2014-07-31

7. kronika: Zaborren negozio zikinaren aurrean, alternatibak hausnartuz




7.kronika Uztailak 31 Osteguna, ZALLA-BARAKALDO-SESTAO

Zallatik irten baino lehen, txirrindulariek Otsoaren Taldea  talde ekologistako kide batekin solasaldia izan dute "Las Lagunas" zabortegiaren inguruan. Zabortegi honek industria hondakinak  jasotzen ditu, ez du ingurugiroaren arautegia errespetatzen eta La Jarilla erreka etengabe kutsatzen du. Hori dela eta, bertako udalak bere itxiera eskatu du. Solasaldia bukatutakoan, gaurko etapari hasiera eman zaio. Zalla atzean utzi  eta  Alonsotegitik pasatzerakoan, Zabalgarbi errauskailura joan dira. Bertan, Ekologistak Martxan taldeko kide batek errauskailu honen nondik norakoak azaldu ditu. Hantxe Bizkaiko hainbat zonalderen hiriko zaborrak erretzen dira kutsadura handia sortuz, dioxinak eta beste. Gainera, zaborrak erretzeko gasa behar du. Argi ta garbi gelditu dena hauxe da: etxeko zaborrak ongi bereiztuko balira, egoki birziklatuko lirateke eta hau bezalako errauskailuek ez lukete inongo zentzurik izango. Beraz merkeago eta garbiago litzateke errauskailuak ixtea eta zaborrak ongi bereizten hastea, hainbat tokitan egiten den bezala. Bisitaldi informatibo hau amaitzerakoan, txirrindula martxak Barakaldo aldera jo du eta bertako kaleetatik ibili da AHTren aurkako eskuorriak banatzen eta desarrolismoaren aurkako aldarria zabaltzen. Barakaldoko Kobazulo Gaztetxera iristerakoan, Ertzaintza gaztetxearen atarian zegoen eta gaztetxeko bi lagun identifikatu ditu.  Gaztetxe hau duela bi hilabete okupatu zen eta Ertzaintzaren jazarpena pairatzen du maiz sarritan. Gaztetxean bertan bazkaldu ondoren Sestaora zuzendu dira. Hango Txirbilenea gaztetxean Hiritar segurtasun legea eta zigor kodearen berrikuntzaz mintzatu da Salhaketa kide bat. Afaldu ondoren, SOStemible antzezlana taularatu da, Txiflando taldearen eskutik.   

>>GALERIA DE FOTOS<<

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada