2011-05-03

Prest Mugitu! egunerako?

Ikastetxeetan ere AHTri desobeditu! lelopean maiatzaren 5ean Mugitu! Eguna egiteko hainbat ikasle talde prestatzen ari zarete: Iruñea, Sakana, Lizarra, Bera, Basauri, Hernani, Oarsoaldea, Donostia, Durango, Iurreta, Galdakao eta Tolosako ikastetxeetan eta Iruñea, Donostia eta Leioako unibertsitatean.

Beste nonbait ere parte hartu nahi baduzue hemen dago materiala: Bideoa, Kartela, Komikia, Pegata, Inkesta, Audioak:Zarata, Azalpenak eta kuñak, Deialdia, Testu bat, m!m-ren oinarriak. Material hori erabiltzeko proposamen eta ideiak trukatzeko e-idatzi edo hobeto, azkarrago, deitu: 654480589.
Mugitu! egunean egin duzuena kontatzen badiguzue, telefonoz, idatziz edota argazkiekin prentsara bidaliko dugu eta web honetan ere agertuko dugu.

Amalurra birrinduta eta hezkuntza duinik gabe ez dugu etorkizunik!
Ikastetxeetan ere AHTri Desobeditu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario