2013-07-28

AHTen aurkako bizikleta martxaren lehen eguneko kronika / Crónica 1er día de la marcha de bicis contra el TAV‏

(Más abajo en castellano)

Gaur uztailak 25, 40 lagun inguru abiatu gara eguzkipean Altsasutik AHTren aurkako txirrindula martxari hasiera emanez, AHTren aurkako mugimendu desobediente den Mugituk! antolatu du martxa. Irteera ekitaldian Sakanako txalapartariek jo dute, txafleroak bota dituzte, eta AHT luze bat irudikatzen zuen plastiko zinta bat  bitan moztu dute inaugurazio ekitaldietan agintariek egitn duten bezala. Esan gabe doa oraingo honetan AHTren egitasmoa arbuiatzea zela helburua. Altsasutik irtetzerakoan guardia zibilek geldiarazi digute martxaren erritmoa atzeratuz. Olaztira iritsi baino lehen eta errauskailua izan behar duen porlanaren lantegiaren aurrean 3Mugak Batera kolektiboko kide batek errauskailuaren aurkako hitzaldi laburra eskaini digu. Bideoa: Eguzki Bideoak



15.00 etan Garaion bazkaldu dugu eta eta ondoren Fracking Ez Arabako taldearen kide batek praktika honen kalteak azaldu dizkigu. Zalduondon Bernardo Atxaga idazleak duen etxera joan gara. Bertan konzentrazio bat burutu dugu idazle hau Euskal Hiriaren ideiaren bultzatzaile intelektual bezala publikoki askotan agertu izanagatik." Euskal Hiria Atxagakeria "ohiukatu dugu konzentrazioan.

Berria egunkariak 2005eko abenduaren 18an, 40-41 orrialdeetan argitaraturiko elkarrizketan, Atxagak honako adierazpenok egiten ditu  (ondoren elkarrizketa osoaren lotunea daukazue): 
-Bernardo Atxaga: "Ez daukat zalantzarik, Euskal Herri osoa hiritartzea nahi nuke, hori gertatu ezean ez delako leku interesgarririk izango. Eta horrek egiten nau, beharbada, desarrollista, eta egia da. Beti dago akatsen bat, ez dago teoria garden politik. Horrek kostu bat izango duela? Dudarik ez. Baina ni beti izan naiz autobien aldekoa, Y grekoaren aldekoa, eta oso garrantzi handikoa iruditu zait Baionatik Bilbora ordubetean joatea, edo ordu erdian...
-Kazetaria:  Nahiz eta, bide batez, Asteasu suntsitu?
-Bernardo Atxaga: Bueno, ba bai. Halaxe da. Nik horrela pentsatzen dut. Bueno, Asteasu...ez jendea, ez etxeak. baina, noski, maila irrealean ari gara; hai alegoria bat da. Maila batean horrela hasiko ginateke, proposamen batekin: hiritartu dezagun Euskal Herria, baita fisikoki ere".
   
Atxagaren adierazpenok honako lotunean daude:  Elkarrizketa (Bernardo Atxaga)

Arratsaldean AHTren lanak ikusi ditugu Urbinara urbiltzen ari ginelarik Urbina herri enblematikoa da 2006an bertan hasi baitziren AHTren lanak herriaren borondatearen aurka. Urbinako herritarrei omenaldi bat egin diegu urte hauetan AHTren aurka erakutsi duten irmotasun eta zintzotasunagatik. Omenaldi honetan herriaren sarrera zegoen monolito bat inauguratu dugu, bertsolari batek bertsoak bota ditu, Urbinako herritarrak goraipatzen zuen AHTren aurkariek idatzitako textoa irakurri du kide batek, eta Edu Zelaietak, bertsolariak, memoria kolektibari buruz idatzi duen olerki bat ere irakurri dugu. Ondoren txirrindulariek Legutiora joan dira Sebostopoleko dantzariak ikusteko. Bihar AHTk kaltetutako Aramaio eta Angiozarera joko dute aurkariek.

Mugitu ! Mugimendua

MARCHA DE BICIS DESOBEDIENTE CONTRA EL TAV

Crónica: Hoy 25 de Julio de 2013  y bajo un fuerte calor alrededor de 40 personas han tomado parte en la localidad navarra de Altsasu en la salida de la marcha de bicis desobediente contra el TAV organizada por Mugitu Mugimendua, movimiento de desobediencia civil contra el TAV. En el acto de salida han tomado parte txalapartaris de Sakana, se han lanzado varios cohetes y se ha dado la salida a la marcha con un corte de cinta simbólico para denunciar el proyecto del TAV. A la salida de Altsasu varias dotaciones de la Guardia Civil han identificado y retenido a los participantes, provocando el retraso en el normal desarrollo de la marcha. A las 11:15 se ha dado una pequeña charla sobre la incineración de residuos en la cementera de Olazti, por parte de miembros de la plataforma 3 Mugak Batera.

En Zalduondo nos hemos dirigido a la casa que el escritor Bernardo Atxaga tine en esta localidad. Allí hemos gritado "Euskal Hiria, Atxagakeria"  Allì nos hemos concentrado para denunciar que este escritor fue el promotor intelectual del concepto de Euskal Hiria y firme partidario del proyecto del TAV.
(En esta entrevista en euskera de Berria se puede leer con toda claridad cómo defiende el proyecto del TAV: Elkarrizketa (Bernardo Atxaga)


A las 15 horas hemos comido en Garaio, después ha tenido lugar una charla sobre los impactos del proyecto del fracking por parte de miembros del grupo Fracking Ez Araban.
Y ya a la tarde hemos visto las obras del TAV poco antes de llegar a Urbina. Urbina es un pueblo emblemático debido a que en él se empezaron las obras del TAV en 2006 en contra de la voluntad del pueblo. En esta localidad ha tenido lugar un pequeño homenaje a los vecinos/as del pueblo alavés por la resistencia y el apoyo mostrado durante estos años en la lucha por la paralización del TAV. En dicho homenaje se ha descubierto un monolito colocado en la entrada del pueblo, un bertsolari ha tomado parte en él con un par de bertsos y se ha leído un pequeño poema escrito por Edu Zelaieta aludiendo a la memoria colectiva. Además se ha leído un texto de elogio a Urbina por su referencialidad en esta lucha. Posteriormente el pelotón ha tomado rumbo hacia Legutio, donde han tomado parte los dantzaris de Sebastopol. La etapa de mañana saldrá de Legutio, para atravesar el trayecto afectado por las obras del TAV en las zonas de Aramaio y Angiozar.

Mugitu! Mugimendua

4 comentarios:

  1. Eta nondik atera da Atxaga izan dela "Euskal Hiriaren ideiaren bultzatzaile intelektuala? nork asmatu du memelokeria hori?
    Hemerotekari begiratu bat eman eta ikusiko duzue Atxagak plantetu zuena ez zuela zer ikusirik AHTrekin. Gero, politikoek haren ideia hartu (euskal hiria, komunitate kultural gisa) eta euren esparrura eraman zuten. Desobedientzia oso ondo dago, baina aurretik informatu beharra dago, bestela mozoloarena egin daiteke.
    Animo AHTren kontra, baina gauzak ondo eginda.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Berria egunkariak 2005eko abenduaren 18an, 40-41 orrialdeetan argitaraturiko elkarrizketan, Atxagak honako adierazpenok egiten ditu (ondoren elkarrizketa osoaren lotunea daukazue)
      Atxaga: "Ez daukat zalantzarik, Euskal Herri osoa hiritartzea nahi nuke, hori gertatu ezean ez delako leku interesgarririk izango. Eta horrek egiten nau, beharbada, desarrollista, eta egia da. Beti dago akatsen bat, ez dago teoria garden politik. Horrek kostu bat izango duela? Dudarik ez. Baina ni beti izan naiz autobien aldekoa, Y grekoaren aldekoa, eta oso garrantzi handikoa iruditu zait Baionatik Bilbora ordubetean joatea, edo ordu erdian...
      - Nahiz eta, bide batez, Asteasu suntsitu?
      - Bueno, ba bai. Halaxe da. Nik horrela pentsatzen dut. Bueno, Asteasu...ez jendea, ez etxeak. baina, noski, maila irrealean ari gara; hai alegoria bat da. Maila batean horrela hasiko ginateke, proposamen batekin: hiritartu dezagun Euskal Herria, baita fisikoki ere".

      Atxagaren adierazpenok honako lotunean daude:
      Elkarrizketa (Bernardo Atxaga)
      http://paperekoa.berria.info/kultura/2005-12-18/040/001/bernardo_atxaga_idazlea_literaturan_zein_bizitzeko_eran_ez_dut_kide_handirik_ikusten_euskal_herrian.htm

      Eliminar
    2. Eta iritzi horretakoa izateagatik eskratxea egiten zaio? hurrengoa zer izango da? agresio fisikoa?

      Eliminar
  2. Aupa. Ni ere aurreko komentarioarekin ados.

    Beste gai bat jarri nahiko nuke eztabaidarako .

    Lehenengo eguneko bizikleta martxan parte artu nuen eta bukaeran pixka bat flipatuta gelditu nintzen. Agian ez nuen ondo ulertu eta beste esplikazio sakonagoa izango du bainan, ¿zergatik ikusi behar izan genuen bukaerako ekitaldian neska talde bat dantza "sugerente" hoiek dantzatzen. Desarrollismoaren gaiñean kaka egiten degulako eta hori "Danza del vientre"ren eskutik adierazten degulako? ¿"Ez hemen ez inon" ohiukatzen degulako frackiñaren aurka eta urruneko dantza exotikoak zirelako?

    Non gelditu dira teatrillo reibintikatiboak? ¿Non zerbait esateko duten abeslariak? ¿Beti egon behar degu emakumeok ipurdia "mugitzen" zerbaitetan parte artzeko? ( portzierto, protagonismo gutxi eduki genuen egunean zehar egindako beste ekitaldietan).

    ¿Fijatu ahal ziñaten herrian sortu zen gizon korrillan?

    Hori sustatu behar du horrelako mugimendu batek?

    Ez nik beintzat!

    Borroka hau, beste edozein bezala, feminista izango da edo ez da benetako borroka izango.


    Ah, eta dudarik ba dago AHTrik EZ!

    Kronopia


    ResponderEliminar