2010-12-18

Zerga Isuna. Salaketa: Abiadura Handia

Mugikortasun zaila
Departamento Foral de Movilidad
EUSKARA - CASTELLANO

Eusko Jarlaritzak eta Nafaroako Gobernu Foralak aurrekaririk gabeko ekimena erabaki dute: isunak zabaltzera behartuta ikusi dira Abiadura Handiko Trenaren lanak ordaintzeko.

JAKINIK

BEHARREZKOA DA

biztanle bakoitzak aparteko 4.790 euro jartzea, 2009ko apirilaren 25ean igorritako gutun pertsonalizatuan informatu zitzaizun moduan.

Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean 2010/06/31an kaleratutako neurriak Eusko Jarlaritzako Garraioaren Sailari eta Nafarroako Gobenuaren Herrilan, Garraio eta Komunikazio Sailari garraio kanpaina baten bitartez 4.790 euroen %2a jasotzea eskatzen diote zeinetan biztanle bakoitzari 95,80 eurotako isuna ezartzen zaion Abiadura Handian ibili ahal izateko.


GOBERNUAK BIAK JABETZEN GARA

BAINA ARDURAZ JOKATZEKO ASMOZ
eraikuntzaren sektorea mantentzea beharrezkoa dela konturatzen gara, edo behintzat, bere porrota ahalik eta gehien atzeratzea.
(aldi berean sentitzen dugu langileen azpikontratazioak, euren herrialde txirokoak diren soldata eta lan baldintzekin, momentuz ekarri dituen hiru hildakoak.)

“ezer ez da lehen modukoa izango... inbertsio maila hau ez dago mantentzerik”
Eusko Jaurlaritzak Sustapen Ministroa 2010eko maiatzan esandakoa aintzat hartu zituen, ezbaida batean gaudela, %30, %40 edo %50an eginda dauden azpiegituren lanak gelditu eta egindakoa galdu edo bukatzen tematu eta secula seculorum dirua galtzen jarraitu. Horregatik, eta ADIFek Gasteiz-Bilbo zatiaren gastua doitu duela egiaztatuta, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako zatian dituen baliabide guztiak erabiltzeko apustua egin du eraikitako obra kopurua, bideragarritasun ekonomiko ezagatik izango zen, proiektuaren paralizazioa ezinezkoa egingo lukeen muga gainditu ahal izateko. Gure ustetan, helburu honek azaltzen ditu euskal Yrako diren 275 miloi euroak nahiz eta horretarako osakidatzetik 260 miloi kendu behar izan dituzten.

Jarlaritzak isun kanpainaren egokitasuna ulertu eta onartuko dutela espero du eta baita ere gobernu zentralak ildo beretik doazen neurriak:
  • BEZaren %16tik %18ra igotzea.
  • Kaleraketaren merketzea
  • Osasun-prestazioen merketzea
  • Hezkuntza arloko langile kopuruaren murrizketa
  • Langabezien diru-laguntzen urritzea (azken 426 euroak barne)
  • AENA eta ONLAEren pribatizazioak.

NEURRI HAUEK EZINBESTEKOAK DIRA
Gobernuak tematzen da esaten neurri hauek eta etorkizunean hartuko diren neurriak hala nola:
  • Enpresa publikoen pribatizazioa (Nafarroan 25)
  • Jubilatzearen atzerapena

ezinbestekoak dira hiritarrak AHT eta autobideetan abiadura handian garraiatzeko duten exijentzia bermatzeko baina baita errentagarriak ez diren ordain-saridun autopistak erreskatatzeko ere (Bilboko Artxandako tunelak Bizkaiko Foru Aldundiaren 65 miloi euro behar izan ditu) zein erakunde finantziero handiei dirua emanez salbatzeko..

DIRU-BILKETA EXEKUTIBOA. PREMIAZKO BIDEA

  • gustuko izan edo ez, zergadun guztiei iauna ordainarazi egingo diegu herritar guztiek saihesteko berehala zeozer egiten ez badute.
  • goi exekutiboen onura orokorrekoa den azpiegitura honi HELEGITEAK AURKEZTETIK harago doan benetako oposaketa egitekotan legeak bere indar guztiarekin egingo die aurre herritarrei eta aireportuen aferan gertatu zen bezala, gobernuak ejerzitoa erabiltzeko eskumena erabiltzeko aukera bermatuta dauka.

Euskal eta Nafartar Gobernuen Garraio eta Mugikortasun zaila.

Miguel San Guijuela.

1 comentario:

  1. Onezkero konturatuko zinen kotxean jaso duzun isuna ez dela benetakoa, baina adi! bertan agertzen diren datuak Abiadura Handiko Trenaren diru galeren ingurukoak, guztiak egia dira.

    Isunen oharretan, milaka kotxetan ipini ditugunak, idatzi ditugun datuak erabat egiazkoak dira:

    Egia da
    - AHTaren eraikuntzak 4.790 euro inguru kostatuko zaigula pertsona bakoitzeko.
     
    Egia da
    - Abiadura Handiko Trenak gutxienez 6.341 milioi euroko kostua izango duela EAEn eta 3.000 milioitik gora Nafarroan.
     
    Egia da
    - Nafarroako, EAEko eta Espainiako gobernuek ez daukatela likidezia nahikorik AHTaren izugarrizko kostuari aurre egiteko eta zorretan jartzeko gaitasuna agortzen ari direla.
     
    Egia da
    - denon artean ordaintzen ari garela, zergen igoeraren bidez eta gizarte prestazio askotan egin dizkiguten murrizpenen bidez.
     
    Eta egia da
    - AHTak dakarkigun hipoteka oso denbora luzeeeeeeeaaaan ordaindu beharko dugula.
     
    Egia da
    - Eusko Jaurlaritzak 2011. urtean 275 milioi euro bideratu zituela AHTrako Gipuzkoan eta aldi berean Osakidetzatik 260 milioi kendu zituela.
    - Gipuzkoako adarraren prezioa, obrak oraindik hasi berri daudenean, 303 milioi euro gehitu da.
     
    Egia da
    - inbertsio hau ez dela errentagarria eta ez dela urteko mantenimendu kostua ere berreskuratuko (100.000 euro inguru kilometro bakoitzeko edo ia bikoitza tuneletan),
     - José Blanco Sustapen ministroa Kongresuan agertu zen 2009ko maiatzean eta aitortu zuen abiadura handiko tren eta autobia gehiegi iragarri zituztela: "Gauzak betirako aldatuko dira. Ezin zaio inbertsio maila honi eutsi aurrerantzean".
    - Teófilo Serrano Renfeko lehendakariak berak adierazi zuen "interes publikoaren ikuspegitik, abiadura handiko zerbitzuak ez direla beharrezkoak".
    - Abiadura Handia "ez da alternatiba erreala ezta bitarteko lehiakorra ere merkantziak garraiatzeko" (CEOEren memoranduma)
     
    Egia da
    - lan baldintzak prekarioak direla. Langile asko beren jatorrizko herrietako soldatekin eta lan hitzarmenekin kontratatzen dituzte (Portugal, Errumania, Ukrania, ...)
    - euskal Yaren obretan dagoeneko, dakigunez, 3 hildako egon dira.
     
    Egia da, nahiz eta agintariek ez onartu,
    - azpiegitura hau, hiriburuetara edukiko dituen sarbide konplexuekin, ez dela 2020 baino lehen amaituko eta
    - ordurako, seguruenik, atzeraldi ekonomikoan sakonago sartuta egongo garela, gero eta petrolio gutxiago ateratzen baita lur azpitik.

     
    Egia da
    - gizarte gastuaren murrizketen testuinguru honetan Bizkaiko Foru Aldundiak 65 milioi euro ordaindu dituela Artxandako tunela kudeatzen duen enpresa kiebratik erreskatatzeko. Bien bitartean, Supersurren ibiliko omen den trafikoaren estimazioa murriztu da.
     
    Finean, ematen du
    - AHTak ekonomikoki mesedetuko duen bakarra eraikuntzaren sektore puztua da, ondo merezita duen hondamendia atzeratuz.

    ResponderEliminar