ERREPRESIOAREN AURREAN DESOBEDIENTZIA:
AHTREN AURKAKO PINTAKETA EGUNAK
Apirileko 18 eta 19an Euskal Herriko hainbat tokitako errepideetan errodiloz Abiadura Handiko Trenaren aurkako pintaketak burutu dira (Iruña Irurzun autopista, Orkoien eta Landaben Poligono Iruñako mendebaldeko bariantean, Etxabakoitz eta Txantrea, Lizarra, Etxarri, Altsasu eta Irurtzun, Iruña-Astrain errepidean,
Corralillos en la Rotxa, Donostiako alde zaharra, Lezo, Andoain, ...), Mugitu! Mugimenduaren oinarriak ontzat hartuz egindako deialdiari erantzunez. [Ikusi argazkiak]
Ekintza hauen arrazoiak honako hauek dira:
- AHTren aurkako mugimenduaren kriminalizazioa, Abiadura Handiko Trena inposatzea helburu duena, salatzea: AHTren bultzatzaileek ez dute benetako informazioa zabaldu, gezurrezko propaganda baizik; ez dute inolako eztabaida publikorik abiarazi; jendearen partehartzea galarazi dute eta herri kontsultak egitea lortu denean ez dute haintzat hartu jendearen erabakia.
Aldiz, oposizioa bere argudioak ematen jardun duenean mesprezatua, zentsuratua eta kriminalizatua izan da. Hamaika izan dira oposizioari irekitako auzibideak. Horien artean pintaketengatik azkeneko biak azpimarratu nahi ditugu: Bilboko tranbiarena eta Zizurkoarena. Bietan haserako eskaera fiskalak kartzela zigorrak ziren, guztiz neurrigabekoa izandako kalte material urriaren parean.
- Auzipetuekiko elkartasuna adieraztea: Auzipetu horiek eta beste asko denbora luzez espetxe zigorraren mehatxupean bizi izan dira, horrek suposatzen duen guztiarekin: kezka, ezinegona, urduritasuna,... Mehatxu hau, zilegi den protesta ekintza bat egiteagatik, adierazpen askatasuna eta protesta egiteko eskubidea gauzatu nahi dugun guztiok jasaten dugu aldi berean, eta horrela gizarte osoak ere.
- Errepresioari desobedientzia egitea: Kriminalizazioaren helburua hirukoitza da: Batetik, oposizioa kokiltzea eta bildurtzea. Bestetik, AHTren aurkako arrazoiak desitxuratzea, mugimendu zabal bat judizializatzen den heinean. Eta azkenik, oposizioa indargabetzen saiatzea, itotze ekonomikoaz baliaturik.
Guk, aldiz, kokildu eta bildurtu beharrean desobedientziarako deiari eutsi egiten diogu. Hamaika arrazoi dugu proiektu txikitzaile eta antisozial honen aurka borrokatzeko. Hori dela eta, auzo, herri eta hiri guztietan AHTri desobedientzia egiteko gonbitea luzatzen dugu.
PINTAKETENGATIK AUTOINKULPAZIO KANPAINA
Gaurtik hasita eta datorren maiatzaren 11 arte autoinkulpazio kanpaina bati ekingo diogu. Pintaketa hauek egitearen arrazoiekin bat datorren pertsona orori autoinkulpazio orria betetzeko eta sinatzeko eskatzen diogu. Lortuko ditugun autoinkulpazio guztiak bildu eta Iruñeko Auzitegi Probintzialean aurkeztuko ditugu maiatzaren 11ean. Ikus bezate jende asko gaudela AHTri eta berarekin lotutako kriminalizazioari desobedientzia egiteko prest. Anima zaitezte!
MUGITU!MUGIMENDUA
Castellano - pdf
No hay comentarios:
Publicar un comentario