2021-07-31

IRUÑA- ATXONDO BIZIKLETA MARTXA. HIRUGARREN KRONIKA: ETURA- ATXONDO

 

Egunero bezala suziriaren hotsez etapari hasiera eman zaio. Eturatik Ulibarri- Ganboa urtegiaren saihetsetik Landa aldera jo du tropelak. Leintz-Gatzagako hamaiketakoak biziberrituta,  bizikleta martxak  Deba Garaiko herriak zeharkatu ditu: Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasate. Hiruretan jende asko zegoen kalean eta esku-orri asko banatu dira AHTren aurkakotasuna zertan oinarritzen den azaltzeko. Kanpazarrera martxa uste baino azkarrago igo da hiru eguneko entrenamenduari esker. Kanpazarreko gainean Gipuzkoatik antolatutako bizi martxa Nafarroakoarekin bat egin du emozio handia piztuz. Arrasateko Gaztetxeko sukaldari ezin prestuagoek egindako bazkariaren ondoren antolakuntza batzarra  burutu da.  Segidan, Elorrioko herria   zeharkatuta,  Atxondora heldu dira martxaren bi zutabeak batera akanpatuta dagoen jendearen txaloen artean. Tafallako artista batek zizelkaturiko  monolitoa herriko sarreran inauguratu da aurresku batez. Harri hau Tafalla inguruetan egiten ari diren AHTaren lanetatik hartua izan da.  Ekitaldi honekin bukaera eman zaio bizikleta martxari eta akanpadaren egitarauaren txanda heldu da.

Bizikleta martxan parte hartu dutenek azpimarratu duten bezala, giroa ezin hobeagoa izan da, eta ekimenak, Euskal Herri osoan borroka ezberdinetan murgilduta dauden pertsonen arteko harremanak eta sareak indartzeko balio izan du.

 


Como todos los días se ha iniciado la etapa con el estruendo de un cohete. Desde Etura, el pelotón se ha dirigido hacia Landa por el costado del embalse Ulibarri- Gamboa. Revitalizado el pelotón con el almuerzo de Leintz-Gatzaga, la marcha ciclista ha recorrido las localidades del Alto Deba: Eskoriatza, Aretxabaleta y Arrasate. En las tres había gran cantidad de gente en la calle y se han repartido muchos folletos explicando en qué se basa la oposición al TAV. La marcha a Kanpazar ha subido más rápido de lo previsto gracias a los tres días de entrenamiento. La marcha organizada desde Gipuzkoa se ha unido a la de Navarra en el alto de Kanpazar despertando una gran emoción. Tras la comida de las entusiastas cocineras del Gaztetxe de Arrasate, se ha llevado a cabo una asamblea organizativa. El monolito tallado por un artista de Tafalla se ha inaugurado en la entrada del municipio con un aurresku. Esta piedra ha sido tomada de las obras del TAV que se están llevando a cabo en las inmediaciones de Tafalla.

Tal y como han destacado las participantes en la marcha ciclista, el ambiente ha sido inmejorable y la iniciativa ha servido para fortalecer las relaciones y las redes entre las personas que se encuentran inmersas en diferentes luchas en todo el País Vasco.












 

No hay comentarios:

Publicar un comentario