30: Euba.
-11’30: Zornotza. Hamaiketakoa.
-12’30: Boroa: Zentral termikoaren gatazkari buruz informazioa “Zornotza Bizirik!” taldearen eskutik / Información sobre el conflicto de la central térmica.
-13’30: Leginetxe: zornotzarrek AHTren aurka erresistentzia ekimena egin zuten.
-14'30: Lemoa. Lemorieta auzoa
-15'00: Bazkaria Lemoako gaztetxean
-17'30: Lemoako Elorriagara bisita (oinez)
-18’30: Igorre. Ongi etorria.
-19’30: Artadi Mintegia
-20’30: Dima. Afaria Gaztetxean eta martxan bildutako jendearen arteko aurkezpen batzarra / Asamblea de presentación de las personas reunidas en la marcha.

Igandea 27: DIMA-GALDAKAO-LARRABETZU-GERNIKA:
-9’30: Irteera Dimatik.
-11’00: Usantsolo
-11’30: Bekea AHTak kalteturiko auzora bisita eta hamaiketakoa.
-12’30: Galdakao. Ongi-etorria.
-14’00: Larrabetzu. Bazkaria.
-16’00: PTPri buruzko solasaldia Txema Pico-rekin / Tertulia sobre el PTP.
-17’30: Larrabetzutik abiatzen gara.
-18’45: Muxika. “Auzoko” baserrira bisita.
-20’00: Gernika. Pasilekun ongi-etorria.
-20’40: Afaria
-22’00: Kontzertua Gernikako Astra-n.

Astelehena 28: GERNIKA-BAKIO-LEMOIZ
-9’30: Irteera Gernikako Astratik.
-10’30: Sukarrieta Errotondan): “Guggenheim 2” egitasmoak kalteturiko ingurura bisita informatiboa / Visita informativa al lugar afectado por el proyecto del “Guggenheim 2”
-12’00: Bermeon Lamerako Kioskoan ongi-etorria eta hamaiketakoa.
-14’30: Bakio. Ahoztar Zelaietarekin hirigintza espekulatzailearen aurkako paseo informatiboa / Paseo informativo sobre el urbanismo especulativo con Ahoztar Zelaieta (autor de “Los jóvenes burukides del PNV”).
-15’30: Bazkaria
-17’00: Bakiotik abiatzen gara.
-18’00: Lemoizko zentral nuklearraren hondakinak eta azalpenak / Panorámica sobre las ruinas de la Central Nuclear de Lemoiz en la cala de Basordas y explicaciones.
-19’00: Lemoiz.
-20’00: Afaria.
-21’00: Mahaingurua: “Lemoiz: borroka antinuklearraren mugarri”, Carlos Alonso (Komite antinuklearrak), Torre Altonaga “Medius”, Juantxo Estebarantz eta Talaia Elkartea (Lemoizko bizilagunak) / Mesa redonda sobre “Lemoiz: un ejemplo de lucha antinuclear”.

Asteartea 29: LEMOIZ-GETXO-SANTURTZI:
-9’30: Lemoiztik abiatzen gara.
-10’00: Armintza. BIMEP energia instalazioaz azalpen informatiboa.
-11’00: Plentzia. Uribe Kostako harrera ekitaldia Astillero plazan.
-11’20: Plentziako tren geltokian, Txipioko padura: garaipen baten kontaketa, “Txipio bai” taldearen eskutik. -12’00: Txikizioa Barrikan (Barrikako sarreran).
-12’20: Sopelako gasolindegitik pasako da.
-12’35: Azkorriko basoaren sarreran Sopelatik etorrita: Muga fisiko eta naturalak, errepide berriaren inguruko azalpenak. Azkorriko basoa ezagutzen oinez.
-13’15: TOSUtik ez dira pasako! Ekimena Tosuko landan (Getxoko Andra Mari)
-14’00: Bazkari herrikoia TOSUn, Andra Mariko bizilagunen eskutik.
-16’00: Martxa jarraitu, buelta Algortatik.
-16’30: Portu zaharra, txonbo herrikoia sirenoarekin.
-17’30: Dragarik ez! Azalpentxoa (Portu zaharrean)
-18’30: Itzulbaltzetako Santa Eugenia plazan, Getxoko egoera urbanistikoaren azalpena. Eta jokoak
-19’30: Martxari ongi-etorria Ezkerraldean (puente kolgantean).
-20’00: Santurtziko “La Kelo” Gaztetxean. Afaria.

Asteazkena 30: SANTURTZI-MUSKIZ-ZALLA:
-10’00: Santurtzitik irteera.
-11’00: Zierbena: Superportuaren erokeria, azalpenak.
-13’00: Muskiz: Petronor Coke planta… negozio zikiña!
-14’00: Bazkaria Muskizen.
-16’00: Muskizetik abiatzen gara.
-18’00: Zalla: Enkarterrietako Fracking EZ taldearekin solasaldia.
-20’00: Afaria.
-21’00: Hitzaldi-tailerra: “Erresistentzia eta ekintza zuzena metodoak”, Itoizko Solidario baten eskutik.

Osteguna 31: ZALLA-BARAKALDO-SESTAO:
-9’30: Zallatik irteera.
-10’00: “Las Lagunas”eko hondakindegi txokikoaz azalpenak.
-12’00: Alonsotegi: Zabalgarbi errauskailuaren aurkako bisita informatiboa.
-14’00: Barakaldo. Bazkaria Gaztetxean.
-17’00: Barakaldoko Ezpitsuko paduren defentsan egin zen borrokaz azalpena.
-18’00: “AHTren dirua, gastu sozialentzat”: Berriotxoak taldearekin.
-19’30: Sestao. Ongi-etorria Txirbilenea Gaztetxean.
-20’00: Hitzaldia / Charla de Salhaketa “Contra las reformas penales del gobierno”. Txiribilenean.
-22’30: Antzerkia: SOStemible, Txiflando taldearen eskutik Txirbilenean / Teatro

Abuztuak 1 Ostirala: SESTAO-BILBO-BASAURI
-10’00: Sestaotik irteera (Txirbilenea).
-11’00: Bilbo: Deustuko Erreberatik abiatuta (Zorrotzaurre), Bilbao Metropolitanoaren hirigintza planen azalpen kritikoa eta hirian barrena itzulia, Andeka Larrearen eskutik / Vuelta por la ciudad y exposición crítica de los planes urbanísticos del Bilbao Metropolitano, con Andeka Larrea (co-autor de “Bilbao y su doble” y del libro sobre “Euskal Hiria”).
-13’30: Bazkaria “Bilbi”ko plazan.
-15’30: Bilbotik irteera.
-16’00: Arrigorriaga.
-16’30: San Migel: AHTren obrak gelditu!
-17’30: Basauri.
-18’00: Bizikleta martxaren balorazio batzarra, Basauriko Gaztetxean.
-20’30: Kontzentrazioa Basauriko Bentako plazan.
-21’30: Afaria
-23'00: Kontzertua Basauriko Gaztetxean.

Abuztuak 2 larunbata: BASAURI-BILBO:
-10’30: Irteera Basauritik.
-12’00: Bilboko Moyua plazatik: AZKEN KILOMETROA OINEZ / ULTIMO KILOMETRO ANDANDO A PIÉ.

OHARRAK /NOTAS: 
DURANGORA BIZIKLETAK UZTAILAREN 25EAN GARRAIATZEKO/
TRANSPORTE DE BICICLETAS EL 25 DE JULIO HASTA DURANGO
-Donostiatik: Goizeko 9’30etan bizikletak furgoneta handi batean kargatuko dira Easo plazako tren geltoki ondoan. Trena 9’50tan abiatzen da (EuskoTren).
-Iruñeatik: Furgonetan goizeko 9’30etan autobus geltokitik abiatuko da. Bidaia antolatzeko aldez aurretik abisatu 628243066 tlfnora / Avisar con antelación para organizar el transporte.

ERAMATEKO MATERIALA / MATERIAL A LLEVAR 
Lo zakua, esterilla, aldatzeko arropa eta bizkar-zorro handi bat eraman behar dira (hori dena laguntza furgonetan eraman eta etaparen bukaeran itzuliko da). Bestalde, egunean zehar beharrezkoa duguna bizkar-zorro txiki batean txirrindulan eraman behar da. Ordezko kamara bat, partxeak eta puzgailua eramatea ongi dago. Kaskoa nahitaezkoa da / Además de una mochilla grande con saco de dormir, esterilla y ropa para cambiarse (ésta se transportará en la furgoneta de apoyo y será entregada al final de cada etapa), conviene traer una mochilla pequeña o alforja para llevar durante la etapa lo que necesitemos durante el día. Está bien llevar una cámara de repuesto, parches e hinchador. Es obligatorio el uso del casco.

ERRATZA IBILGAILUA / COCHE ESCOBA 
-Furgoneta handi baten laguntza izango da, matxura kasuetan. Haurrak ere eraman daitezke ibilgailuan (5 eserleku libre, aldezaurretik abisatu )/ Contaremos con una furgoneta grande de apoyo (en caso de averías…). También pueden viajar niñ@s en el vehículo (5 plazas libres, avisar con antelación).

JATORDUAK / MANUTENCION: 
-55 euro: Bizikleta martxa osoko gosariak, mokaduak, bazkariak eta afariak (8 eguneko txartela) /
Bono de 55 euros para todas las comidas, desayunos y cenas de la marcha (8 días).
-30 euro: 4 egunerako txartela / Bono para 4 jornadas
-10 euro: egun batekoa / para un día
-5 euro: otordu bat / una comida

HARREMANETARAKO / CONTACTO: TLFNOA: 654480589 mugituaht@gmail.com
INFORMAZIO GEHIAGO / MAS INFORMACION: http://mugitu.blogspot.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada