2014-07-28

Lemoiz eredu, borrokari heldu, AHT gelditu!



4. kronika: Uztailak 28 Astelehena, GERNIKA-BAKIO-LEMOIZ

Atera baino lehenago Astraren aurrean, txirrindulariek argazki bat atera dute Val Susan AHTren aurka preso daudenekin elkartasuna adierazteko. Gernikako Azoka eguna denez, informazio banatu da saltzaile eta erosleen artean. Gero Bizi Martxak Sukarrietako bidea hartu du. Herri honetan, "Urdaibai, zain dezagun" Plataformako kideekin topaketa bat egin da Guggenheim eta beste proiektu urbanistiko espekulatiboen arriskuaz hitz egiteko. Ondoren, Txirrindula Martxa Bermeora heldu da. Bertan, Lamerako Kioskoan,  AHTren aurkako tropelak oso ongi-etorri atsegina eta hamaiketakoa ezinhobea izan du, musika, dantza eta guzti. Handik aurrera, txirrindulariak Bakiora ailegatu dira. Han, bazkaldu ondoren, Bakioko zinegotzi batekin eta Ahoztar Zelaietarekin, hirigintza espekulatzailearen aurkako hitzaldi informatiboa eduki dute. Azken hau, "Jóvenes burukides vizcainos" liburuaren egilea da. Berriro txirrindularen gainean igo eta zaparrada handiarenpean Lemoizko zentral nuklearrera heldu dira. Bertan, Torre Altonaga "Medius"-en testigantza jaso dute. Segindan, Plentziara jo dute bertako gaztetxean afaltzeko. Afal ostean, “Lemoiz: borroka antinuklearraren mugarri” izenburuko mahaingurua burutu da, Carlos Alonso (Komite Antinuklearrak), Torre Altonaga “Medius”, Juantxo Estebarantz eta Talaia Elkarteak (Lemoizko bizilagunak) parte hartu dutelarik.

>>GALERIA DE FOTOS<<



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada