2013-03-14

Protesta contra el TAV en la oficina de Hacienda del Gobierno Vasco en Donostia

AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak protesta ekintza bat egin du gaur arratsaldean Donostiako Ondarreta auzoko Vitoria-Gasteiz kalean Eusko Jaurlaritzak duen Ogasun bulegoan. AHTren aurkariek bulegoa prezintatu eta Urkullu lehendakaria AHTren moduko sudur luze batekin “Ez da azpiegitura handietan dirua gastatzeko garaia” esaten agertzen duen irudi handi bat itsasi dute bertan, AHTren obran egiten ari den baliabideen xahuketa salatzeko beste zenbait kartel handirekin. 

Bulegoan zeuden langileei protestaren arrazoiak azaldu eta komunikatu bat eman ondoren, AHTren aurkariek Arkitektura Fakultatearen aurrean "Txikiziorako Diru gehiago ez! AHTrik EZ!" zioen pankarta bat zabaldu eta protestan jarraitu dute, hor zebiltzan ikasleei eskuorri informatiboak zabaldu artean. Salaketa ekintza honen bidez, Urkullu lehendakariak 2013 urterako aurkeztu dituen aurrekontuetan AHTren Gipuzkoako eraikuntza-lanetarako 350 milioi euro gehiago xahutu asmo dituela salatu nahi dugu, osasun-, etxebizitza-, hezkuntza eta gainerako gastu sozialetan murrizketa handiak agintzen dituen artean. Antza denez, hemen ez dago ezertarako dirurik, AHTrako ez bada, noski. Hori dela eta, Urkulluren gezurrak salatu eta lurraldea suntsitzen duten azpiegitura-lan handiak gelditzeko eta AHTren zulora baliabide publiko gehiago ez botatzeko eskatzen diogu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzari. 

El movimiento de desobediencia al TAV Mugitu! ha realizado hoy en Donostia una acción de protesta en la oficina de Hacienda del Gobierno Vasco situada en la calle Vitoria Gasteiz del Barrio Ondarreta. Un grupo de opositores al TAV ha procedido a precintar y empapelar la oficia con una imagen del lehendakari Urkullu declarando que “No es tiempo de grandes inversiones en infraestructuras” pero mostrando una alargada nariz en forma de TAV, junto con otros carteles denunciando el despilfarro del TAV. Tras exponer los motivos de la protesta a los empleados de la oficina y entregarles un comunicado, la protesta ha proseguido cerca de la Facultad de Arquitectura donde los participantes han permanecido desplegando una pancarta con el lema "Txikiziorako diru gehiago ez! AHTrik ez!" y han repartido hojas informativas a los estudiantes.
           
Con este acto de protesta, Mugitu! Mugimendua denuncia que el proyecto de presupuestos para el año 2013 presentado por el lehendakari Urkullu prevé despilfarrar 350 millones de euros más en las obras del TAV en Gipuzkoa, mientras que impone un brutal recorte en sanidad, educación, vivienda y prestaciones sociales. Y es que al parecer, aquí no hay dinero para nada salvo para el TAV. Por ello, denunciamos las mentiras de Urkullu y pedimos nuevamente al Gobierno Vasco que paralice las grandes infraestructuras que destruyen el territorio y que no eche más recursos públicos al agujero del TAV. .

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada