2013-03-27

Tartazos: valoración de las peticiones de penas y anuncio de la campaña de solidaridad

(más abajo en castellano)

Info +
texto de la rueda de prensa (euskeraz eta erdaraz)
escrito de acusación
(Ateak Ireki) Bideoa: G. Obejerori elkarrizketa
El tartazo, más caro que el zapato a Bush

Pasa den astean, Gonzalo Boye, Madrilgo gure abokatuak, Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria AHTren aurka tartakatzearen ekintzagatik salaketa idazkia jaso zuen. Ekintza hura, orain dela urte eta erdi gauzatu genuen Okzitaniako Tolosa hirian. Idazki horrek auzipeturiko hiru “agintearen aurkako atentatuaren zuzeneko egileak” izateaz salatzen ditu eta laugarrena aldiz, “beharrezko kolaboratzailetzat” jotzen du. Idazkian, era berean, lau auzipetuen aurkako eskaerak zehazten dira, bai fiskaltzaren aldetik, bai Yolanda Barcinaren akusazio partikularraren aldetik ere. Eskaerak honakoak dira:
-Eskaera fiskala: bosna urteko gartzela eskaera eta 9 hilabeteko isuna eguneko/10€ ezarriz, orotara, 2.700€ auzipetu bakoitzarendako.
-Yolanda Barcinaren akusazio partikularraren eskaera: 6 urteko gartzela eta 12 hilabeteko isuna eguneko/10€ ezarriz, orotara, 3.600 € hiru auzipetu bakoitzarendako eta laugarren auzipetuarendako, Nafarroako herri txiki bateko zinegotzia izanda “bere aginte baldintzaz baliatzearen larrigarriarekin” 9 urteko gartzela eta 18 hilabeteko isuna eguneko/10€ ezarriz, orotara, 5.400 €. Era berean, bi akusazioek sufragio pasiboaren eskubidearen gaitasungabetzea eskatzen dute kondena luzatzen den bitartean.

SALAKETA IDAZKIAREN BALORAZIOA.
Salaketa idazkia behin agertu dela eta fiskalaren eta akusazio partikularraren eskaeren aurrean, honako hau adierazi nahi dugu:
- Gertaera hau “agintearen aurkako atentatu larri” bezala kalifikatzea erabat neurriz kanpokoa dela salatu nahi dugu beste behin ere. Hainbeste urteko zigor eskaera ere eskandaluzkoa suertatzen zaigu protesta ekintza komiko baten aurrean baikaude, inongo kalte fisikorik eragin ez zuena eta beste hainbat herrialdetan egiten diren modukoa izan zena, eta haietan, apenas ondorio legalik ez dutenak. Gure kasua mundu mailan bakarra da tartakada batzuengatik honelako zigor eskaera izugarriak dituena.
-Era berean, nabarmendu nahi dugu auzipetu bati tartalariei adinako zigor eskaera egiten zaiola ekintzaren azalpena prentsaurreko batean eman zuelako.
- Inoiz baino gehiago, Yolanda Barcinaren mendeku politikoa gaitzesten dugu, bere garaian, kasua ikertzeko bere zuzeneko agintera zegoen Foruzaingoa erabiltzeko dudarik izan ez bazuen -salatzailea ere bera izanik- orain, fiskalak baino zigor eskaera hagitz handiagoa egiten du, auzipetu baten kasuan batez ere. Ahultasun politiko nabarmena duen une honetan, bere mendeku egarria asetuko duen zigor eredugarria bilatzen du. Berarendako, eraso on bat defentsa hoberena dela argi gelditzen da.
- Gurea bezalako kasuak ahalbidetzen dituen sistema juridiko honen mantentzea arbuiatzen dugu, zuzenean frankismotik eratortzen dena. Tartalarien aurkako prozesuak “injustizia” penalaren osagai guztiak biltzen ditu: disidentzia politikoa jazartzeko Entzutegi Nazionala moduko salbuespenezko auzitegien erabilera; “aginte printzipio” sakrosantuaren erabilera legeen aurrean desberdin egiten dituena; geroz eta errepresiboagoa den Zigor Kode baten aplikazioa, desobedientzia zibilaren aukerak kriminalizatzen dituena; eta azkenik, Botere Judizialaren Lege Organikoaren aplikazioa espainiar Estatuaren mugetatik haratago jazotako gertaera bat bertan epaitzeko.

PROZESUAREN SALAKETA KANPAINA.
Gaur bertatik eta data zehatzik ez duen epaiketa Madrilgo Entzutegi Nazionalean egin bitartean, auzipetuen aldeko kanpaina bat abian jartzen dugu, hauen prozesamendua salatuz eta AHT moduko makro azpiegituren aurkako jarrera adieraziz.
Kanpainaren ardatzak hauek izanen dira:
- Abiadura Handiko Trenaren salaketa egitea alor hauetan oinarriturik: azpiegitura suntsitzailea dela, ezdeusa, xahutzailea krisi orokor baten testuinguran eraikitzen dabiltzana, ustela- Bárcenaren paperak begiratzea besterik ez duzue- eta klase menderatzailearen zerbitzura dagoena, hauek %1 soilik direnean, kaleko jendearen %99aren aurrean.
- AHT moduko azpiegituren inposaketaren aurrean, desobedientzia zibilaren aldarrikapena.
- AHTren aurkaritzaren kriminalizazioa neurrigabeko zigorretan oinarrituz eta frankismoaren oinordekoa den sistema juridiko batez baliatzen dela salatzea.

Kanpaina hau Euskal Herrian, espainiar Estatuan eta nazioartean garatuko dugu. Herritarrak kanpaina honetan parte hartzera deitzen ditugu, hainbat arlotan egin dezakete hori: atxikimenduekin, sostengu eta salaketa ekimenekin, kanpainaren talde dinamizatzailearekin elkarlanean, sostengu ekonomikoarekin, mobilizazioetara hurbilduz. eta abar. Gertakariaren txostena Mugitu!ren webgunean ikus daiteke: www.mugitu.blogspot.com

AHT PROIEKTUAREN GAUR EGUNGO EGOERA.
Barcina andereak bere “oparitxoa” jaso ondoren AHTren lanen aurrerakuntza “oraindik ere abiadura biziagoan” joanen zirela iragarri bazuen ere, errealitatea egoskorra da. Ordudanik, AHTren proiektua ahultasun handian dabil: espainiar Estatuan funtzionamenduan dauden lineak ixten dira galerak ematen dituztelako eta eraikitzen ari diren bide tarteak eten egiten dira. EAEn, Estatuaren aurrekontuaren %40ko murrizketak lanen moteltzea ekarriko du atzera berriz ere, eta oraingoz, aurrekontu guztiaren %30 baino ez dago inbertitua. Zer esanik ez Nafarroan, hemen, milioika euro komunetik behera doaz Kadreitan, bigarren bide tartea ezin hasiz dauden bitartean. Mamua gelditzeko tenorean gara oraindik. Eraikitzaile handien lobbyek, boterean dagoen klase politiko ustelak eta gure diruarekin erreskataturiko bankuek AHTren “pastela” jaten jarrai dezaten sahiestu behar dugu. Desobeditu dezagun proiektuaren behin betiko gelditzea lortu arte.

ESCRITO DE ACUSACIÓN.
A finales de la pasada semana, Gonzalo Boyé, nuestro abogado en Madrid recibió el escrito de acusación por la acción de los tartazos anti-TAV a la Presidenta del Gobierno de Navarra Yolanda Barcina, acaecida hace aproximadamente año y medio en la localidad occitana de Toulouse. En dicho texto se acusa a tres de los cuatro imputados de ser “autores materiales de atentado contra la autoridad” y al cuarto “en concepto de cooperador necesario” en dicho atentado. En el citado escrito se especifican las peticiones a cada uno de los cuatro encausados, tanto por parte de la fiscalía como por parte de la acusación particular de Yolanda Barcina. Dichas peticiones son las siguientes:
-Petición fiscal: 5 años de cárcel y una multa de 9 meses a razón de 10€/día que totalizan 2.700€ para cada uno de los cuatro encausados.
-Petición de la acusación particular de Barcina: a tres de los cuatro imputados 6 años y una multa de 12 meses a razón de 10€/día que hacen un total de 3.600€ para cada uno; al cuarto, por “el agravante de prevalerse de su condición de autoridad” al ser concejal de un pequeño pueblo de Navarra, 9 años y una multa de 18 meses a razón de 10€/día que totalizan 5.400€.
Las dos acusaciones piden también la inhabilitación para el derecho de sufragio pasivo durante el tiempo de la condena.

VALORACIÓN DEL ESCRITO DE ACUSACIÓN.
Ante la publicación del escrito de acusación y las consiguiente peticiones tanto del fiscal como por parte de la acusación particular, deseamos manifestar lo siguiente:
- Denunciamos una vez más la absoluta desproporción en la calificación de los hechos como “atentado grave a la autoridad” y en la petición de tantos años de prisión cuando los tartazos no fueron más que una acción cómica de protesta, sin causar ningún daño físico, muy similar a las realizadas en muchos países y que no tiene apenas consecuencias legales. Podemos afirmar que este es un caso único a nivel mundial en el que se hacen peticiones penales tan desmesuradas.
-También destacamos el hecho de que a uno de los encausados se le haga la misma petición que a los “tartalaris” sólo por dar la rueda de prensa explicativa de la acción.
- Reprobamos más que nunca la venganza política de Yolanda Barcina, que si en su día no dudo en emplear a la Policía Foral a sus ordenes directas para llevar a cabo la investigación del caso -siendo ella la denunciante-, ahora hace una petición de castigo muy superior a la de la fiscalía, sobre todo en el caso de uno de los cuatro imputados. En un momento de gran debilidad política lo que busca es un castigo ejemplarizante que calme su sed de venganza. Queda claro que para ella un buen ataque es su mejor defensa.
- Rechazamos la permanencia de un sistema jurídico proveniente del franquismo que hace posible casos de este tipo. El proceso contra los tartalaris reúne todos los elementos propios de la “injusticia” penal: la utilización de tribunales de excepción como la Audiencia Nacional para reprimir a la disidencia política; el empleo del sacrosanto “principio de autoridad” que los hace diferentes ante la ley; la aplicación de un Código Penal cada vez más represivo que criminaliza las opciones de desobediencia civil; y por último, la aplicación de la Ley Orgánica del Poder Judicial para juzgar en el Estado español un hecho ocurrido fuera de sus fronteras.

CAMPAÑA DE DENUNCIA DEL PROCESO.
Desde hoy mismo hasta el juicio que sin fecha determinada tendrá lugar en la Audiencia Nacional de Madrid, se va a desarrollar una campaña de apoyo a los imputados, de denuncia de su procesamiento así como de rechazo de macro-infraestructuras como el TAV.
Los ejes de dicha campaña serán los siguientes:
- Denunciar el TAV como ejemplo de infraestructura destructora, inútil, despilfarradora en un contexto de crisis generalizado, corrupta –basta consultar los papeles de Bárcenas - y al servicio de la clase dominante, que es el 1% frente al 99% de la población de a pie.
- Reivindicar el derecho a la desobediencia civil ante la imposición de infraestructuras como el TAV.
- Denunciar la criminalización de la oposición al TAV basada en penas del todo desproporcionadas y valiéndose de un sistema jurídico heredero del franquismo.

Esta campaña se desarrollará en Euskal Herria, el Estado español e internacionalmente. Hacemos un llamamiento a la población a colaborar en dicha campaña en cualquiera de sus vertientes: adhiriéndose, organizando actos de apoyo y denuncia, colaborando con el grupo dinamizador de la campaña, apoyando económicamente, asistiendo a las movilizaciones, etc. El dossier del caso se puede consultar en la página web de Mugitu!: www.mugitu.blogspot.com

SITUACIÓN ACTUAL DEL PROYECTO DEL TAV.
A pesar de que la señora Barcina después de recibir su “obsequio” pronosticara que el TAV iba a avanzar en su construcción “a más velocidad si cabe”, la realidad es tozuda. Desde entonces el proyecto del TAV está en una situación de gran debilidad: en el Estado español se cierran líneas en funcionamiento para no seguir generando pérdidas y se suspenden tramos en construcción. En la CAV, la reducción del 40% del presupuesto estatal para este año va a ralentizar mucho una obra en la que sólo se ha invertido un 30% del presupuesto total. Y no digamos nada en Navarra, donde están tirando al váter millones de euros en Cadreita sin poder arrancar el segundo tramo.
Todavía estamos a tiempo de parar el monstruo. No dejemos que el lobby de las grandes constructoras, la corrupta clase política en el poder y la banca rescatada con nuestro dinero se sigan comiendo el “pastel” del TAV. Desobedezcamos hasta conseguir la paralización definitiva del proyecto.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada