2017-06-19

Margoketa erraldoia AHTren plataforman (Kastejón-Alesbes).



AHTri desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimenduak AHT-TAV STOP!! lelodun margoketa erraldoia egin du Alesbes eta Castejon artean eraikita dagoen AHTren plataforman, eraikuntza hau berrasteko asmoa salatzeko. Aldiberean, datorren ostegunean arratsaldeko 19:30ean Diputazioaren aurrean trenaren alde eta AHTren aurkako elkarretaratze-prentsaurrekora dei egiten du. 

El movimiento de desobediencia al TAV Mugitu! ha realizado una pintada gigante con el lema AHT-TAV STOP!! en la plataforma ya construida entre Villafraca y Castejón para denunciar la intención de recomenzar las obras. Al mismo tiempo, hace un llamamiento a acudir a la concentración-rueda de prensa a favor del tren y en contra del TAV que se celebrara el próximo jueves 22, a las 19:30 enfrente de Diputación. 

AHT-TAV STOP!! Hauxe da Castejon eta Alesbes artean eraikita dagoen 14 Km. ko plataforman AHTri desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimenduak egindako 90 m. luze eta 10 m. zabalerako margoketa erraldoiaren goiburua. Ekintza honen bitartez, bi urte t’erdi geldirik egon ondoren, AHTren munstroak esnatzearekin mehatxatzen digula salatu nahi dugu. Honen arrazoia hauxe: UPN-PP-PSOE osatzen duten erregimenaren interes ekonomiko – politikoek, kasu honetan, Geroa Bai-renen parekoak direla. Azken hau, euskal Y grekoa kosta ala kosta bukatu nahi duen Euskadiko Alderdi Jabegozale (EAJ)aren nafar marka da. Hauek guztiak eta hormigoiaren euren empresa sare trinkoa pozik daude. Bitxia litzateke Espainiako lehen AHTren 25 urteurrenean, Nafar AHTri berriz ere argi berdea ematea. 25 urte hauetan ateratako irakaspenek ez dutela ezertarako balio ematen du. 


Urte hauetan guztietan begibistan zera gelditu da: atentatu ekologiko larrienetako bat dela, ohiko trenaren etsai amorratuena dela, berau itotzerainokoa, murrizketa sozialak areagotzen dituen hondamendi ekonomiko latza dela, ustelkeriaren iturri agortezina dela, eta garraio klasista dela pobreen bizkar eraikia…. Hala ta guztiz ere, inongo jendarte- partehartzerik ezta ikerketarik gabea. Egoera latza da. Azkar mugitu behar dugu beren plana ahal den azkarren berrastea baita, sakoneko eztabaidagunerik ahalbidetu baino lehen eta bidegarritasun ikerketa txikirik ere egin gabe. Ezin diegu egiten uzten, ohiko trena hondoratzen duten bitartean. Ezin da azpiegitura arloan aldaketa bultzatu, erregimenaren politika garapenzale berberak sustatzen badira. AHT eta berau bultzatzen duten botere ekonomiko zein politikoei desobeditzeko deia egiten dugu. Halaber, sortuko diren mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, besteak beste, AHTren kontra eta ohiko trenaren aldeko Nafarroako taldeek Diputazio Jauregiaren aurrean deituriko elkarretaratzera, 22 ostegunarekin, arratsaldeko 19:30ean burutuko dena. Planetarako une kritiko honetan ezin dugu onartu ezta km. bat gehiagorik ez abiadura handian, ezta gure etorkizuna mehatxatzen duten beste edozein azpiegiturarik ere. Berandu baino lehen, erreakzionatzeko ordua da. 
MUGITU! MUGIMENDUA

AHT-TAV STOP!!  Ese es el texto de la pintada gigante de 80 metros de largo y 10 de ancho que el movimiento de desobediencia al TAV Mugitu! Mugimendua ha realizado en la plataforma ya construida de 14 km. entre Castejón y Villafranca. Con esta acción queremos denunciar que después de dos años y medio de paralización, el monstruo del TAV amenaza con despertarse de nuevo por los intereses económicos y políticos del régimen (UPN-PP-PSOE) compartidos plenamente por Geroa Bai, marca navarra del Partido del Negocio Vasco (PNV), que está empecinado en acabar la Y vasca cueste lo que cueste. Ellos y toda su tupida red de empresas del hormigón se empiezan a frotar las manos. Sería curioso que cuando se cumplen los 25 años del primer AVE del estado español den luz verde de nuevo al AVE navarro. Parece que las enseñanzas extraídas en estos 25 años no sirven para nada. En todos estos años, se ha demostrado que esta infraestructura es uno de los mayores atentados ecológicos, que es el mayor enemigo del tren convencional, al que ahoga, que es una ruina que no hace más que ahondar los recortes sociales, que es un pozo de corrupción y que es un transporte elitista construido a costa de los clases más necesitadas. 

A pesar de ello, se nos impone sin ningún tipo de participación social ni de estudio riguroso. La situación es crítica. Hay que reaccionar rápidamente porque su plan es recomenzarlo cuanto antes sin posibilitar un debate social en profundidad ni un mínimo estudio de viabilidad. No podemos dejar que lo consigan mientras hunden definitivamente al tren convencional. No se puede hablar de cambio si se continúa las mismas políticas desarrollistas en materia de infraestructuras. Hacemos un llamamiento a desobedecer al TAV y a los poderes económicos y políticos que lo sustentan. Asimismo, animamos a participar en las diferentes movilizaciones que vayan surgiendo, entre ellas, la concentración convocada por los colectivos navarros anti TAV y a favor del tren, que tendrá lugar el jueves 22 a las 19:30 de la tarde enfrente del palacio de Diputación. En un momento crítico para el planeta no podemos permitir que hagan ni un solo km. más de alta velocidad ni una infraestructura más que amenace nuestro futuro. Es hora de reaccionar más pronto que tarde. 
MUGITU! MUGIMENDUA

2 comentarios: