2021-07-29

Iruña-Atxondo:AHTren Aurkako bizimartxaren lehen etapa/Primera etapa de la martxa de bicicletas contra el TAV

Gaur abiatu da Iruñetik Atxondoko AHTaren aurkako akanpadara bizikletaz joateko martxa. Nafarroako Diputaziotik ateratzearen arrazoia argia da: Maria Chiviteren gobernuak Covid ondorengo Europako  diru funtsak AHTa eraikitzeko baliatu nahi dituelako; hori dela eta  gure errefusapen borobilena plazaratu nahi izan dugu.    Suziria piztu ondoren tropela Iruñeko karriketan barna ibili da. Tren geltokiaren ondoan Sanduzelaiko sare sozialeko bi kidek gaur egungo tren geltokia bere auzoan mantentzeko  aldarria plazaratu dute. Dakizuenez, AHTaren proiektuaren arabera, AHTaren tren geltokia  Etxabañoitzera eraman nahi dute pelotazo espekulatibo baten bidez. Baina  gaur egun bere asmoarekin segitu nahi duten arren, eraikuntzaren egoerak ez du laguntzen. Bukatzeko, Sanduzelaiko kideek tren publiko eta soziala defendatu dute AHT arbuiatuz.

Hamaiketakoa Ororbian dagoen Gladys Enea parkean egin dute. Itza-Oltzako plataformako kide batek ibarrean AHTak eragingo lituzkeen kalteen berri eman du. Izan ere Berokizelaiko lur eremua suntsituko luke estatu espainarreko lur emankorrenetakoak izan arren.

Irurtzunen harrera beroa eskaini zaio AHTren aurkako  tropelari.  Pikuxar elkarteko egoitza  berriak eskainitako bazkari goxoaz berpizturik txirrindulariak Uharte Arakilera heldu dira eta AHTren aurkako horma irudiaren ondoan argazki bat atera dute. Eguna bukatzeko Etxarri Aranazko  gaurko helmugara  iritsi dira. Karrikestu elkartean ezinhobe afaldu ondoren Leizeak musika taldeak eskakinitako kontzertua dastatzeko parada izan dute lotara joan aurretik.

Hoy ha partido de Pamplona la marcha para ir en bicicleta a la acampada contra el TAV de Atxondo. La salida de la Diputación de Navarra se debe a que el Gobierno de María Chivite quiere aprovechar los fondos europeos post-Covid para construir el TAV, por lo que se ha querido mostrar el rechazo más rotundo. Junto a la actual estación de tren dos miembros de la Red Social de Sanduzelai han reivindicado el mantenimiento de la estación de tren en su barrio. Como es sabido, en base al proyecto del TAV, se quiere llevar la estación del TAV a Etxabakoitz mediante un pelotazo especulativo. Para terminar, los miembros de Sanduzelai han defendido el tren público y social rechazando el TAV.

El almuerzo se ha celebrado en el parque Gladys Enea de Ororbia. Un miembro de la plataforma de Itza-Oltza ha informado de los daños que causaría el TAV en el valle. De hecho, destruiría el terreno de Berokizelai a pesar de ser de las tierras más fértiles del Estado español.

En Irurtzun se ha ofrecido una calurosa acogida al pelotón contra el TAV. Revitalizadas por la deliciosa comida ofrecida por la nueva sede de la sociedad Pikuxar, las ciclistas han llegado a Uharte Arakil y se han fotografiado junto al mural contra el TAV. Para finalizar la jornada han llegado a la meta de hoy en Etxarri Aranatz. Después de cenar opíparamente en la sociedad Karrikestu, el grupo de música Leizeak ha ofrecido el concierto antes de irse a dormir.




 


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario